bilbo - Gaurtik hasi eta datorren 25eraino, letren hiriburu bihurtuko da Bilbo, Gutun Zuria jaialdiari esker. Gaur, iluntzeko 19.30ean, Azkuna Zentroan egingo da inaugurazio ofiziala, Eroklipa izena duen atariko ekitaldi batekin; bertan, musika, hitza eta irudia uztartuko dira. Ikuskizuna erotismoari bu-ruzko eszenaratze bat da; Mikel Alonso, Itziar Lazkano, Miren Gaztañaga, Mikel Ibáñez, Cristina Sánchez Cuétara eta Silvia Gutiérrez Ortega artistek asmatutako pieza. Ondoren, eta ohikoa denez, Marisa Blanco kazetariaren galderak eran-tzungo ditu Javier Marías idazleak.
Eros gogoan da aurtengo leloa, eta, besteak beste, erotismoak beraien literaturan izandako eragina aztertuko dute idazleek jendaurrean. Honela, egun hauetan Azkuna Zentrotik pasako dira Javier Marías bera, Álvaro Pombo, Wendy Guerra, James Ellroy, Fernando Arrabal, Itxaro Borda, Edorta Jimenez eta Tzvetan Todorov. Bikotekideen artean sortzen diren tirabirak, sexuak indar sortzaile eta suntsi-tzaile gisa duen indarra, erotismoaren berezitasunak, horren aurreko jarrera desberdinak, desira, plazerra... Hori guztia eta gehiago jarriko dute mahai gainean sortzaileek, eta saio bakoitzaren ostean, bertaratuek egileekin berba egiteko parada izango dute, giro lasaian.
Ekintza osagarriak ere badaude. Tartean, Síndrome de Estocolmo definigaitza eta Ilargiaren alde erantzian (Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen pieza berria). - I. M.E.