BILBO. Herri Oihua musika taldeak bost abestiz sortutako azken disko laburraren,'Sustrairik dagoen bitartean...', lehen kanta aukeratu du, 'Hiltzen naizen bakoitzean', eta lehen abestiarekin batera lan osoa aukeztuko du ostiral honetan, irailaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, Gurutzetako Kultur Etxean.
Bestalde, disko labur honetako bost abestiek, 2017an aukeztuko den 'Sustririk dagoen bitartean zutik darrai zuhaitzak' disko luzearen aurrerapena izango dira.
Herri Oihua rap-metal estiloa daukan euskal musika taldea da. 2011.urtean sortu zen, Revolta Permanent taldeko kideak eta Gardenia taldeko Mikel Becerra kitarjoleak batu zirenean eta hasieran berez, zuzeneko emanaldi bakar bat emateko elkartu ziren.
Halaber, zuzeneko emanaldi horren ondoren taldea sortu zen eta 2012an beraien lehen diska kaleratu zuten "Arjea" izenarekin. Urte berean 'Banden Lehia 2012' lehiaketa irabazi zuten eta bigarren diska bat grabatzeko eta Bilbao BBK Live 2013ko musika jaialdiko edizioan jotzeko aukera lortu zuten.
2013ko udan bigarren diska kaleratu zuten "Ez" izenekoa, Aitor Abiok ekoiztua eta abenduan taldeko baxua zen Aritz Monederok taldea uztzi eta Alex Rementeriak bete zuen bere lekua.
Bestalde, talde hau EHZ Festibala, Ibilaldia, EH Sona, Deaffest, Bilbao BBK Live eta bestelako jaialdietan aritu da emanaldiak eskaintzen.