Gaua izena jarri dio Azpirozek bere bakarkakolehen lanari. Urteetan eta, normalean, gauezidazten joan den kantuetako hamar bildu ditubertan. “Ez ditut diskorako sortu, baina, sortzennindoan kanta multzoa handitzen zihoan eta grabatzekonahikoa material bazegoela ikusi nueneanerabaki nuen diskoa egitea”, azaltzen dudonostiarrak. Taldeetan eta beste musikarieilaguntzen aritu den arren, Gaua da bere proiektupertsonalena, bakarkako lehena izateaz gain,musikalki ere barren-barrenetik ateratakoa delako.Inspirazioa musikak berak ematen dio.

“Musika jotzen dudanean ez ditut gauzak irudikatzen,gehiago da musikak eramaten nauelabeste maila abstraktoago batera. Esanahia musikakberak dauka. Gero hori irudikatu dezaketabestien tituluetan, baina ez naiz inoiz titulubatean oinarritzen konposatzeko”, dio.EKLEKTIZISMOAREN ISLA Azpirozek bizitza osoanzehar irentsi dituen hizkuntza musikal denaknabari daitezke diskoan. Izan ere, sei urterekinhasi zen musika klasikoa ikasten, baina berehalamaitemindu zen jazz, blues eta antzeko doinuafroamerikarrez. Ibilbidea, gehienbat, azkenhorietan zentratu duen arren, disko honetan ukitudituen musika guztiak daude: “Euskal melodienukitua, Aita Donostiaren eragineko gauzak,Erik Satieren inpresionismoa eta, argi etagarbi, jazz, blues eta gospela”. Eragin eta ñabardurahoriek dituen arren, “diskoa, berez, uniformea”dela dio piano-jotzaileak. “Ez da arrotzaegiten abesti batetik bestera pasatzea.Diskoan dauden kantak, musika analisi bat eginda,oso gertu daude elkarrengandik. Ez horibakarrik, elkar elikatzen dira”. Beretzat eraginhoriek denak nahastu eta bateratzea oso gauzanaturala da: “Musika horiek barneratzen ditut,oso eklektikoa naiz alde horretatik; gero ateraegiten dira horiek denak, naturalki”.

Ia hiru urte pasa dira abestiak grabatu zituenetik.2010eko uztailan, El Vendrell-eko (Catalunya)Pau Casals auditorioan grabatu zituen, hirugautan zehar. Beretzat oso garrantzitsua damusika non jotzen den eta jotzen den lekuak“zein energia duen”. Hala, leku hura ezagutuzuenean oso ederra iruditu zitzaion, egokiamusikak eramaten duen plano abstrakto horretarairisteko. “Halaxe izan zen, oso akustika ederradu, leku ederra da, neurri ertainekoa, pianoaizugarria da eta lanparatxo bat piztuta,gaueko iluntasunean eta isiltasunean grabatunituen abesti hauek. Gozamena izan zen”.

Grabatutako hogei kantuetatik zeintzuk aukeratueta zein toma edo hartualdi aukeratu igaroditu ordutik honako hilabeteak. “Ordu pilabat grabatu nituen, grabatzeko botoiari emaneta segi eta segi aritu nintzen”. Gainera, abestibatzuk definituta eta itxita eraman zituenarren, beste batzuetan lekua egin zion uneanuneko pultsioari, inprobisazioari. “Horrekeman dit gero lan gehien aukeraketa egiterakoan,ez baitzeuden denak berdin jota. Giroezberdina zuten eta giroa aukeratu beharranuen”. Dena den, diskoak ez du postprodukziorik:“Hartualdi osoak daude, alde horretatikikuspuntu klasiko batetik osatu dut, pianoarenmomentuko soinuaren argazkia ahaliketa leialen jasotzen saiatu naiz”.

Gaua zuzenean ikusteko aukera bikaina izangoda uztailaren 28an, Donostiako Jazzaldian aurkeztukobaitu donostiarrak bere diskoa, oraindikzehazteko dagoen eszenatokian.

AUTOKUDEAKETA Zazpi urte dira AzpirozekMamusik zigilua sortu zuela, bere gauzak edobera tartean den proiektuak ateratzeko. “Jadaez da, duela hogei urte bezala, diskoetxe handibaten beharrik, batez ere, alde teknologikoaasko erraztu delako”. Bere musika berakkudeatzeko erabaki horrekin, entzungai jarridu diskoa mikelazpiroz.com webgunean, “jaistekomoduan ez ordea” azpimarratzen du.

“Gaur egun, internetekin ez du zentzurik pirateatukoez denik pentsatzea. Beraz, entzutekojarri dut. Dena den, erosi nahi duenak ere egindezakewebgunearen bitartez ala dendetan. Edonolaere, garrantzitsua da saltzea, hurrengo bategon dadin”, nabarmentzen du. Egon daitezela,bada, “hurrengo” asko. Jarraitu dezatelagau-solasetan pianoak eta sortzaileak.