GASTEIZ. Antolakuntzak jakinarazi duenez, Madball taldea New Yorkeko hardcorearen ordezkari nagusienetako da. Gasteizen Matt Hendersonekin izango da, hau da, jatorrizko gitarra jotzaile eta taldearen soinuaren sortzailearekin. Hendersonekin grabatu zituzten abestiak interpretatuko ditu taldeak.

Bestalde, Perkele Suediako street-punk taldea da. Lan berria prestatzen dabil eta 2017an oso kontzertu gutxi emango ditu. Europan soilik hiru emanaldi eskainiko ditu, eta bat Gasteiz Calling jaialdian izango da.

Azkenik, Snuff talde estatubatuarra Fat Wreck diskoetxeko banda mitikoa da. Duncan Redmons Toy Dolls taldeko bateria jotzailea da burua. Gasteizen betiko abestiak eta "No Biting" azken diskoko kantak joko dituzte.