Gogoan dut nola aurkitu nuen HermannHesse-ren Siddhartha nobela,Donostiako geltokiko aulki bateannorbaitek utzia, edo ahaztua, Bartzelonara17 urte berderekin eginnuen bidaia iniziatikoaren hastapenean,eta nola identifikatu nintzennobelako protagonistak egiten duenbidaia existentzialarekin, Siddharthabera sentitzeraino ni neu ere. Alaesan nezake liburuak aurkitu ninduelani, nire zain zegoela, aulkianegon zen denboran inor ez zelaausartu hura hartzera, nire jakakopatrikan bidaiatu nahi zuelako, ezbeste inorenean?

Liburuen mistika eta magia dastatuez duenak ez daki zer misteriodagoen, une zehatz batean, zuri hainegoki datorkizun testu bat aurkitzean;orriak irakurtzen hasi eta zurelarritasuna, zure kezkak baretu egitendirela sentitzean; hainbeste urtelehenago hainbeste kilometrotara,beste hizkuntza batean norbaitekidatzitako lerro haiek zuri hizketanari zaizkizula ohartzean, inongozalantzarik gabe!

Agian berriki erosi eta dastatzen arinaizen liburua karmari buruzkoadelako, eta bizi-filosofia ekialdetarhau mendebaldean ezezaguna zaigunezbere misterio kutsua erebaduelako, baina gai honetazpentsatzera eraman nau liburuaeskuratzeko gertatu ziren kasualitatezerrenda oroitze hutsak. Bederatzipauso eman behar izan nituenharengana iristeko, edo hura nirezain zegoen lekura iristeko, Hontzaliburu-dendan, hain zuzen ere.

Autoa konpontzen utzia nuen, bainaTabakaleran bilera neukanez,garaiz jo nuen tailerrera, badaezpada,eta autoa konponduta aurkitu.Azkarregi iritsi nintzen bilerara, etageltokiko kioskora joan nintzen Integralaldizkaria erostera; hura irakurrizhartuko nuen kafe bat. Han irakurrinuen liburuaren aipamena eta,maiz egin ohi dudanez, laukia moztueta karteran gorde nuen. Denboraraegin zuen han beste liburu edoCD batzuen aipamenekin batera.Egun batez, ordea, Iberdrolan gestiobat egiten nengoela nortasun agiriaeskatu zidaten. Haren bila karteraireki eta hantxe zegoen errekortea,mutur bat kanpoan zuela. Hauzer da? Atera, eta liburuak hilabetebatzuk lehenago piztu zidan interesaisiotu zen berriro niregan, betigertatzen ez den gauza une bateangogotsu gordetako izenburuekin.

Etxera itzuli orduko deitu nuen liburu-dendara, enkargatzeko. EtaDonostiara joan nintzen hurrengoegun batean erosi egin nuen, etxeratuorduko irakurtzen hasi, eta horretandarrait. Bederatzi pauso horietatikbatek edo bestek huts egin balugaldua zatekeen harenganako bidea.Zuzen joan banintz Tabakalerara,nortasun agiria bilatu beharrik izanez banu, paper zatia beste paperartean ezkutatu eta zimurtu balitz?

Ez dizut, irakurle, liburuaren izenburueta egilerik esango. Ni elikatzennauena izan liteke, agian,pozoia zuretzat, edo aspergarri,arrotz; badira kontrako eztarritikjoaten diren liburuak. Egon lasai,hau amodioa bezala da: tematu etasaiatu arren, bere garaian agertzenda, ez lehenago, ez beranduago.