IRUÑA. Los Vivancos taldeak Baluarte bisitatuko du lehenengoz ostiralean, arratsaldeko 20.00etan. Bederatzi urte iraun dituen biran 37 estatu ezberdinetako 200 hiri bisitatu ondoren, Los Vivancos-ek Nacidos para bailar bere hirugarren ekoizpena aurkeztuko du gurean, flamenkoa, metala eta musika sinfonikoa zuzeneko musika-interpretazioarekin, diseinuzko jantziekin eta zaindutako ekoizpen teknikoarekin elkartzen dituen ikuskizuna. Elías, Judah, Josuá, Cristo, Israel, Aarón eta Josué anaiek sua eta energia ekarriko dute Areto Nagusiko eszenatokira; izan ere, munduko oin azkarrenen Guiness marka beraiena da! Baluarte Fundazioaren 2016ko otsaila - maiatza denboraldiaren baitan dagoen ikuskizun hontarako sarrerak 38, 30 eta 24 eurotan (Baluarte Joven Programarekin, 7€) ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.