Atzera begiratze bat du oinarrianpoema liburu honek, baina betiereorainalditik eta etorkizunerabegira. Atzera begira jarri naiz zergertatu zen, nola gertatu zen, eta zergatikgertatu zen ?azken hori beti posible izatenez den arren? ohartzeko. Iragan horrek batzuetantraba egiten digu eguneroko bizitzarako,eta, beraz, atzera begiratze horrenhelburua da gertatutakoa onartzea, etorkizuneantrabarik egin ez diezagun”.
Denbora bere lekura seigarren poesia liburuaargitaratu berri dio Erein argitaletxeakGerardo Markuletari (Oñati, Gipuzkoa,1963), azken lana plazaratu eta bederatziurtera. Ezjakintasunak izenazeukan oñatiar gasteiztartuarenazken poesia liburuak,eta ordutik hona idatzitakopoemetako batzukdira oraingoan bildudituenak. “Orain dela biurte argitaratu nahi nuenliburu hau, 50 urte betenituenean, hau da, mendeerdia egin nuen urtean; bildumahau urte horretan argitaratzekoapeta neukan, denboraasko neramalako ezer argitaratugabe, eta niretzat garrantzitsua zelako,baina, gauza bat dela, beste bat dela, atzeratuegin da kontua”. Hamar urteotan idatzitakoen“antologia bat” da Denbora berelekura, eta hainbat estilotako olerkiak biltzenditu, bai formari dagokionez, bai gaiari dagokionez.
Poema horietan errepikatzen denkezka bat denboraren ingurukoa da: “Batzuetan,iragandako denborak gehiegizkopisua hartzen du denbora presentean, etatraba egiten digu normal bizi ahal izateko”.Baina denborari eginiko errepaso horretanez dio nostalgiari lekurik utzi Markuletak,“kontrakoa esan duenik ere baden arren”.Oñatin jaioa bada ere, aspaldi da Gasteizenbizi dena, eta bere inguruko jendeak “herriminaeta herriarekiko nostalgia” ikusi omenditu poema hauetan. “Ikusi izan dute idealizaziobat, baina nik ez dut uste idealizatutadagoenik ez herriari buruz kontatu ditudanak,ez eta nire haurtzaroari buruz etanerabezaroari buruz idatzi ditudanak ere:maitasunez idazten saiatu naiz, baina nostalgiarikgabe”.
Era berean, denboraren eskutik, lekuak ereageri dira. Berezkoa dute lotura kontzeptubi horiek, eta poesia liburu honetan igualtsu,loturik, dakarzkigu idazleak. Adibidez,lekuen izenak gu geu baino zaharragoakdirela uste du idazleak, gu joan goazela, bainaleku izenak geratu egiten direla:“Hala ere, leku izen horiek hainzaharrak dira, ezen denborakhigatu egiten dituen, biribilduegiten dituen, eta elkarrekinjarriz gero, musikaegiten dute”, eta musikahori jaso nahi izan du,esaterako, Lurraren izenakpoeman.
Paisaia-koadro batean pintatuaizatea merezi duengeografia ederra dakarkiguoñatiarrak hainbat olerkitan osaturikodeskribapenekin, baina poetakgaztigatu du lehen begi-kolpean ederradenak gordinkeriarik latzena izan dezakeelaatzean ezkutatuta: “Poemetako bateanaipatzen den lekuetako bat kuartel bat da,eta ederra bada ere, ez dio kuartel izateariuzten. Esate baterako, pinudi bat ere agertzenda, gu umetan bertan jolasten ginen,baina hor ere pinudiak beste zerbait adieraztendu: bizitza bera, eta baita poema batere, nola irakurri beharko litzatekeen adieraztendu. Lekuak beti dira beste zerbaitenadierazpen; hau da, ez da locus amoenusbat, ez da geografia ideal bat. Gainera, niOñatin 17 urtera arte bizi izan nintzen; gerounibertsitatera joan nintzen ?lehenengoDonostiara, gero Oviedora eta gero Gasteizera?,eta oso bizkor bihurtu nintzen hiritar,beraz, herri txikietako bizimoduarekikoere baditut nire arazoak: agertzen dengeografia ez da ideala. Poema batean aipatzenda ibarrean ez dagoela bakerik, eta goimendian egon daitekeela baldin eta gizaahotsik ez badago: hor idealizazio gutxidago”.
SOSEGUZ IRAKURTZEKOAK Lau kapituluzosatuta dago liburua. Bildumaren izen beraduen lehenengoan, haurtzaroa eta gaztaroabatu ditu Markuletak, denboraren joan-etorriarendoinuetara dantzan. Bigarrenean,Ezkutuko tiradera atalean, “iragan kolektiboa”da protagonismoa hartzen duena:“Euskal herritar guztiok aspaldiko hamarkadahonetan eduki dugun zama ikaragarriakbatzuei modu batera eragin die, eta bestebatzuei beste batera, eta zama horren gaineanegin nahi nuen gogoeta: zer gertatuden, nola gertatu den, nola bizi izan dugun?Baina hor ere aurrera begira; ez dago juzgurik,ez dago iritzi sendorik, ez dago politikarik,pertsona sentikor bat bakarrik dago, etahorrek agertu nahi izan ditu nola bizi izandituen gertatutako gauza lazgarri horiekguztiak”.
Hirugarrenik, Altzari japoniarra atalakbiltzen ditu olerki gehien, eta, era berean,poemarik trinkoenak. Oso testu laburrak dira, baina, hala ere, “sakontasun handikoak,oihartzuna sortzen dutenak”. Markuletakdio gustuko dituela poema laburrak, eta tradiziojaponiarrak badu gustu horretara ondoegokitzen den molde bat: haikua. “Ni saiatunaiz antzeko zerbait egiten. Atal honetakoakdira, beharbada, poesia askorik irakurri ezduenarentzat zailtasun gehien dituztenakberen sakontasun guztian ulertzeko. Irakurtzean,pixka bat gehiago jarri behar da norberepartetik, poemok ez dutelako esatensoilik hamasei-hamazazpi silaba horiek esatendutena; badirudi ez dutela ezer esaten,baina horren azpian badago gogoeta bat, eta,oihartzun egiten utziz gero, testuak askozgehiagorako ematen du”.
Azkenik, Biok egur, biok su kapituluan amodiopoemekin antz gehien daukaten testuakelkartu ditu; idazleak zehaztu du larregi esateaizan daitekeela horietako guztiak maitasunpoemak direla, baina maitasunarenbueltakoak, bederen, bai badirela adierazidu; “elkarbizitza handiari buruzkoak” barik,“elkarbizitza txikiari buruzkoak” dira; esaterako,“etxean zein bikotean gertatzen denariburuzkoak”.
ARTISAU LANETIK ERE BAI Olerkien formakberebiziko garrantzia hartzen du Denborabere lekura poesia liburuan. Poemagehienek neurri erregularra dute, egun gailentzendabilen estruktura libreko poesiarenaurrean. Markuletaren berbetan, zehaztasunsilabiko horrek sortze lana zaildubeharrean, neurri batean erraztu ere egitendu, “behartu egiten zaituelako esateko moldezehatzagoak, finagoak, dotoreagoak?aurkitzera, bai errima eta bai neurriarenkasuan. Akuilu dira, nire ustez. Badakit poetaaskok gaur egun ez duela horrelakorikerabiltzen, beste batzuei garaiz kanpokoairuditzen zaiela, baina kanturako, adibidez,ia-ia ezinbestekoa da testu neurtua izateaeta, sasi-errima bada ere, hoskidetasun batzukizatea. Ezin dugu ahaztu poesia kantutikdatorrela”.
Zehaztasunarekin loturiko lan hori guztiaofizioaren parte dela dio Markuletak; poetabaino lehen poesia irakurle izan dela dio, etapoeta izan eta gero poesia itzultzaile ere bai,eta, poema asko irakurtzeaz gainera, poesiaegiteko molde ugari ezagutu dituela: “Batzukgehiago maite ditut beste batzuk baino,eta poeta izatearen barruan artea dago,eta arte horren barruan badago artisautzazati bat, ofizio zati bat. Nik neuk gustuko dutsilabak kontatzea eta gustuko ditut moldeerdi itxi erdi ireki horiek”.
Gustura dago Markuleta egindako lanarekin;1990ean kaleratu zuen lehenengo poesialiburua, eta seigarrena du atera berri duenDenbora bere lekura. Azken horri leku egiteakostatu zaiola aitortu du, hain zuzen ere,itzulpengintza duelako ogibide, eta sortzeprozesura gerturatzea “nekezago” egitenzaiolako. Baina, hamar urteko epean sortutakotestuak izanik, gustura dago aukeraketarekin.“50 poema izan zitezen gura nuen,beraz, banaka batzuk kanpoan geratu dira,baina uste dut lekua hartu dutenek badutelaeuren esanahia, eta iruditzen zait ezdagoela alferrikako poemarik. Bestetik,adintxo bat badugu, eta iruditu zait helduxeago-edo ote nagoen testuak sortzean”. Hortaz,obra bere lekuan jarri orduko, irakurlearidagokio orain denbora hartzea poemokirakurtzeko.