EMAKUMEA, euskaldunaeta rap kantaria, inguratzenduen errealitatearizorrotz begiratzen diona.Hori guztia eta gehiago da La Basu.Topiko ugari hautsi dituen horietakoadugu bilbotarra: besteak beste,rapa euskaraz egin daitekeela edotarapa emakumeen gauza ere badelaerakutsi nahi dio munduari.“Rapa da nire borroka moldea;rapak ematen dit ahotsa hip-hoparenmunduan emakume guztiekmerezi duten lekua bilatzeko”, aldarrikatzendu. Oholtzan bere mezuakozen helarazteaz gain, rapean aridiren emakumeen ikusgarritasunabilatzen duen Eskina Femeninaproiektuaren arduraduna ere bada.

‘La Basu’. Nondik dator ezizen hori?Rapean hasi nintzen garaikoa da.

Lagun batzuk kontzertu bat ikusterajoan ginen eta areto kanpoan jendearapean ari zen. Zakarrontzibatera igo nintzen kantatzera, etaistripu txiki bat izan nuen... Etabadakizu, bizi osorako ezizenhorrekin! Ordutik inork gutxik deitzennau nire benetako izenez.

Noiz eta zer dela-eta hasi zinenrapean?

Oso gazte hasi nintzen, neskato batnintzela. Pentsa, konturatu ordukoia 20 urte daramatzat raparen munduan...Ni hasi nintzen garaian Bilbonez nuen ezagutzen honetanaritzen zen beste inor. Burgosenigarotzen nituen udak, eta egunbatean grafitiak egiten zituen mutilbat ezagutu nuen bertan. Pare batkasete utzi zizkidan rap abestiekineta, entzun nituenean, berehalajakin nuen hori zela egin nahi nuena:erritmoekin eta hitzekin jolastu,munduari nire borroka adierazteko.Hortik aurrera hasi nintzensaltseatzen.

90. hamarkadaren amaieran, EuskalHerrian hip-hop mugimendurik apenaszegoenean, Jungla Urbana taldeasortu zenuten. Nola gogoratzen duzugarai hura?

Neskatila batzuk baino ez ginen, 17-18 urte izango nituen nik. Bost neskaginen taldean. Ez genuen ibilbideluzea izan, urte eta erdi edo iraungenuen. Emakume rapeatzaileentalde bakarra izan da hori EuskalHerrian; nik dakidala, besterik ez daegon. Orduan gaztelaniaz abestengenuen. Kontzertu batzuk emangenituen, baina ez genuen ezer kaleratu.Nire lehenengo kontzertuaSelektah Kolektiboarekin izan zen,Hernanin, duela urte asko. Gero,banatu egin ginen, eta boskotehorretatik nik bakarrik jarraitzendut honetan. 2001ean, bost kantuzituen nire lehen maketa argitaratunuen bakarka. Nire burua ezagutzeraemateko eta Bilbora etortzen ziren talde esanguratsuen aurretikjotzeko aukera eman zidan horrek.

Gaur egun raparen erreferente nagusietakobat zara Euskal Herrian, bainagarai batean rapa egiten zuen neskabakarrenetakoa ?edo bakarra? izangozinen inguruotan, ezta?

Bai. Etxebarrin, nire auzoan, rapa ezzen ezaguna garai hartan. Nik eznuen nire inguruan hip-hoparenmunduarekin harremanik zeukaninor. Pixkat arraro ere sentitzen nintzen,nire adinekoen artean atzamarrezseinalatzen zuten horietako batnintzen. Hamar urtetan ia ni bakarrikaritu naiz honetan. Hemen, oraingutxi arte, ez da egon rapa egitenduen emakumerik. Azken urteetanerreferenteak sortu dira: La ChulaPotra nafarra, Espainia mailan osoezagun egin den La Mala Rodriguez?Batez ere azken bost urteetan-edo, neskak animatzen hasi dira,baina oso astiro doa kontua.

Rapa, izan ere, mutilekin lotu izan dabeti. Nahiko mundu matxista dirudi,edo irudi hori ematen du behintzatkanpotik begiratuta...

Eta halaxe da. Rap hitza entzun etairudi bat datorkigu burura: tipo beltzbat autoan eta ondoan emakume batbikinian edo arropa gutxirekin. Horida kanpotik saldu diguten irudia, etahorrekin apurtzea zaila da. Hitzgehienak ere bide horretatik doaz,eta kontzertu askotan jarrera erehorixe da oraindik. Bai hemen etabai kanpoan. Gu, ordea, mikroa hartueta oholtzara igo gara, protagonistakgara, lehen planoan gaude.Eta neskak gara. Dena den, mutilekinrapean aritu izan naizenean, ez dut inolako arazorik izan emakumeizateagatik. Baina nik 20 urtedaramatzat honetan, hemen inguruandenek ezagutzen naute. Hasiberriakdiren neskek, ordea, beti ibilibehar izaten dute beren burua justifikatzen:nortzuk diren, nondikdatozen, zer dioten, zein mugimendueta janzkera dituzten? Finean,mutil bati zalantzan jartzen ezzaizkion gauza asko ezbaian jartzenzaizkigu. Zentzu horretan, ezer gutxiaurreratu dugu azken urteotan.

Horren erantzun moduan-edo, rapaeta feminismoa ez al daude inoiz bainogertuago gaur egun? Neska askoez al dira rapa egiten hasi feminismotikedo feminismoari bat eginik?

Rap feministak gorakada handiaizan du, bai. Emakume asko feminismotikatera dira rapa egitera, bainaez da nire kasua, ni kaletik ateranaiz. Niretzat, bi kontzeptu desberdindira: batetik, badaude neskak,raperak direnak eta gerora feminismoaezagutu eta berarekin bat egindutenak; eta, bestetik, badaude feminismotikdatozen neskak, raparenbidez beraien borroka adieraztendutenak. Bi ikuspuntu desberdindira, nire ustez, eta helarazten diren mezuetan eta kontzertuetara doanjende motarengan nabari da aldea.Baina denak dira emakumeak etadenek egiten dute rap musika. Beraz,denak dira ongi-etorriak.

Duela hiru urte, Eskina Femeninaproiektua abiatu zenuen, Aneguriarekinbatera. Zer bilatzen duzue?

Rapa emakumeen kontua ere badelaerakustea da gure xedea. Hutsunebat ikusi genuen, orain dela urtebatzuk. Konturatu ginen geureburua ikusgarri bihurtu behargenuela, rapean ere emakumezkoerreferenteak behar ditugula. Hasieran,Facebook-en emakumezko rapkantarien bideoak igotzen hasiginen, emakumea izanda ere musikahau egitea posible dela erakusteko,erreferenteak sortzeko, azkenbatean. Bestelako ekintzak erebadaude: idazketa tailerrak egitenditugu, Emarock proiektuarekin arigara irratsaio bat egiten? Batez ere,hedapena eta laguntza ematen diegurapa egiten duten emakumeei.Hala ere, Eskina Femenina ez daemakumeentzat soilik, ez gara taldeitxi bat. Interesgarri ikusten dugugizonek ere raparen munduan emakumeizatea zer den ezagutzea.

Rap musikan hitzek pisu handia dute.Bada, nolabait, kritika eta salaketarakomusika molde bat. Zeri abestendio ‘La Basu’-k?

Rapa oso musika borrokalaria da,aldarrikapen askokoa. Rapa nireborroka moldea da. Esango nuke,oso rap pertsonala egiten dudala.Asko hitz egiten dut nitaz, inguratueta arduratzen nauenaz. Bizi etapentsatzen ditudan gauzei abestendiet: askatasuna, herria, aurreiritziak?Ez zait gustatzen ez dakidanariburuz abestea. Esango nukeaskatasunari abesten diodala gehien,hori da nire gai izarra.

Jungla Urbanaren ondoren, bakarkakobidea hasi zenuen. Lehen maketaharen ondotik, eta denbora luzez eszenatokitikurrun egon ostean, iazbakarkako lehen diskoa atera zenuen:‘Aire es vida’. Harrera bikaina izan du,ezta?

Bai. 800 kopia baino gehiago saldudira. Ez nuen inondik inora espero.Egia esan, nik ez nuen planifikatutaagertokietara itzultzea, bainanire buruarekin eta ingurukoekinsentitzen nuen zorra kitatu nahinuen, nolabait. Hamabost urte rapaegiten eman ostean, zerbait kaleratubehar nuen... Baina eskuetatik ihes egin dit egoerak erabat. Nireasmoa ez zen bapatean hainbestekontzertu ematea, baina halaxe arinaiz, hara eta hona, nekatuta bainaoso pozik.

Eta, dirudienez, jarraitzeko prest?Disko berria ere bidean duzu. Osoosorikeuskaraz izango da, gainera.Zergatik erabaki duzu orain euskarahutsean aritzea?

Beti eduki dut gogoa euskarahutsean disko bat egiteko, eta sentitudut orain dela momentua. Ezgara asko rapa euskaraz egitendugun emakumeak, eta ahal dugunokegin behar dugu. Erreferenteaksortu behar ditugu. Nik ikusten dutnire buruarengan erantzukizunhori. Raparen bidez ere agertubehar da hizkuntza gutxitu batenborroka. Gainera, argi dago rapakeuskaraz funtzionatzen duela. Airees vida diskoan euskarazko abestibakar bat baino ez nuen sartu, Trakamatrakaizenekoa, eta horixeizan da bilduma osotik harreraberoena eduki duen kantua. Denaden, ez pentsa: ni euskaldun berrianaiz eta niretzako euskara hutseanaritzea sekulako erronka da.

Rapa euskaraz egitea nahiko gauzaberria da. Euskarazko rapak badaukalekurik eta entzulerik gurean?

Orain dela gutxi arte, rapa euskarazegitea gauza arraroa zen. Duelaurte dexente Selektah Kolektiboakireki zuen bidea. Gero, urteaskotan, hutsune handia egon da,baina batez ere duela bost urtetikhona euskaraz abesten duten raptalde pila bat atera dira. Jendea konturatuda euskaraz abestuz besteleku batzuetara heldu gaitezkeela.Bilbon, adibidez, raparen munduanahiko itxia izan da orain arte.Euskararekin eta euskal kulturarekinharreman gutxi izan du; rapaeuskaraz eta gazteleraz abestendutenak ez dira nahastu. Hori aldatzenari da apurka-apurka. Rapazabaltzen ari da: gaztetxeetara,txosnetara? Gaztetxeetan, batezere, euskarazko rapak arrakastaitzela du gaur egun. Urte askorenondoren lortu dugu rock, reggae etapunka entzuten duenak rapa ereentzutea eta hainbat aurreiritzialboratzea.

Beraz, etorkizun oparoa euskal raparentzat?Hori espero dut. Rapa gureraberandu heldu da, baina oso indartsusartu da eta osasuntsu dago.

Mugimendu honen hazkundea hasibesterik ez da egin, horren adierazleda euskal kulturaren erakusleihoden Durangoko Azokan emakumebat bere rap diskoa saltzen egotea,pasa den abenduan ni egon nintzenbezala. Orain dela urte batzukpentsaezina zen hori. Nik ez daukatzalantzarik, hau da raparenmomentua, hau da gure momentua.