BILBO. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) argitaratzen duen "Uztaro" aldizkariak 100. zenbakia argitaratu du eta hori ospatzeko ekitaldia egingo du asteartean, martxoaren 14an, Bilbon, Kafe Antzokian.
1990ean sortu zuen UEUk "Uztaro" aldizkaria, giza eta gizarte zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago argitaratu eta 773 pertsonek parte hartu dute bertan, "eta zalantzarik gabe, alorreko erreferentzia bilakatu da", UEUk jakinarazi duenez.
Orain, aldizkariaren 100. zenbakia argitaratu dela-eta, UEUk ospakizun ekitaldia antolatu du. Hitzordua asteartean izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian.