Publiko gaztea da bideo-jokoen jo puntua,baina hauek ez dute sarri bideojokohoriek erosteko baliabiderik, etagurasoei tokatzen zaie seme-alabeknahi duten hori erostea. Baina nola jakin adintxikikoak eskatzen digun joko hori egokiaden beretzako? Nola ziurtatu joko horrek ezdituela telebistan maiz ikusten ditugun irudibiolentoak, sexu eszenak edota desegokiakizan litezkeen bestelako hainbat irudi edomezu gordetzen?

Buruhauste horren aurrean lagungarri izatekosortu zen PEGI (Pan European GameInformation). Sistema hau 2003. urtean jaiozen eta Europa mailan orokortu den bideojokoenadin kalifikazio estandar ez legezkoada. 30 herrialdek barneratu dute dagoenekosistema hau. Bere funtzionamendua sinpleada. Argitaratzen diren bideo-jokoek prozesubat jarraitzen dute eta, horren ondorioz, PEGIirizpideen araberako sailkapen bat jasotzendute, edukiaren arabera. Sailkapen hori,lehen begiratuan, identifikatzeko ikonoetaramugatzen da. Ohikoena ikono horiekbideo-jokoaren kutxaren atzealdean aurkitzeada. Horrela, bi sailkapen aurki ditzakegu:adinaren eta edukiaren araberakoa.

ADINAREN ARABERAKO SAILKAPENA Izenakdioen moduan, bideo-jokoa zein adinerakoegokia den zehazten digu, adin multzodesbedinak eratuz. Egun, 3, 7, 12, 16 eta 18 urtebitarterainoko adin multzoak ditugu etaondokoa da sailkapena:

(3) Adin guztietarako egokia. Biolentzia apurbat onartzen da marrazki bizidunen formatuklasikoaren testuinguru komikoan. Ez daharremanik izaten jokoko pertsonaien eta bizitzaerrealeko pertsonen artean. Ez du beldurra edota urduritasuna sor dezaketen irudi edosoinurik. Sailkapen honetako bideo-jokoakhaurrei zuzenduak egoten dira. Kolore berdea.

(7) Sailkapen honetan ia beti hiru urterartekojokoak sartzen dira, baina momentu puntualetanbeldurra eragin dezaketen eszena, irudiedo soinuak onartzen dira, susto txiki ez iraunkorrak,adibidez. Ume txikiei zuzendutakojokoak izan ohi dira. Kolore berdea.

(12) Kategoria honetan biolentzia grafikoagoaerakusten duten jokoak daude, baina biolentziahori fikziozko pertsonaiekiko ematen da.Bizitza errealarekin antzekotasuna dutenpertsonai edo animaliekiko biolentzia egotekotan,ez da grafikoa izaten. Hizkuntza desegokimoderatua eta eduki sexualik gabekoeszena biluziak izan ditzake. Ez hain umeakdirenei zuzenduta. Kolore horia.

(16) Sailkapen honetan edukiek ?bai biolentoekedo irudi sexualek? bizitza errealarekikoantzekotasun handiak izan ditzakete.Hizkuntza desegokia edo irainak izan ditzake.Droga eta tabakoaren kontzeptuak ezagunakizan behar ditu eta delitu aktibitateakbereizten jakin. 16 urtetik gorakoentzakojokoak izaten dira, nahiz eta kolore horia izan.(18) Helduak. Mota guztietako biolentzia edukidezake, irudi sexual esplizitoak ere bai. Koloregorria. Pertsona helduentzat soilik.

EDUKIAREN ARABERAKO SAILKAPENA Sarri,adin sailkapenaren alboan, beste irudi battopatu daiteke. Edukiaren araberako bideojokoensailkapena izaten da eta 8 kategoriabereizten dira, 8 ikur desberdinekin:?Diskriminazioa: arrazakeria, xenofobia edohomofobiarekin loturiko mezuak helaraztendituzten bideo-jokoak.

?Biolentzia: borroka, odolaren agerpena,armak edota hilketak sustatzen dituztenak.?Hizkuntza desegokia: irainak, hitz tabuak,erreferentzia sexualak... darabiltzatenak.?Beldurra: erabiltzaileari ikara edota urduritasunasor diezaioketen pasarteak dituztenak.?Sexua: hizkuntzan erreferentzia sexualak,irudi biluziak edo arropa gutxi daramatenpertsonaiak ageri diren jokoak.

?Drogak: kontsumoa, salerosketa edo drogenerreferentziak jasotzen dituztenak.?Jokoa: ausazko jokoa erakusten dutenak,diru erreal edo birtualarekin.

?Online: Kasu honetan, informazio soila da.Internet bidez jolastea ahalbidetzen duenjokoa dela jakinarazten du ikur honek.