MIKEL Tabernaren lehenengo eleberriada Alkasoroko benta. “Tokiarriskutsua da Alkasoro. Herrikoetxe guziak aldapa batean daude,Maldarrune mendiaren magalean. Goitienekopuntan, eliza, dena menean hartzen duela. Elizatariko arkupetik harrizko berrogeita hamabieskailera-maila jautsita, Plaza nagusia, HerrikoEtxearen, Rusoaren ostatuaren eta hiru haritzzaharren artean”. Alkasoro. Seiherrietan kokatutadago eleberri hau, Alkasoro Bortzirietakoseigarren herria bilakatzen baita lan honetan.“Herri asmatu bat erabiltzeak, geografia ezagunarenondoan, erreminta on batez baliatzekoaukera ematen dit. Alkasoro nik nahi dudanbezalakoa izaten ahal da, eta bertan nik nahidudan guztia gerta daiteke”. Mikel Tabernarenberbak dira. Berriz ere mapa errealetan existitzenez den herrira itzuli da, errealitatean gertatzendiren gauzak kontatzeko asmoz. “Alkasoronire obsesioetako batzuk eta interesatzenzaizkidan zenbait gai plazaratzeko aukeratududan agertokia da. Bertzalde, erranen nukeAlkasorok Euskal Herriko edozein herri txikirenantza duen bizilekua dela”.
Lehen pertsonan idatzitako eleberri honetanbenetan jazo ziren gertaerak kontatzen ditu MartinIrazokik, hau da, kontalariak. 1976ko azaroanDoneztebeko Bordatxo diskotekan kalez jantzitakogoardia zibil batek tiro egin eta bertan hilzituen Santiago Navas, eta larri zauritu (geroraerietxean hilko zen) Jose Jabier Muin. Heriotzahauek azaltzen ditu Tabernak berton. “Ez dakazetari baten kronika, ez bainuen hori eginnahi, eta pasarte hori istorio nagusian txertaturikdago.Kontalariak bertatik bertara bizi izanzuen han jazotakoa; bere ahotsarekin ematendigu ikusi edo dakienaren berri. Gertakarieiburuzko begirada partikular bat da. Baina,horretaz aparte, distantziarekin bertzela ikustendira gauzak, bai”.
Berrogei urte joan dira eta denborak izoztu eginditu gertakariok. Baina beste heriotza bat erebada eleberrian, benetakoa. Ahots asko, paisaiak,usainak, hitzak nahasten dira kontakizunhonetan. Bortzirietako euskaraz zipriztindu dukontakizuna: “Bertze hitzik egin gabe joan ginenbidaia osoan. Joanketua nintzen lehenago ereHendaiara. Galtza bakeroak erostera eta, amarekinbehin baino gehiagotan. Eta futbolekogaltzerdi luzeak ere erosi zizkidan aldi batean.Hagitz politak, inork ez zuen halakorik ekipoan,zuri, berde eta gorriak...”.
Alkasorok ez du itsasorik, bai berriz, urik. MikelTabernak berretsi egin du. “Uretatik heldu dabizia eta uretan amaitzen da dena. Ura bizi iturrida, baina garbigarria ere bada eta berarekingarraiatzen du dena, baita gorputz hilak etahaien arimak ere. Horretaz aparte, ura paisaiaere bada; Martin Irazokiren haur eta gazte denborakoparadisu ederrean (nirean bezalaxe) osagaiezinbertzekoa da”.
BIDE GURUTZATUAK Martin Irazoki da eleberrikoprotagonista. Idazlea, Mikel Taberna. Bienbideak gurutzatzen dira zenbaitetan bakoitzakbere pertsonalitateari eusten dion arren. “MartinIrazokiri bizia eman diot, istorio honetanharat eta hunat ibil dadin. Ni nerau haur eta gaztedenboran ibiliriko parajeetan barna sartu dutpertsonaia gero, eta neure bizipenen bat edobertze ere oparitu diot; baina funtsean niresorkari bat da. Badakizu, bakoitzaren memoriakooroitzapenak pilatzen joaten dira, batzukbertzeen gainean, eta hala biltegi izugarri handibat izaten dugu azkenean. Dena ez da aprobetxagarriizaten, jakina, baina uste dut idazleguzientzat hori sekulako altxorra dela”.
Alkasoroko benta eleberriak badu osotasunik,badu istorioa harilkatzen duen haririk, bainabanaka ere irakur liteke. Atalka banatuta dago,hamar ataletan, eta bakoitzak bere egitura du,bere istorioa, bakarrik joan litekeena, edota besteekinbat eginez, eleberria osotu. “Hasieratikgarbi nuen osotasun bat izanen zuen zerbait kontatunahi nuela. Baina egia da kapitulu batzueknolabaiteko autonomia erakusten dutela. Neronekbilatua da efektu hori, segur asko idaztekoneure manera propioaren ondorioz. Intentsitatemaila jakin bat lortu nahi nuen haietakobakoitzean. Batez ere narrazio laburrean, ipuingintzanaritu naiz orain arte eta litekeena da egiturahonek neure deformazio hori islatzea”.