- Abiadura handian korri egin nahi eta balaztatzen duen auto bat naiz. Gurpilak eta argiak erre dira azkenean. Oztopoak gainditu beharrean, euren kontra ahal bezain gogor jo dut. Motorra ia ito egin dut baina olioa aldatu eta direkzioa zuzentzeko garaiz heldu naiz. Eskerrak ez naizela auto bat. Beno, agian dena errazago izango litzateke. Datorren ostiralean, hilak 7, Miren eta Itziar Uriarte ahizpen Idatziz sortu! Elkarlanean aritutako hainbat pertsonen sorkuntzen bilduma argitaratuko da.
Izan ere, maiatzaren 7an, Goiuri jauregian, 18:00etan, liburuxkaren aurkezpenerako ekitaldian, gazte sortzaileek euren esperientzia kontatuko dute eta bertaratzen direnen aurrean, beren konposizioen zatiak irakurriko dituzte. Errezitaldia bideratzeko, eta gazteen irakurketa laguntzeko ilustrazioak proiektatuko dira, eta zuzeneko musika en-tzungo da. Gasteizko euskal idazle gazte talde batek elkarrekin sortutako literatura-ekoizpenak ikusaraztea, hori da, hain zuzen ere, errezitaldi honen helburu nagusia. Gazte horiek euskararen, aniztasunaren eta feminismoaren aldeko idazketa sortzailea lantzeko ikastaro batean parte hartu zuten, eta bertan testu poetikoen bilduma bat sortu zuten. Elkarrekin sortutako testuak liburuxka hau bilakatu dira: Idatziz Sortu! elkarlanean aritutako hainbat pertsonen sorkuntzen bilduma. Miren eta Itziar Uriarte buru dituen proiektu hau (Gazte Hitzak kontakizun laburren lehiaketan sarituak) izan da Gazteria Zerbitzuak antolatutako Haziak- idea gazteak lehiaketaren proiektu irabazleetako bat. "Liburua baino, euskaraz idazketa sortzailea indar-tzeko espazioa sortu nahi genuen. Izan ere, behin baino gehiagotan gertatu zaigu idazketa tailerrak bilatu eta gaztelaniaz baino ez ditugula topatu. Hutsune hori suma-tzen genuenez, lantegi kooperatibo, feminista eta sortzaile hau garatzea bururatu zitzaigun", azaldu du DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkarian Itziar Uriartek. Ildo horretatik, lantegiaren emai-tza fisikoa liburua izan bada ere, hori ez da helburu gorena izan: "Proiektuaren hasi-masia euskarazko idazketa sorkuntza indar-tzeko espazioa sortzea izan zen. Hala ere, hasieratik argi izan genuen feminismotik sortzen ikasi eta idatzizko sexismoarekiko ikuspuntu kritikoa garatu nahi genuela. Bidean, beste hainbat xede ere indartu zaizkigu: elkarrengandik ikastea eta idazle gazteon ekintza kolektiboa sustatzea, besteak beste", gaineratu du.
Liburu hori aurrera eramateko, martxoan zehar igandero bildu izan dira. "Tailer horietan elkarlanean aritu gara eta zenbait gonbidatu ere izan ditugu. Amaia Alvarez idazketa ez-sexitan aditua, Nerea Iglesias musikaria eta antzerkigintzan aditua eta Esti Aguirre ilustratzailea", hain zuzen ere. "Era berean, elkarlanean aritutako partaideen esku-hartzea eta gogoa azpimarragarria izan da. Izan ere, giroa ederra baino ederragoa izan da. Proiektu honek, beraz, ondorengo izen-abizenak ditu: Ane de la Presa, Mikel Ezkerro, Gesa Rosebrock eta Josu Pedruzo", azpimarratu du idazleak. Liburu hau, beraz, gazte zein helduengan euskararen erabilera bultzatu eta gogoetak biltzen dituen elkarlan ahalegin baten emaitza da. Bere idazle eta kolaboratzaileen-tzat lan hau ez da konplikatua izan, atseginagoa baizik, idazleak azaltzen duen bezala. "Egia esateko, ez dugu zailtasun handirik topatu. Izan ere, presiorik gabeko artelana egin nahi genuen, nork bere esperientzia baliatuta. Lan pixka bat hartu digu edizioak eta errezitaldiaren prestakuntzak, baina emaitza gustagarria da beti!", esan eta erantsi du: "Ederrena, zalantzarik gabe, giro onean egindako elkarlana; testu kooperatiboak sortzea, besteen mikro-ipuinak entzutea, musikatutako irakurraldiak antzeztea€ Plazer hutsa! Haziak ideia gazteen lehiaketan parte hartu eta sarituak izan ginen. Horri esker garatu ahal izan dugu hau guztia. Egia esateko, plazer bat da ekimen kulturalak sustatzen dituzten lehiaketak eta diru-laguntzak eskuratzeko aukera izatea".
Itziar Uriartek idatzitako bigarren liburua da hau. Iaz, Bizimundua kontakizun bilduma feminista, solidario eta inklusiboa argitaratu zuen. "Boluntario gisa ikasitakoak jasotzen ditut Bizimunduan irakurgai dauden helduentzako ipuinetan. Gainera, solidarioa da eta irabazien %100 Garapenerako GobernuzKanpoko Erakundeetarako da. Azkenik, liburuko webgunean (labur.eus/bizimundua-proiektua) testuak zeinu hizkuntzaz zein braillez eskuragai daude", ondorioztatu du Itziar Uriarte idazleak.
Ostiralean, Goiuri jauregian, 18:00etan, Liburuxkaren aurkezpenerako ekitaldian, gazte sortzaileek euren esperientzia kontatuko dute
Gasteizko idazle gazte talde batek elkarrekin sortutako literatura-ekoizpenak ikusaraztea, hori da errezitaldiaren helburua