BILBO. Datorren astean izango da ikusgai Para que o céu não caia, noiz eta astelehenean (abenduak 4) arratsaldeko 20:00etan eta asteartean (hilak 5), egun horretan emanaldi bikoitza eskainiz, aurrena 18:00etan eta bigarrena 21:00etan.

Para que o céu não caia izenburuaren atzean Lia Rodriguesek adierazi nahi duen une oro dantzatzeko beharra dago, izan ere dantzan ari gara etengabe, tematuak bizirik jarraitzera hondatzera doan mundu honetan. Euri ala ateri, eskaintza eta ofrenda bezala, amets egiteko nahiz toki ilunak bisitatzeko, indar edo ahulezia seinale? une oro.

Davi Kopenawak, Yanomamitarren txamanak, Lia Rodriguesentzat oinarrizko iturri izan den hurrengo esana bota zuen: “zeru bakarra dago, eta zaindu beharra daukagu, zeren gaixotzen bada gauza guztien azkena izango da”.

Hala bada, zer egin dezake gutako bakoitzak zeruari eusteko? Ezin dugu astirik galdu munduak lurra jo aurretik, egunero ikusten ditugu inguruan zernahi ezbehar eta sarraski, eta dantzan hortaz dantzan ibili behar dugu makina, auto, helikoptero eta sirenen doinura.