TOPAKETAK - Euskal Literaturak presentzia nabarmena izango du aste honetan Suediako Goteborg hirian, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleen eskutik. Biek Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariariarekin batera, euskal idazleek euskal gizartean duten eginkizuna izango dute aztergai gaur, Goteborgeko Unibertsitatean. Horrez gain, poesia eta kontakizun laburren irakurketak eskainiko dituzte, mintegi batean esku hartzearekin batera. - E. Press