GASTEIZ. Horrela, jaialdiaren lehen jardunaldian, John Fogerty, Cheap Trick, The Hellacopters, Graveyard, King's X, The Shelters, Tygers Of Pan Tang, The Godfathers, Crank County Daredevils, The Soulbreaker Company, Fetitxe eta Los Mambo Jambo taldeekin gozatzeko aukera izango da.
Gainera, rock, garage eta punk soinu "basatienei" eskainitako Trashville gune berrian, King Automatic, The Cyborgs eta Vurro artistak ariko dira, eta kontzertuen ondoren, Shakin' Brothers eta Reyes Torio disko jartzaileek girotuko dute Mendizabala.
Jaialdiak jarraipena izango du larunbatean, ekainaren 24an, eta Chris Isaak, The Cult, Union Carbide Productions, Michael Kiwanuka, Loquillo, Thunder, Bloodlights, Inglorious, The Dead Daisies, Pat Capocci, Buck & Evans, SCR eta Wyoming y Los Insolventes igaroko dira agertoki nagusietatik. Trashville guneak Bob Log III, Pelo Mono eta The Devils artisten kontzertuak eskainiko ditu, eta jaialdia bukatzeko, Lost Angeles eta Bob Cosby izango dira musika jartzen.
Berrikuntza bezala, antolatzaileek cashless eskumuturrekoak jarriko dizkiete aurten ikus-entzuleei. Eskumuturrekoek RFID/NFC teknologiadun txipak dituzte, eta, mugimendu bakar batekin, Mendizabalara sartzeko eta bertan ordainketak egiteko aukera emango du (edariak, jakiak eta merchandising).
Gainera, birziklatzeko edalontziak, komun gehiago, borroka mexikarreko ikuskizunetarako gune bat eta jaialdia sustatuz eta bonuak salduz hirian zehar ibiliko den autobus batek osatzen dituzte aurtengo berritasunak.