- Loarreko gaztelua, Huescako probintzian, berriz ere zinemagintzako agertoki izateko prestatzen ari da. Kasu honetan, eta baimenek uzten badute, Paul Urkijo zuzendari arabarraren Irati film luzea filmatuko da urriaren amaieran.

Iratik VIII. mendean girotutako istorioa erakusten du. Bertan, gerlari kristau eta musulman talde bat Pirinio paganoko baso ezkutuetan sartzen da, Orreagako guduan Karlomagnok galdu zuen altxorra berreskuratzen saiatzeko. Inguruko gazte misteriotsu batek gidatuko ditu, Iratik, eta “mundu mitologiko bitxi eta zahar batean” murgilduko ditu, non “izena duen guztia existitzen den”. Ildo beretik, X. mendeko bizitzan oinarritutako lana da, “horretarako, gazteluaren zatirik malkartsuena eta zaharrena bilatzen da, hala nola arma-patioa edo goiko kapera, beste egonaldi batzuez gain”, adierazi zuen Loarreko alkate Roberto Orósek. Gaineras, alkateak duela gutxi esan zuen gaztelutik egokituko diren guneak eta lan hau tramitatzeko hartu diren pausoak azaldu dizkiotela. Hala, “behar diren izapideak egin dira” gehitu zuen. Hala ere, oraingoz espero izatekoa da Ondare Zuzendaritza Nagusiaren eta Aragoi Film Batzordearen erantzuna, haiek ematen baitituzte baimenak. “Hau laster izatea espero dugu”, esan zuen alkateak. Izan ere, berak azpimarratu zuenez, Iratiren produkzioarekin oso lotuta dago, eta, horregatik, Javier Arsuaga film honen ekoizlearekin harremanetan dago. “Arsuagak azaldu zuenez, gaztelu honetan egiten diren eszenen filmaketa bi aste inguru luzatuko litzateke”, gaineratu zuen. Azkenean baimen horiek ematen badira, gaztelua jendearentzat itxita egongo litzateke grabaketa egin bitartean. Hala ere, aurreko egunetan irekita jarraituko luke, nahiz eta dekoratuak muntatzeko eta eremua egokitzeko egunak izan. Bestalde, Orósek ere azaldu zuen 50 figurante inguru beharko direla. Hain zuzen, lan horretarako hautaketa-prozesu bat hasi zen, casting bat, orain dela zenbait aste, eta casting horrek jarraitu eta berriro ireki ahal izango dela aurreikusten da datak finkatu bezain laster. Hala, Loarreko alkateak espero du produktoreak inguruko pertsonak izatea lan horretarako eta filmatzeko behar diren lan guztietarako. Halaber, zinemak gaztelua berrabiarazteko duen garrantzia azpimarratu zuen. Hain zuzen, hau ez litzateke izango Loarreko gazteluan hainbat film grabatzen diren lehen aldia. Adibidez, Ridley Scotten El reino de los cielos lanaren produkzioa filmatu zen bertan.

Paul Urkijo, Zine zuzendari Gasteiztarra,1984an jaio zen. Txiki-txikitatik izan du marrazketa eta istorioekiko zaletasuna. Literatura, komikiak eta zinema ezagutzen hasi zen, fantasiazkoa batez ere. Ipuin tradizional eta mitologia irakurle sutsua ere bada. 2008an, Arte Ederretan lizentziatu zen, eta ikus-entzunezkoak, ilustrazioa eta infografia egiteari ekiten zion, modu profesionalean. Fikziozko eta animaziozko film laburrak idazten eta egiten hasi zen ere. Paul Urkijok zuzendu eta idatzitako film laburrek estatuko zein nazioarteko 85 sari irabazi dituzte, eta mundo osoan 400 alditan baino gehiagotan hautatu dira. 2016 garren urtean, Errementari izen buru duen bere lehen filma idatzi, zuzendu eta ekoizten zuen. Patxi Errementaria, euskal ipuin folklorikoan oinarritua. Hain zuzen, Errementari, Patxi Erremetari euskal ipuin tradizionalean inspiratutako irudi errealeko filme bat da. Era berean, 1903an jasota, Europako ipuin eta elezahar bilduma baten parte da. “Kontakizun horietan, giza-pertsonaien arimak harrapatzeko saioetan porrot eginda, deabru gajoek pairatutako burla eta eskarnioak biltzen dira”, azaltzen du bere webgunean. Bertan gaineratzen duenez, “Errementariren diaogoak aspaldi galdutako XIX. mendeko euskara arabarrean daude idatziak. Ipuin originalaren tradizioa errespetatuz, gure linguistak gogor lan egin dute garaiko arbasoen hizkeraren soinua lortzeko”. Gainera, hainbat film labur ere egin ditu. Adibidez, Paul Urkijoren lanen artean daude Jugando con la muerte, Monster do not exist edo El bosque negro. Orain, arabar hau altxorraren bila abiatu da hurrengo filmean, Iratin, hain zuzen.