KANPOKO literatura euskaratzenederki gozatzen du Xabier Olarraitzultzaile eta Igela argitaletxekozuzendariak. Kontent dago abenduanjaso zuen Dabilen Elea Sariarekin, eta egunborrokan ari den James Joyceren Ulysses obraentzutetsuarekin. Horretan, teknologia berriaklagungarri ditu, baina horiek irakurle berririksortuko ez duten susmoa ere badu.Bere ikasleei irakurtzeko material berriaeskaintzeko asmoz hasi zen Xabier Olarra itzulpengintzan.Eta, ordutik, ez da gelditu. Hasieran,irakasle edo Nafarroako Gobernuko itzultzailezenean, bere lan orduetatik kanpo, mendian edotaperretxikotan ibiltzeari denbora kenduz.

Ostean, lanbide bihurtuta. 1985. urtean liburuakeuskaratzeari ekin zionetik 30 liburutik gora itzuliditu: urtean bat, gutxi gorabehera. Eta ezzaizkio agortzen itzultzeko-gai izan daitezkeenliburuak eta gogoak. “Mundua liburuz beteadago, are itzuli nahiko nituzkeen baina itzulikoez ditudan liburuaz beteta”, ziurtatu du, serio.Berriki (abenduaren 19an), Dabilen Elea Sariajaso zuen Donostian. Bizitza osoan zehar euskalliteratura itzulpengintzari egindako ekarpengarrantzitsuagatik omenaldi hunkigarria eskainizioten idazleek, itzultzaileek, zuzentzaileek,irudigileek eta aktoreek, Viktoria Eugenia antzokikoClub aretoan eginiko Euskal LiburuarenGaua ekitaldian. “Omenaldietara maite zaituenedo, gutxienez, begi onez ikusten zaituenjendea etorri ohi denez, oso giro atsegina sortuzen”, gogoratu du. Horretan, baina, ohiko panegirikoezgain, Shakespeareren sonetoak errezitatutaeta musikatuta izateak ere lagundu zuelaziurtatu du, umoretsu.

Itzuli zuen lehen liburua James M. Cainen Karteroakbeti deitzen du bi aldiz izan zen. JessicaLange eta Jack Nicholson protagonista zituenfilma ikusi berria zuela, liburua irakurri etaeuskaratzea erabaki zuen, inork argitaratukoote zuen jakin gabe. Ondo gogoratzen du garaihura Olarrak. “Bordelen bizi nintzen orduan,tesia egiteko asmoz hara joanda. Lagun batekekarri zidan liburu horren jatorrizkoa EstatuBatuetatik eta, hala, negu batez, papera eta boligrafoahartu eta itzuli egin nuen”, oroitu da.

GOOGLE TRESNA BIDELAGUN Geroztik, itzulpengintzanlan egiteko era asko aldatu delanabarmendu du eskarmentu handiko itzultzailetolosarrak. “Lehen, jatorrizkoa, papera, boligrafoaeta hiztegiren bat besterik ez zenitueneskura. Eta, zalantzak kontsultatzeko, berriz,adiskideak edo jatorrizko hizkuntza amahizkuntzazuten lagunak”, azaldu du. Orain,lagunen ordez, Google tresna aski ezaguna erabiliohi da. Hala ere, ironia puntu batekin, etaagian ere lasaituta, makinak itzultzailearenlekua hartzeko asko falta dela ziurtatu du. Izanere, itzulpengintzaren egoera egundokoa ez denarren, duela 30 urte baino askoz hobea delabaieztatu du, gero eta jende gehiago ondo prestatutabaitago lan hau egiteko.Olarra, behintzat, ez da geldirik egoten. OraintxeJames Joyceren Ulyssesekin ari daborrokan?eta gozatzen. “Itzultzailearen lanarenalderik onena, batetik, itzuli behar duzunlan hori oso ondo ezagutzera iristen zarela da.Baina, gainera, nolabait, zeurea egiten duzu,zeure zigilua ezartzen diozu”, argitu du. Gazteazela, zoragarriak iruditu zitzaizkionDashiell Hammett, Raymond Chandler edo TrumanCapoteren nobela beltzak. Gero, AmbroseBiercea-ren Deabruaren hiztegia, RaymondQueneau-ren Estilo-ariketak edo Oliver SacksenAntropologo bat Marten itzultzen ere izugarrigozatu zuen.

Itzultzailea izateaz gain, Igela argitaletxekosortzaile eta editorea ere bada Xabier Olarra.Lanbide biak uztartzea ez da zaila beraretzat.Izan ere, berak azaldu duen moduan, “idi beraaritu da gurdiari tiraka, batzuetan itzultzailegisa, eta beste batzuetan argitaratzailez mozorroturik”.

Helburua mundu osoko literaturakoobrarik esanguratsuenetako batzukitzultzea du helburu argitaletxeak, eta orainarte lortutako emaitzekin pozik agertu da Olarra.Argitaletxeen panorama, berriz, “larrisamarra” dela uste du, teknologia berriak egoerariaurre egiteko lagungarriak izan daitezkeelaonartu arren. “Orain sekula ez bezalakoaukerak ditugu eskura. Baina teknologiaberriek ez dut uste irakurlerik sortuko dutenik.Bada ere, kendu”, kexatu da. Bere ustez,irakurle gutxi izan dira beti. “Kontua da euskararenkasuan, gutxi hori oso-oso gutxi dela”,nabarmendu du.

EUSKARA, ITOGINEZ BETETAKO ETXEA Euskalliteratura-itzulpengintza euskara sustatzekobidean teila bat besterik ez dela deitoratu duXabier Olarrak. “Euskararena itoginez betetakoetxea da. Gu saiatzen gara mugituta daudenteila batzuk bere lekuan jartzen, baina teilatuhorrek konponketa-lan handiak beharditu”, adierazi du.