NAFARROA. Baluarteko Areto Nagusiak denboraldiko kontzertu handienetarikoa eskainiko du igandean, arratsaldeko 19.00etan: J.S. Bach-en Pasioa San Mateoren arabera, alemaniar jenioaren musikaren “bitarteko” garrantzitsuena den Sir John Eliot Gardiner maisuaren batutapean. París, Bruselas, Londres, Leipzig, Ámsterdam, Lucerna, Bartzelona eta Valentzia bisitatuko dituen europear biraren emanaldi honetan, English Baroque Soloists & Monteverdi Choir eta bost bakarlari arituko dira, eta gurean, bereziki, Iruñeko Orfeoiaren Eskolaniako hogei gazte baita ere. Kontzertua Baluarte Fundazioaren 2016ko otsaila ? maiatza denboraldiaren baitan ospatzen da.