PERU Abarka Narrazio LaburrenLehiaketako IX. edizioangaraile izan zen Zeruaberun lanak Ibaizabal argitaletxeareneskutik ikusi du argia.Helduentzako euskarazko albumaksaritzen dituen lehiaketako aurtengolan irabazleak Castillo Suarezentestuak eta Maite Mutuberriarenilustrazioak uztartzen ditu, emaitzaorijinala osatuz bien artean.

Castillo Suarez (Altsasu, 1976) ibilbideluzeko idazlea da. Batik batolerkigintzan jardun badu ere, berehitzetan, “prosa poetikoa” deritzonalandu du album honetarako. “Berez,ez da ezer kontatzen, ez dago tramabat. Oso testu motza da, baina trinkoaaldi berean. Narratzailearen barnezaurien indusketa bat da kontakizuna”,azaldu du egileak. Hala,orrialdez orrialde, kontalariak berebarruko pena eta nahigabeak kontatzenditu, leiho batetik kanporabegira dagoelarik. Besteak beste,“bakardadea eta maitemina islatzendira kontalariaren ahotsean. Poemamalenkoniatsua da, eta orainaldianidatzita egon arren, iraganera begiratzendu etengabe”, argitu du Suarezek.

Peru Abarka Sariketan lehendabizitestua aukeratzen du epaimahaiaketa, ondoren, beste lehiaketa bat egitenda marrazkilaria erabakitzeko.Kasu honetan, Maite Mutuberriaren(Eltzaburu, 1985) marrazkiak izanziren aukeratuak. Testuak eta irudiakeskutik joan behar zutela jakinik,Suarezek hasieratik ikusi zuenezin zuela narrazio klasiko bat egin,“irudi lausoez eta indartsuez betetakotestu iradokitzaile bat” baizik.“Beraz ?jarraitu du?, testu ireki bategiten saiatu nintzen ilustratzaileakbuka zezan”. Alderantzizkoa gertatuda, ordea, Suarezen iritziz: “Iradokitzaileadena are iradokitzaileagobihurtu baitu Maitek”.

Mutuberriarentzat ez da muga batizan testu batean oinarritu beharra.“Gustatzen zait testu bat abiapuntutzathartu eta honek sortzen dizkidanideiekin lan egitea. Azkenfinean, ilustratzaileon zeregina ezda testuak dioena irudietan errepikatzea,baizik eta gure diskurtso propioasortzea. Kasu honetan ?gehitudu?, erabateko askatasuna emandidate lan egiteko, eta testua osoaproposa izan da horretarako”.

BARRUTIK IDATZITA Mutuberriari“barrutik idatzita” zegoela irudituzitzaion Suarezen testua, etaidazleak “ireki zizkion ateak ezinzituela itxi” erabaki zuen. Testuaksentimenduez hitz egiten zutela argiikusi zuen marrazkilariak, baina,aldi berean, baita metaforak erabiltzenzituela ere. “Hasierako zirriborroakegiten hasi nintzenetik,erraza egin zitzaidan pasarte bakoitzariirudi bat ipintzea”, gogoratu du.Hasieratik bere herriko mendiaketorri zitzaizkion burura Mutuberriari.

“Ultzama eta bere inguruaklainotuta ageri ziren argazki batzukikusten ari nintzela, horietakobatean azaltzen ziren mendiek emakumebaten bularrak gogorarazizizkidaten. Hortik abiatuta, erabakinuen naturako elementuak bakarrikizango nituela baliabide sentimenduguztiak adierazteko: zuhaitzak,elurra, hegaztiak, lainoa eta emakumearengorputza”.

Zeruak berunaren kolorea hartzenduen egun horietako batean kokatzenda istorioa, eta, orrialdez orrialde,etengabeak dira eguraldi hotzarekinlotutako erreferentziak. Hoztasunarekinloturiko giro eta atmosferahori ederki islatu du Mutuberriakpaisaia elurtuen bidez. Teknikaaldetik, zirriborroak egitekoarkatz eta tintak erabili ditu. Ilustrazioak,berriz, digitalak dira, teknikahorrek “moldakortasun handia”ematen diola iritzita.

EZOHIKO FORMATUA Haurreizuzendurikoak ez bezala, helduentzakoalbumak ez dira oso ohikoak, eta are gutxiago euskarazkoenkasuan. Egun, euskarazko albumaksaritzen dituzten bi lehiaketa bainoez daude: Haur literaturan EtxepareInstitutuak antolatzen duena etahelduei zuzenduriko Peru Abarka.Suarezen iritziz, zaila da, lehiaketenbidez ez bada, albumak argitaratzea,“are gehiago helduentzakobadira”. Bitxikeri moduan, argitaratuberri den Zerua Berun lanarekingertatu dena kontatu nahi izan du:“Liburu dendetan haur literaturarenatalean jarri dute. Bistan da,beraz, marrazkiak dituzten liburuakautomatikoki umeentzat direla usteizaten dela”.