BILBO. Bilboko Euskal Museoak Tripadvisor 2015 bikaintasun ziurtagiria jaso duela jakinarazi du ostiral honetan.
Tripadvisor munduko bidaia webgunerik handiena da, eta bertan, bidaiarien 200 milioitik gora iritzi aurki daitezke. Irabazleak urtero aukeratzen dira, azken 12 hilabeteetan bisitariek egindako aldeko komentarioen arabera.
Zehazki, Bilboko Alde Zaharran kokaturiko museoak lortutako kalifikazioa lau puntukoa izan da bostetik. "Balorazio hori pizgarria da museoak, ilusioz, Euskal Herriko historiaren eta etnografiaren dibulgazio eta kontserbazio lana egiten jarrai dezan".
Hori guztia dela eta, Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoko arduradunek eskerrak eman dizkie guztiei, "museoko langileek eta museoari lotutako erakundeek egindako lana aintzat hartzeagatik".