iruñea - Pamiela argitaletxeak Ainara Azpiazu Axpi eta Paula Estevez del Diego egileen Arraroa bilduma aurkeztu zuten atzo jendaurrean. Nafarroako hainbat toki entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen duten Etxepare haurrentzako liburu ilustratuen lehiaketako azken edizioaren irabazlea izan da bilduma. Bertan, Axpik idatzitako testuak eta Estevez del Diegok egindako ilustrazioek, leihotik begiratzen duen haur baten ikuspegia azaltzen dute: leihopetik, izan ere, gaur egungo gizartea islatu dezaketen hainbat pertsonaia eta egoera igarotzen ikusiko ditu haurrak. “Norberaren ikuspuntuak egiten du bilakatzen du arraro zerbait edo norbait”, zehaztu zuen ilustra-tzaileak, Atarrabiako Udalean ekainan ospatutako sari banaketan.

Epaimahai-kideek azaldu zuten bezala, Axpi eta Estevez de Diegoren bildumak “estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogeta egiteko aukera helarazten”. “Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia”, gehitu zuten. “Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaldtasuna, indarra eta askatasuna erakusten dute”.

Halaber, Arraroa “lan ausarta eta grafikoki interesgarria” dela ere nabarmendu zuten. “Album ilustratuaren definizioari trebeki heltzen dio, testua irudiaren bidez osatzen delarik, eta baita alderan-tziz ere”.

Etxepare sariketaren edizio berria, prest Antolatzaileek atzo jakitera eman zuten bezala, dagoeneko aurkeztu daitezke 2018ko Etxepare Sariketako lanak. Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara. Originalak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 18an, ostiralean, itxiko da eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2018ko ekainaren 29a izanen da.

Agoizko Udala, Antsoaingo Udala, Atarrabiako Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala, Berriobeitiko Udala, Berriozarko Udala, Bor-tzirietako Euskara Mankomunitatea, Burlatako Udala, Esteribarko Udala; Garesko Udala, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Irantzu Mankomunitatea, Iruñeko Udala, Estella-Lizarrako Udala, Malerrekako Mankomunitatea, Sakanako Mankomunitatea, Tafallako Udala, Uharteko Udala, Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua dira sariketaren antolatzaileak.