ARGAZKI bakoitza une batda, argazkilariak klik bateanbetikotzen duen instantebat. Argazkilariak, baina,iradoki egiten du, giza begiari dagokioargazkiari zentzua ematea, fotogramabakoitzaren atzean dagoenistorioa asmatzea. Horixe egin du,hain justu, bere azken lanean GoiatzLabandibarrek (Oiartzun, 1985).
“Lizentzia txiki bat” hartu eta,argazkilariaren begirada gaindituz,bizitza berri bat eman die zenbaitargazki ezaguni, istorio bat asmatuzhorietako bakoitzean. Proposamenberezia dakar Labandibarrek Fotogramakliburuan: izan ere, idatzizkoistorioekin batera, ipuin bakoitzaridagokion argazkia jasotzen duen ataridigitala ere sortu du (www.elkarargitaletxea.eus/fotogramak), eta beraubisitatzeko gonbita egiten dio irakurleariliburuaren hasieran. Inspirazioiturri izan dituen argazkiez gain,argazkiaren jatorrizko izena etaargazkilariaren nondik norakoak bilduditu webgune horretan.
Duela bi urte pasatxo abiatu zuenLabandibarrek proiektua. “Aspalditikezagutzen nuen eta asko gustatzenzitzaidan argazki batekin hasizen dena ?liburuko lehen ipuinaridagokiona, hain justu?. Ariketa batjarri nion nire buruari: irudiak iradokitzenzidana idaztea”, azaldu du.Hasiera batean, baina, Labandibarrekez zuen buruan idatziriko ezerargitaratzea. “Esperimentu antzekobat izan zen. Gerora, ordea, besteargazki batzuekin berdina egitenjarraitu nuen. Konturatzerako,materiala banuela ikusi nuen, etaorduan hasi nintzen guztiari formaematen, egunen batean zerbait kaleratzeko”,kontatu du.
BIDE UGARIKO JOKOA Labandibarrekuste du izango dela irakurketaprozesuan argazkietara joko ez duenirakurlerik. Bere esanetan, “ipuinakerabat ulergarriak dira argazkirikgabe ere; era berean, argazkiek“berezko indarra” dutela onartzendu. Halere, narrazioak ontzeko abiapuntuizan dituen argazkiak ikustekogomendioa luzatzen dio irakurleari,“istorioak jantzi eta biribiltzen”dituztelako argazkiek. Gainera, biaukera ditu irakurleak Fotogramakliburuak planteatzen duen jolasirekiaz gozatzeko: lehenik istorioairakurri eta gero argazkira jo, edoalderantziz. “Irakurle bakoitzak nahiduen bidea har dezake”, dio egileak.“Batzuek nahiago izango dute lehenikirakurri eta gero irudira jo, irakurtzenzoazela irudiak sortzenzoazelako, eta ondoren sorpresahartzen delako; beste batzuk, ordea,argazkitik abiatu eta beraien istoriopropioa eraiki nahiko dute. Edozeinkasutan, joko bat da”.
Leku eta garai ezberdinetan eginikoakdira Labandibarrek aukeraturikoargazkiak, horietako asko “osoezagunak, azken hamarkadetakopunta-puntako argazkilarienak”,bere esanetan. Adibidez, liburuarenazalean ageri dena Denis Stock estatubatuarrak1968an Woodstockenateratako argazki bat da. Irudi horritiraka, Behin mundua berea izanzen istorioa ondu du oiartzuarrak,argazkiko neskak motel batean igarozituen azken orduak kontatuz.Beste argazki ezagun bat Juan GuzmanekGerra Zibilean Bartzelonaneginikoa da. Bertan, gerran borrokanaritu zen neska bat ageri da, etabere istorioa eraiki du LabandibarrekIle motzeko neska izeneko kontakizunean.
Liburua osatzeko baliatu dituenargazki eta argazkilari batzukproiektua hasi aurretik ezagutzenzituen Labandibarrek, baina ezdenak. “Bila ere ez naiz joan, beraieketorri dira niregana. Asko sorkuntzaprozesuan ezagutu ditut, beraieiburuz zerbait irakurri dudalako edozerbaitek beraiengana eramannauelako”, argitu du. Argazki gehienakXX. mendeko lehen 60 urteetaneginikoak dira. Besteak beste, 60.
hamarkadako hippy giroan, GerraZibileko Bartzelonan edota modarenhiriburua izan zen Parisen ateratakoakdira. Labandibarrek gehienakmantendu egin ditu kokatzendiren testuinguruan bertan, bainaez denak. “Batzuetan datu erreal etahistorikoez baliatu naiz eta, beraz,dokumentazio lan bat egon da istorioaksinesgarri egiteko. Baina bestebatzuetan erabat asmatu ditutmomentua eta lekua”, kontatu du.Modu berean jokatu du argazkietanageri diren pertsonekin ere. “Kasubatzuetan banekien zeintzuk zireneta beraien izen abizenak eta bestelakodatuak erabili ditut, baina ezbeti; batzuk fikzionatu egin ditutguztiz”, jakinarazi du.
Argazki guztietan ageri da emakumerenbat, nahiz eta Labandibarrekaitortu duen ez dela “kontzienteki”harturiko erabakia izan. Halere,horrek ere gordeko du “ezkutukoesanahiren bat”, bere ustez. “Seguruenikidentifikatuago sentitzen naizemakumeen erretratuekin, emakumeakerrazago ulertzen ditudalakoedo euren bizitza imaginatzea ez zaidalakohain zaila egiten, ni neu ereemakumea izanda. Edo izan daitekeistorio gehiago ikusten ditudalaemakumeengan, ez dakit... Edonolaere, beti dago ondo emakumeei protagonismoaematea”.