Eta emakumeari sugeak esan zion nobela argitaratu zuenetik 14 urte pasa direnean, Lourdes Oñederra (Donostia, 1958) idazlea literaturara itzuli da berriro Intemperies (babes bila) nobela besapean duela. Izenburu berriaren aurkezpenarekin Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak urteroko zikloari hasiera eman dio, izan ere, Liburu Eguna ospatuko da datorren astean eta idazlan berrien aurkezpenerako topagune bihur-tzen da apirileko zita hau. Oñederraren Intemperies (babes bila) eleberria eguneroko bizitzaren arrastotik mugitzen da; bertan ez dira gauza harrigarriak gerta-tzen, gauza txikiak eta ñabardurazkoak baizik, adierazi zuen atzoko aurkezpen-ekitaldian Iñaki Aldekoak, Erein argitaletxeko editoreak. "Nobela honetan azaltzen diren pertsonaiak unibertso intimoa islatzen dute" zehaztu zuen Aldekoak.
egunerokotasuna
Bizitza
"Besterik gabeko eguneroko bizi-tza kontatzen da, ezer berezirik gertatzen ez denean ere, horrek berak duen erronka baita niretzat garrantzitsua ", azpimarratu zuenez idazleak. Gehienon bizimoduan ez dira nobeletan eta filmeetan ematen diren gertakari "handi, tragiko edo heroiko horiek" pasatzen baina, bakoitzari gerta-tzen zaizkion gauza txikiak "inportanteak" dira ere, Oñederraren ustez. "Bizitza zaila da" eta hori islatu nahi izan du bere liburuan. "Zaila da ez dakigulako ezer ez geure buruaz eta ez besteez. Hitzez baliatzen gara komunikatzeko eta bata besteari ulertzeko, baina askotan ez dakigu zehazki zertarako nahi ditugun hitz horiek, zeren bila ari garen hitzen artean edo zer esan nahi dugun". Askotan, dio sortzaile gipuzkoarrak, "hitzek lagundu egiten digute baina beste batzuetan berriz, korapilatzen".
Bere eleberriko pertsonaia nagusia Luzia da, 50 urteko hizkuntzalari donostiarra. Bere inguruan mugitzen den istorioan Eva izeneko pertsonai afasiko bat dago, traumatismo edo shock baten ondorioz mintzaira edota hizkun-tza idatzia galdu duena.
Pertsonaiek ahal duten modura aurrera egiten dute, oraina antolatuz iraganaren zama gainean dutela, etorkizunari nola begiratu ez dakitela. Idazlearen aburuz, "elkarren beharrean daude, agian, eta elkarren beldurrez ere bai ziurrenik, ausartu ezinik baina nahirik". Idazlearen esanetan, babes falta horretan "maitasun falta dago ere, edo zaintzearen nahia ere". Aurkezpenean urreratu zuen modura, amodiozko istorio bat ere azaltzen da tartean baina Oñederrak misterio hori irakurle bakoitzaren eskuetan utzi nahi du gauzak gehiagi aurreratu baino lehen.
Izenburuari dagokionez, Oñederrak azaldu zuen, "egoskorkeriagatik" jarri ziola daramana: "Oso ondo zetorkidan izenburu hori. Latineko Intemperies jarri nion babes eza esan nahi duelako". Aldekoaren iradokizunari kasu eginez, berriz, azpititulua erantsi zitzaion (babes bila).