GORILA bat eta bi clown. Zirko bat antzerkian.Haur zein helduei zuzendutakoikuskizuna. Irakaspenik ez, bainabalioz jositako antzezlana. Hori daKibubu, Jokin Oregik (Sorazule, 1970) zuzendutakoazken lana.

Askatasunari eta errespetuari eginiko aldarriadu obrak gai nagusi, eta bi clown izango dira,Coco eta Xebas, orkestra zuzenduko dutenak.Emanaldi berri bat prestatu nahian dabiltza,gorila baten eta safari baten artean zirkuikuskizunbat prestatu gura dute. Baina ezindute lortu, ez daude gustura egindakoarekin, etaXebasek benetako gorila bat ekarriko du, Kibubu,ordura arte gezurrezko gorila batekin aritubaitira, eta erabaki horrek hankaz gora jarrikodu euren bizimodua. Entseguak egiteko lekuaKibuburentzako kaiola bihurtuko da, eta,orduan, Xebas, gorila menpean hartzen saiatukoda, gorila hezten ahaleginduko da, Kibuburekinbatera arrakasta izan dezakeen emanaldi batosatu ahal dutela uste duelako. Eta hortik aurreragorabehera handiak sortuko dira.

Kibubu hitzak gorila esan nahi du Kongoko dialektobatean, baina, hala ere, “izen propio batenkutsua dauka” eta, era berean, erraztasunakeman dizkiela onartu du Oregik, izan ere, betiaritzen direlako izena euskaraz, frantsesez,ingelesez?nola eman asmatu beharrean. Izenhorren atzean ezkutatzen dena ez da animaliabasati bat, izaki maitagarri eta samur batbaizik. Zuzendariak dioenez, lor zitekeen gorilarikerrealistena eduki nahi zuten: “Benetakogorilarik bagenu, harekin egingo genuke”.Eta, benetakoa ez, baina Quimera Fx Bilbokoenpresak Kibubu sortzerakoan eginiko lanabenetan da errealista.

Jokin Oregiren hitzetan, Charlie Chaplin etaHarold Lloyd aktoreek egindako lanen ukituadauka Kibubuk: “Guk obra guztiak dialogo barikegiten ditugu; ez testurik barik, gure antzezlanektestua eduki badutelako: asmoak, obra nondiknora doan? Hori guztia testua da, dialogorikeduki ez arren. Clownekin jokatzen dugu, etakomedia eta drama nahastu egiten dira antzezlanhonetan: izango ditu barre egitekouneak, hunkitzeko momentuak?”.

Familia osoari zuzendutako obra da Kibubu.“Gurasoak ere etorri daitezela haurrekin batera,ez daitezela kanpoan geratu. Nahiko genukeama, aita, aitona-amonak? guztiak etortzea.Zoragarria da belaunaldi guztiek batera gozatzea”,dio soraluzetarrak. Teatroa sozializatzea,publikoa elkarrekin barrezka zein hunkitutaikustea gauza handia dela uste du Oregik.Baina ez da erraza belaunaldi ugaritako pertsonenganaantzezlan berberarekin modu bereanheltzea. Marie de Jongh proiektu artistikoarenespektakuluek hainbat ulermen maila izatendute, baina guztientzako gustagarri izaten saiatzendira, Oregik dioenez. Zuzendariaren esanetan,“hori, behintzat, nolabait lortu dugulaesan daiteke. Espektakulu hau helduei ere gustatukozaie. Guk pentsatzen dugu, eta sinetsitagaude, gure jardunak hala erakutsi digulako,umeentzako obrak egin daitezkeela, baina umeeihelduen gauzak ere gustatzen zaizkiela eta osointeresgarri iruditzen zaizkiela. Umeei aitonabat oso interesgarri egiten zaie, guk ezetz ustearren. Heriotza, abandonua eta errespetua bezalakogaiak, hau da, helduei bideratzen dizkiegungaiak, umeei asko interesatzen zaizkie. Haurrakbeti dabiltza bizitzako gauzarik garrantzitsuenakatzeman nahian, eta antzerkia oso modupolita da sakoneko gaiak lantzeko. Guk ez duguirakaspenik uzten antzerkiaren amaieran, bainagai bat aukeratzen dugu, eta hautu bat egitendugu, eta horrekin hausnarketa bultzatu nahidugu, hunkituta irten daitezela antzokitik, eta,saioa amaitu ondoren, ikusleek euren arteanikusitakoa komentatu dezatela”.

ONA DENA ONA DA, BAINA? Gaur egungo haurrekinterneten edozer aurki dezaketen garaiotan,antzerkiak badu bere lekua oraindik ere.Jokin Oregiren ustez, antzezlan bat zuzenekoikuskizun bat da, eta horrek “badauka liturgiapuntu bat”. Bere hitzetan, antzerkilarien ardurada publikoari ahalik eta gauzarik landuena,jorratuena eta aberatsena eskaintzea. “Onenaeman behar diegu, eta, gainera, exijentziarikhandienarekin. Hori oso-oso argi izan behardugu, ikusleak teatrora joateko lana hartzen duelako,eta esfortzu hori hartu ondoren publikoakikusten duenean aurrean daudenek lan handiaegin dutela argiztapenean, irudian, istorioan?hor sortzen den magia hori zoragarria da”.

Hala ere, Kibuburen zuzendariak argi du antzezlanbat zoragarria dela ona denean, bestela,beste edozeren antzera, obra txarra bada, ikusleakatzeman duena ere oso txarra izango da.Baina, Marie de Jongh taldekoek lortu dute gusturadagoen publiko baten aurrean lan egitea.Ikuskizunik ikuskizun lortutako emaitzek, etaepe laburrean erdietsitako sariek ere horrelaerakusten dute, behintzat.

Proiektu nahiko berria da Marie de Jonghekhezurmamitzen duena. Eta Tartean eta Ez dokhiru antzerki taldeekin batera, Tartean Teatrokonpainia osatzen du. Marie de Jonghek familia osoari zuzendutako antzezlanak ekoizten ditu, etaZer duzu negarrez, Marie? (2008) izan zen taldeaktaularaturiko lehen lana. Obra horrekin ikuskizunonenari emandako saria irabazi zuten Feten-en,Gijónen egiten den haurrentzako antzerkiarennazioarteko azokan. Iaz ere sari bera jaso zutenAlabatxo lanarekin. “Feten oso jaialdi inportanteada. Europako herrialde askotako antzerki taldeekaurkezten dituzten euren obrak jaialdi horretanparte hartzeko; urtero, 400 antzezlan ingurukegiten dute eskaera bertan izateko, gero, horietatik50 aukeratzen ditu antolakuntzak. Astelehenikostiralera taularatzen dira lanak, epaimahai batere badago? erakusleiho oso ona da Gijóngojaialdi hori, eta gu bertan egongo gara otsailaren18an; zorte ikaragarria da hori”.

Urrian, berriz,Washingtonetik eta New Yorketikaritu dira, Europan punta-puntakoak direnbeste antzerki talde batzuekin batera. “Azkenaldianegia da arrakasta eduki dugula, bainaez da soilik gure kasua, Euskal Herrian haurreizuzendutako antzerkigintzaren alorrean kalitatehandia dago”.

Baina arrakastak badu zergatirik, eta Marie deJongh proiektu berria bada ere, taldea osatzendutenak ez dira hasiberriak:Oregik berak urteakdaramatza antzerkigintzan, eta Gorakada antzerkitaldearekin ere saritua izandakoa da, esaterako. Era berean, taldekide dituen AnaMeabeeta Javier Renobales, esaterako, Markeliñe taldebeteranoan ibilitakoak dira.

ETORKIZUNERA BEGIRA Bestelakorik ere badaukaJokin Oregik esku artean; baina, honako hauTartean taldearekin. “Pankreas antzezlanarekinere banabil lanean. Patxo Telleriak bertsoz etaerrimaturik hiru aktorentzako idatzitako lanmoderno batekin ari gara, eta euskal antzerkigintzarenhistorian horrelako zerbaiten antzaizan dezakeen aurrekari bakarra dago, eta bera1700. urte ingurukoa da. Lan hau datorrenurtean estreinatuko da, Bilboko Arriagan”.Kibubu antzezlanak hilaren 29an, igandez, izangodu estreinaldia, Bilboko Alondegian. “Estreinaldiindartsu bat izan dadin nahi dugu, eta Bilbonestreinatzeko gogoa geneukan, nahiz eta,Durangon, Basaurin eta beste hainbat herritanere gustura estreinatu izan ditugun beste lan batzuk”.Beraz, urteko azken iganderako, familiaosoari zuzendutako plan polita proposatzen duMarie de Jongh taldeak, Kibubu, Xebas eta Cocolagun hartuta