Hamalau urte zituela hasi zen Keu Agirretxea (Ondarroa, 1973) gitarra jotzen ikasten. Handik urte bira, herriko lagun batzuekin batu eta talde bat sortu zuten: Hilobi. Ordutik bere bizitza beti egon da musikari lotuta. Izan ere, musika eskoletan gitarra irakasle lanetan aritzeaz gain, hainbat taldetako partaide izan da: bost disko grabatu eta 600 kontzertu baino gehiago eskaini zituen Etsaiak taldearekin, Governorsen ere izan zen urte batez eta Collage izeneko lana grabatu zuen, horrez gain, Fjord eta Psychophony taldeetan ere aritu da.
1999an, Etsaiak taldearekin zituen deskantsurako tarteak aprobetxatu eta bere bostean egindako lanari esker, bakarka argitaratu duenlehenengo diskoa grabatu zuen: UEK.
BAKARLARI LANETAN Lehenengo diskoa atera eta gutxira eskaini zuen bere lehenengo kontzertua bakarlari modura. Ondarroako Goiko Zini aretoan izan zen, 2000. urteko abenduaren 29an. Agirretxeak kontatu duenez, Ander Lipus eta beste ba-tzuk berarekin kolaboratu zuten performance bat egiteko: "Aurrekoan argazki bat topatu nuen ganbaran, zelako itxurak€".
Ordutik beste zortzi disko argitaratu ditu: Ganbaratik (2003), Fignuhhystreld (2005), Une akustikoa (2008), Denbora vs kantuak (2010), Behe presioaren erdigunean (2013), Nomadak eta kofrea (2016), Improphono (2017) eta azkena, Ura eta bakea (2019).
URA ETA BAKEA 2019ko azaroan atera zuen Agirretxeak bere disko berria. Guztira zortzi kanta ditu, "zortzi istorio berri". Estiloari dagokionez, musika "lasaia" dela dio ondarrutarrak, bidaiatzeko edo pentsatzeko espazioa ematen duena: "Nahiz eta perkusio instrumenturik ez izan, pentsatzen dut diskoak baduela bere erritmoa, elektro-akustikoa dela esango nuke, folk, pop eta rockaren arteko nahaste bat". Azaldu duenez, ahotsa eta gitarra dira soinu iturri bakarra diskoan.
Lehenengo biderrez, Agirretxeak ez du hitz bat ere egin, izan ere, hainbat idazle eta musikariren kolaborazio-lanekin osatu du lana. Hitzak idazten aritu dira Aiert Goenaga, Nerea Arrien, Eneko Garmendia, Txili Lauzirika eta Gotzon Barandiaran. Horrez gain, Olatz Salvador, Gotzon Barandiaran eta Izaskun Muruagaren ahotsak entzun daitezke diskoan.