pamplona - Ekainaren 15ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 7.30etan, dokumental interesgarria Zaldiko Maldiko elkartean: Neskatoak. Emakumeak Ipar Euskal Herrian lanean, frankismo garaian.

Lan hori Jon Abrilek egin du, eta dokumentala ikusi ondoren, egilearekin solasaldia izanen da. Sarrera librea.

sinopsia 1940 eta 1975 urteen artean emakume aunitzek etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira eta Frantziako hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera. Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia utzi zuten gibelean. Maiz, mendiz joan ziren, gordeka. Frankismoaren urterik gogorrenak ziren.

Ipar Euskal Herriko hoteletan eta jatetxeetan aritu ziren lanean, baina baita etxe partikularretara ere. 12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lan-baimenik gabe eta frantsesik jakin gabe. - K. Diez de Ulzurrun