Oztopoz betetako bidea da euskarazkokomunikabideek daukatena. Horrenadibide garbiena Nabarra aldizkariadugu. Izan ere, Nabarrak ateak itxiditu betirako. Jakina denez, Iruñean argitaratzenhasi zen baina laster publikatzeari utzizion, Nafarroako Gobernuak laguntzarik luzatzenez ziolako. Bigarren aukera ematen saiatuziren eta Bilbon itxaropentsu hartu zutenerronka. Gutxi iraun du, hala ere. Arazo ekonomikoeta finantzarioak direlamedio, aldizkariakargitaratzeari utzi dio. Nabarrako zuzendariden Irati Jimenez idazle eta kazetariakhartu zuen aldizkaria Bilbon sustatzearenerronka. Argitalpenaren itxierarekin triste etaamorratuta dagoela esan du, aurrera atera ahalizateko lan handia egin baitute, baina zuzendariakzera adierazi du: “Ahalegin pertsonalgehiegi eskatzen zigun horrelako produktu bataurrera atera ahal izateko, ordu asko eskatzenditu eta”.
Nafarroako taldeak 2001ean argitalpena sortuzuen. Iazko apirilean erabaki zuten aldizkariarekinez jarraitzea Foru Gobernuarenlaguntza faltaren aurrean. Hala, proiektua bertanbehera gelditu zen. Milatik gora harpidedunzituen aldizkariari bigarren aukera emateaposible zelakoan zeuden batzuk. Iazko maiatzeankaleratu zuten azkeneko alea Nafarroan,eta orduan, aldizkaria Bizkaian sustatzeko, kulturtalde txiki bat sortzeari ekin zioten: NabarraKultur taldea, alegia. Diru laguntza urriakjasotzen hasi ziren eta gero eta zailagoa zenproiektua aurrera eramatea. Gauzak horrela,egoera ekonomikoari ezin izan diote bueltaeman, bereziki arrazoi finantzarioak direla eta.Hiru arrazoi izan dira nagusi aldizkariarendesagertze edo itxiera prozesu honetan: aldebatetik, ahalik eta gastu gutxirekin argitaratubehar zuten, eta hori izan zen hartu behar izanzuten lehenengo erabakia. Horrek posible eginzuen ale gehiago ateratzea. Hala ere, zuzendariakaitortzen du: “Nahiz eta gutxi gastatudugun, lehen baino askoz gutxiago jasotzekoeskubidea dugu finantza sistema honetan”.
Aldizkaria ixtearen beste arrazoietako batpublizitatea izan da. Publizitateak hondoa joduela pentsatzen du zuzendariak. Azkenekoarrazoia finantzarioa izan da. “Eusko Jaurlaritzakabenduan banatzen ditu diru laguntzaketa urtean zehar behartzen zaitu gastatzera,jakin gabe noiz egongo zaren zor hori kitatzekomoduan”, azaldu du Nabarrako zuzendariak.Euskarak ere paper garrantzitsu bat jokatu duhonetan. Izan ere, kultur eta gizarte gaiak euskaraz jorratzeak oztopoak ekarri ditueladio Irati Jimenezek. Iñaki PetxarromanekBerria egunkarian idatzitakoaren hitzak ekarriditu gogora: “Nabarra b-ez izan ordez, v-ezidatziko balitz, eta gaztelaniaz gaiak jorratukobagenitu, nekez pentsa liteke itxita egongozenik”. Euskarari dagokionez, kontsumoarekinkultur sistema sendo eta aberatsik mantentzekoeuskaldunek ez dutela masa kritikonahikorik dio zuzendariak. “Herri erakundeenlaguntza praktiko, sendo eta erabakiorra betibeharko dugu”, gaineratu du. Ildo horretatik,kontsumo ohiturekin ez daudela ez entzule eztairakurle nahikorik ere kultur sistema sendobat mantentzeko esan du. Ez dagoela erabakipolitiko bat Nabarraren itxieraren atzean,administrazioaren logikak eta komunikabideenlogikak desberdinak direla baizik.
SORMENAREN PLAZATXOAK Nabarra bukatu da.Hala adierazi du behintzat Irati Jimenezek.Etorkizunean, argitalpenak utzitako hutsuneaez dela beteko uste du: “Behin zerbait desagertzendenean, ez da berez betetzen. Nabarradesagertzean ez dut uste beste bat agertukodenik”. Gainera, beste zerbait sortzeko momenturikegokiena ez dela ere dio. Ekaitz perfektuadago momentu honetan komunikabideentzat.Publizitatea garestiago, finantza iturriak osogaizki daude, gutxi dira euskarazko komunikabidetxikietan aritzen direnak eta gainera,paperezko komunikabideak krisian daude.Nabarra ez da bueltatuko, baina “beste plazatxoetan”taldekideen sormena erakustenjarraituko dutela dio zuzendariak. Doluz agurtudu Nabarra, sormen hori inoiz ez dela itokogaineratu badu ere. Alegia, “sormen-kate” horiez dela inoiz eteten esanez agur esan du.