ORDURA arte frantsesen esku egondakoDonostian sartu ziren tropa aliatuak1813ko udan eta, armada ingelesaburu, hiria arpilatu eta erre eginzuten. 1813: Crónicas donostiarras liburuan(Ttarttalo), Jose Antonio Aspiazu historiagileaktxikizio haren ondorengo urteak ikertu ditu.Eguneroko bizimodua aztertu du gehienbat, bizirikgeratu ziren donostiarrek nola egin ziotenaurre jazoera lazgarri hark eragindako pobreziari,gaixotasunei eta azpiegitura faltari. Aspiazurenustez, donostiarren adorea erabakigarriaizan zen, errautsetatik Donostia berria eraikibaitzuten.
XIX. mendearen hasieran, Donostia hiri txikimerkataria zen, oparoa eta Erdi Arotik historianlekua egina zuena. Napoleonen frantziar gudarosteenatzetik zihoazela, baina, Espainiarenaliatu Ingalaterra eta Portugaleko armadekhiria birrindu zuten. Jose Antonio Aspiazukdioenez, “zortzi mendeko historia bat-bateandesagertu zen, oparotasunetik ezerezera pasaziren”. Historiak dio sutearen ondorioz kalebakarra geratu zela, Trinitate kalea (gaur egunAbuztuak 31 izena duena, hiria erre zutenekodata oroitzeko). Populazioaren zati esanguratsubat hil zen eta emakumezkoak bortxatu eginzituzten soldaduek, “baita ofizialek ere”. Aspiazurenikerketen arabera, “ingelesek ez zutenetekin handirik atera Donostia suntsituta, izanere, ondasun asko ostu zituzten arren, eraginzuten sutearekin, balio handiko gauzak galduziren”. Historialariak badauka teoria bat: “Ingelesenasmoa, arpilatzeaz gainera, Donostiamapatik desagerraraztea zen, hiriaren historiahan bertan buka zedila. Erdi Arotik, kortsarioak-eta tarteko, ingelesek Donostiari baziotenamorru moduko bat eta, kontuan hartu, GerraNapoleonikoen garaian, ozeanoetan nagusi BritainiarInperioa bazen ere, Venezuelako itsasibilbidea gipuzkoarren monopolioa zela eta ingelesekezin zuten hori jasan”. Hiriko artxibopubliko eta pribatu guztiak suntsitu zituzten,historian Donostiaren arrastorik gera ez zedin.
Donostia errautsetatik berpiztu zen, ordea.“Herritarren adorea nabarmenduko nuke nik, sutea piztu eta hamar egunera, Donostiakogizon garrantzitsuenak Zubietan batu zirenhiria berreraikitzeaz mintzatzeko”, azpimarratudu Aspiazuk.
BIZI BALDINTZAK Adorea eta kemena bai, bainahiria birrinduta zegoenez gero, arazoa arazoarengainean pilatu zitzaien: “Egurrezko etxeakeraiki zituzten, barrakak, behin behinean; gisahorretako eraikin xumeetan bizi ziren, lan egitenzuten eta biltegitzat ere erabiltzen zituzten”.Ondasunik gabe, pobrezia nagusitu zen Donostian,“gaixotasunak eta izurriteak zabaldu zireneta gosea pasa zuten”. Gainera, barraketako bizibaldintzak ez ziren egokiak, “pixkanaka joanziren harrizko edo adreiluzko etxeak eraikitzen,baina 1863an oraindik barraka batzukgeratzen zirela diote agiriek”.
Ahal izan zutenek baserrietara ihes egin zuten,baina baserritarrek ez zituzten hiritarrakbesoak zabalik hartzen, Aspiazuk aztertutakodokumentuen arabera: “Inguruko baserritarrakpobretuta zeuden, haiek ere gerra iragan berrizutelako, eta hiritarrek izurritea ekarriko otezuten beldur ziren”. Haatik, askok behartutaegin zieten lekua hiritik ihesi zetozenei, “gogoanizan behar da baserritar asko maizterrak zirelaeta jabeak hala nahi bazuen, behartuta zeudelahura etxean hartzera”. Baserrietan gorriak pasaomen zituzten errefuxiatu guztiei jaten emateko,“dena den, baserrietara alde egin zutenek suerteaizan zuten”.
Donostian bertan, egoera are latzagoa zen. Soldaduekhiritar asko hil zituzten baina, ondorengoasteetan, heriotza kopurua izugarria izanzen, gaixotasunak, zauriak, gosea eta bizi baldintzakaskarren erruz. Hildakoak eta ihes egindakoakhainbeste izan zirenez eta ondasunik ezzegoenez, gizarte harremanak goitik beheraaldatu ziren. Aspiazuk azaldu digunez, harrigarriada ikustea hierarkia nola aldatu zen 1813tik aurrerako Donostian: “Aberatsen etxeetanneskameak zituzten, baina suntsiketaren ondoren,aberatsak botere gabe geratu ziren; kasuaskotan, etxeko jauna zaurituta edo ezindutazegoen eta neskame izandakoak lan egiten zuenetxean eta kanpoan, etxea aurrera ateratzeko,eta nagusiaz arduratzen zen. Alegia, aberatsaizandakoa, neskame izandakoari esker bizi zen,bitxia da ikustea kasu batzuetan zeinek salbatuzuen zein”. Liburuan, fenomeno horri subversiónsocial deitu dio Aspiazuk, “suteak gizarteairauli zuen, aberats asko neskameen laguntzarekinsalbatu ziren, goikoak behera egin zueneta behekoak gora”.
Neskameena bakarrik ez, emakume guztien protagonismoaere aldarrikatzen du 1813: Crónicasdonostiarras lanaren autoreak. “Nagusiek aldeegin zuten, edo hil egin ziren, eta etxe askorenzaintzan emakumeak gelditu ziren”. Aspiazurenustez, hauek gizartean daukaten zeregin garrantzitsuaera horretako gertaeretan azaltzen da,“baina Historiak ez du gai hori behar bezala ikertu,badago lan bat egiteko”, eransten du. Eraberean, aliatuen erasoa bi aldiz sufritu zutenemakumeek, hil edo zauritu ez zirenak bortxatuegin baitzituzten soldaduek. “Aztertu ditudandokumentuetan esaten da, bortxaketetatik ihesi,emakumeak kaka artean ezkutatzen zirela,hitzez hitz esaten da hori, atera kontuak nolakoikara zuten”.
PREZIOAK GORA Zoritxarretik etekina atera nahiizan zuenik ere izan zela azpimarratu du Aspiazuk.“Ondasunak urriak ziren, beharrizan larriazegoen eta prezioek gorakada izugarria izanzuten”. Gaur eguneko jarrerekin alderatu duordukoa, “orain ere, jendeak egoera aprobetxatunahi izaten du etekina lortzeko”. Ingeleseketxe gehienak suntsitu zituztenez, etxebizitzenalokairuan espekulazio kasu harrigarriak atzemanditu artxiboetan: “Dokumentuetan kexapiloa dago jabeek etxebizitzen alokairua garestiegiezarri zutelako, baina gero, alokairuazkexatzen ziren horiek beraiek birralokairuanematen zituzten gela batzuk eta birralokairuarenprezioak are eskandalagarriagoak ziren!Bakoitzak bere azpikoa zapaltzen zuen eta azpikohorrek, beherago zegoena”. Berreraikuntzarako,harginak, igeltseroak eta era guztietakoprofesionalak heldu ziren Donostiara eta kanpokolangile haiek ziren birralokairu garestienakordaindu behar zituztenak, beste inora joatekoaukerarik ez zutenek alegia. “Borondate ona etainteres partikularrak nahasian zeuden”.
Liburuan, batik bat, 1813 eta 1823. urteen artekoepea ikertu du. “Berreraikitzeko lana zaila izanzen, dirurik ez baitzegoen ?dio historialariak?,donostiarren adorea ereduzkoa izan zen hasieratik”.Ugartemendia arkitekto nagusiaren plangintzarijarraituta eraiki zuten Donostia berria,“batzuk kontra egon arren, kale zabalago etazuzenagoak eta plazak nahi zituen Ugartemendiak,merkataritzari laguntzeko”. Horrela jaiozen gaur egun ezagutzen dugun Parte Zaharra.Gerra amaitu zenean, merkataritza harremanakerabili zituzten donostiarrek berreraikuntzafinantzatzeko, “Londresen, Ipar Euskal Herrian,Amerikan eta abar, donostiarrek harreman sarezabala zeukaten eta atzerrian bizi ziren donostiarrakere ez ziren gutxi; atzerritik etorri zendirua funtsezkoa izan zen”.
1813ko suteak Donostiako bizimodua betiko eraldatuzuen. 200 urte geroago, gaur eguneko donostiarrenganune lazgarri hark eraginik otedaukan esatera ez da ausartzen Aspiazu.Hala ere, donostiarrek hiri suntsitua berreraikitzekoizan zuten grina eredu egokia izan daitekegaur egunerako, historialariaren ustez:“Oraingo krisi garai zail honetan, donostiarrekhistoriaren ispiluan begiratu beharko lukete,beren arbasoek nolako adorea izan zuten Donostiaaurrera ateratzeko”.