BILBO. Taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, diskoaren grabazioa Tio Pete estudioan egingo du, Urdulizen (Bizkai), eta nahasketak Dave Allenek Londresen egingo ditu, Studio7 estudioan. Halaber, masterizazioa Londreseko Metropolis estudioan egingo dute, eta arduraduna Andy "Hippy" Baldwin izango da.
"Irrikitan gaude etapa berri hau zuekin partekatzeko, baina azarora arte itxaron beharko duzue gure zortzigarren diskoa entzuteko. Gainera, datorren urtean Zea Maysek 20 urte beteko ditu", adierazi dute.