BILBO. Zinegoak Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) iritsiko da asteartean, martxoaren 1ean, 16:00etatik aurrera Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean (Leioako campusa) ikusgai izango den film laburren aukeraketa batekin. Besteak beste, Uxue Egia Ikus-entzunezko ikasle ohiaren "Garelako" film laburra ikusi ahal izango da.
EHUk gogoarazi duenez, Bilboko Hegoak elkarteak, beste erakunde eta enpresa batzuren laguntzarekin, 13. aldiz antolatu du jaialdia, ikus-entzunezko eskaintza kultural ezberdinen bitartez LGTBI kolektiboa ikustarazteko.
Unibertsitatean lehen aldiz antolatu den erakusketa bereziki Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei zuzenduta dago. Ekimenaren antolatzaileak, Pello Maudo Herrero Ikus-entzunezko hirugarren mailako ikaslea eta Vanesa Fernández Guerra Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko saileko irakaslea dira.