Jaialdiaren atariko moduan, Araba ARF Tour programazio berria egon da. Segidako laugarren urtez, Arabako Foru Aldundiaren eta Amurrioko eta Bastidako udalen eskutik, doako programazioa eskaintzen duen ekimen honen bitartez rock and rollaren espiritua eta Azkena Rock Festival jaialdiaren sugarra Arabako herrietara iritsi da. Maiatzaren 17an, larunbata, Oñatiko Letagin eta Gasteizko Nukore taldeen txanda izan dira Amurrion; oñatiarrek hard rock eta stoner musika egiten dute, erritmo azkarrak eta energiaz beteriko zuzeneko emanaldiak uztartuta; gasteiztarrek hogei urte baino gehiago daramate musikaren munduan, eta metal alternatiboko talde garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu. Ekainaren 14an, larunbata, Bastidan izan dira kontzertuak; Nightwaves bilbotarrekin amerikar indie ukitua duen rock musikaz gozatzeko aukera izan dugu, baita Amurrioko The Clayton taldekoen rock and rollaz ere.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiote Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailari, haien inplikaziorik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako Azkena Rock Festival jaialdiarekin batera antolatutako ekimen hau egitea; eta eskerrik asko, nola ez, Amurrioko eta Bastidako Udalei, ARF jaialdiaren sugarra urtez urte Arabako herrietara daramaten kontzertu hauek euren herrietan egiteko interesa agertu dutelako eta egitasmoa gauzatu dutelako.
Larunbata, maiatzaren 17a, Amurrio, sábado 17 de mayo
19:00h LETAGIN
20:30h NUKORE
Letagin, un cuarteto oñatiarra de hard rock y stoner que combina ritmos rápidos con enérgicos directos, y Nukore, una banda que emergió de la escena musical de Vitoria-Gasteiz hace más de dos décadas y que se ha consolidado como una de las bandas más destacadas del metal alternativo
Larunbata, ekainaren 14a, Labastida, sábado 14 de junio
20.00h NIGHTWAVES
21.30h THE CLAYTONS
El rock con influencias del indie americana de los bilbaínos Nightwaves y los decibelios cargados de rock and roll que traerá el grupo de Aramaio The Clayton.