- Urtebete igaro da Maia Iribarnek (Lasa, 1995) eta Paxkal Irigoyenek (Ainhize-Monjolose, 1988) Durangoko Azokako sormen beka irabazi zutenetik. Saritua izan zen ideia errealitate bihurtu dute azken urtean, eta Bañolet telesaila aurreneko aldiz proiektatu zen atzo goizean Zugaza zinemetan. “Biziki kontent gaude epe guztiak bete ditugulako”, esan zuen Irigoyenek barrezka.

15.000 euroko saria jasotzeaz gainera, horixe zen erronka, proiektuaren behin betiko bertsioa erakustea aurtengo Durangoko Azokan. Gauzak horrela, lau kapituluko serie labur bat sortu dute, Luixa eta bere lagunen abenturak oinarri dituena. Tartean, toki kuttun bat dago, Bañolet izeneko herria, herri zapalduetako biztanleek berreskuratutako lekua, besteen artean, bretainiar, korsikar, okzitaniar eta euskaldunek. “Betidanik ezagutu ditugun identitatearekiko eta hizkuntzarekiko botere harreman horiek kolokan jarri nahi izan ditugu fikziozko egi hori sortzeko”, zehaztu zuen Maia Iribarnek.

Hartara, Bañolet ez da edonolako herria, eta bertan gazteek haur-tzarotik helduarora igarotzeko zeremonia bat prestatzen dute urtero, bestelako eta askotariko ohiturak daude han. Baina edozein telesailetan gertatzen den bezala, leku horrek badu benetako izen bat, kasu honetan, Eiheralarre. “2020ean prototipo bat grabatu eta entsegu batzuk egin genituen Eiheralarren, eta ohartu ginen herri egokia zela”, ziurtatu zuen Irigoyenek.

Nafarroa Beherean dago kokatuta Eiheralarre. 300 biztanle inguruko herri bat da, eta pertsona askok uste baino gehiagotan en-tzun dute, Bernart Etxepare euskal idazlea bertako erretorea izan zelako XV. mendean.

Hori bai, orain a hilabeteetara jo-tzeko unea da, Bañolet aurtengo udan grabatu baita, pandemia garaian. “Laguntza handia jaso dugu etxeko sareetatik, edozein arazorentzako beti izan dugulako ingurukoen laguntza”, adierazi zuen Irigoyenek, modu horretan erakutsiz proiektua errealitate bihurtzeko bidean ez dela oztopo gehiegirik egon.

Izurriteak arazorik ekarri ez badie ere, erlojuaren kontra ibili da bikotea azken hilabeteetan, arestian aipatu bezala, 365 egun izan dituztelako soilik lana buru-tzeko. “Denbora tarte biziki motza genuen, eta hori zailtasun handia izan da, ni oraindik bidean senti-tzen naiz”, onartu zuen Iribarnek. Atzokoa izan zen jendaurreko lehenengo proiekzioa, eta ikuslegoaren erantzuna positiboa izanda ere, momentuz ez da zinema guztietara iritsiko Bañolet Iribarnek nabarmendu zuen moduan. “Orain pausa bat egingo dugu, gero azken ukituak egiteko eta martxoan aterako da azken emaitza”.

Maia Iribarnek eta Paxkal Irigoyenek ez zuten ukatu ikus-entzunezkoen mundua maite dutela, baina haiek ere musikariak dira atzo Zugaza zinemako eszenatokian erakutsi zuten moduan. “Telesailarekin batera diskoa atera dugu, musika egiten ere oso ondo pasa dugu eta oso pozik gaude atera denarekin”, azaldu zuen Iribarnek. Hortaz, telesailaren azken ukituekin jarrai-tzeaz gainera, datozen hilabeteetan diskoa zuzenera eramateko intentzioa dute, zuzeneko aurkezpenak eginez kontzertu formatuan.

Azkenik, Durangoko Azokako iazko sormen beka jasotzeagatik eskerrak eman zituzten Iribarnek zein Irigoyenek. “Zaila da zure proiektuan sinesten duen jendea aurkitzea. Gainera, askatasun handia izan dugu nahi genuena egiteko, eta hori bikaina da, hasiberriak diren gazte batzuen ideiei sostengua ematea”, itxi zuten.