GARAI batean magia hitza haurtzaroarekinlotutako kontzeptua besterik ezzen: karta nahiz soka jokoak, pertsonakbitan zatitzea eta, horren ostean,osorik berragertzea... horrek guztiak osatutakounibertso liluragarri hura. Heldutasunak, baina,azalpen logikoa zekarren eta, horrekin batera,harritzeko gaitasuna galtzea. Edonola ere,erromatarren inbasioaren aurrean Asterix etaObelix galiar ospetsuek egiten zuten moduan,badira egungo gizartean ilusionismoaren etsaieigogotsu eusten dioten gizaki ausartak: magoak.

Horrela ulertu zuten Valentin Morok -ValenMagoa ezizenez ezaguna-, eta bere seme Asierrek,duela urte erdi Bilbon Mago Lantegia sortu zutenean.“Magia pasioa eta ilusioa da. Edonor bihurdaiteke mago”, ziurtatu dute. Hortaz, ezohikoeskola horretan helduentzako zein umeentzakotailerrak eskaintzen dira, sei eta 99 urte bitartekoentzat.Eta harritzekoa bada ere, tailerretakoikasle gehienak ez dira umeak, 35-45 urteko gizoneta emakumezkoak baizik. Horien artean badaude,besteak beste, medikuak, aktoreak, zaborrabiltzeko kamioi gidariak, abokatuak nahiz publizitatemunduan lan egiten dutenak. “Guztiek gauzabat daukate komunean:magiarekin goza-tzekoahalmena. Izan ere, magia bera unibertsala da”,adierazi du Morok.

Bi dira ikastaroetan helburu nagusiak: lehenengoa,magiarekin ondo pasatzea; eta bigarrena,zaletasun horretan aurrera egitea ahalbidetukoduen oinarria sendotzea. “Tailerretan ilusionismoarenzirrikituak ezagutzeko paradadago eta, bide batez, magiarekin lotutako hainbatmito ere desegiten ditugu”, azaldu du ValenMagoak. Esaterako, magia egiteko eskuekin abilidadeberezia behar dela diona. “Truku guztiekerraztasun maila bera ez dutela egia bada ere,tailerretara etortzen den edonor besteak harritzekoeta magia egiteko gai izango da lehenengoegunetik”, agertu du.

Izan ere, horixe da ikasleek gustukoen dutena:amarru sinple bat mirari txiki bihurtu dezateketela.Zailena, berriz, ez da kapelatik untxiaateratzea, hori nahiko erraza omen baita, adituekdiotenez. Morok nabarmendu duenez, ikasleeigehien kostatzen zaiena trukuak naturaltasunezegitea da. “Magia egiten zaudela, kontzientziaktranpa egiten duzula errepikatzen dizuetengabe, eta horrek tensio puntu bat sortzen duhasieran”, ohartarazi du. Hala ere, laster gainditzenden oztopoa da, besteak engainatzeko gaitasunaeskuratzen baita. “Ikasleek ondo pasatzendute klasean, telefonoa amatatuta eta agendaahaztuta. Gainera, sarritan aitortzen digutenmoduan, etxera heltzerakoan, laneko kontuazhitz egin beharrean, karta bat aukeratzeko proposatzendiete etxekoei”, dio.

URTEBETETZE BEREZIAK Magia Lantegian umeekbere lekutxoa badute, jakina. “Adin tarte konkretubatetik aurrera gure seme-alabak bolen igerilekuetansartzeaz asper-asper eginda daude etaurtebetetzeak beste era batera ospatzeko garaiaheltzen da”, azpimarratu du Valen Magoak.Horretarako aukera ere tailerretan topa dezakete.“Gure eskolan umeek beren jolasak eraikitzendituzte, eta egiten ikasten duten bitartean, ondopasatzen dute”.

Umeak eta helduak ezezik, enpresek ere MagiaLantegiaren beharra erakutsi dute. Hasieran,hainbat ekitalditan, enpresa-bazkarietan esaterako,saioak egiteko eskatzen zieten magoei. Orain,aldiz, eskolara hurbiltzen dira enpresariakzenbaitetan, euren bilerak bertan garatzeko. “Langileenartean giro ederra sortzeaz gain, lanerakolagungarriak suertatu daitezkeen hainbat gaitasunikasi ahal dira magiaren bidez”, nabarmendudu Morok. Horien artean, adibidez, salmentarakogaitasuna. “Magia joko bat aurkezten dugunean,ilusio bat saltzen ari gara neurri batean. Etalan horretan erabiltzen ditugun zenbait teknika,erlazio komertzial batean guztiz erabilgarri izandaitezke”, baieztatu du.

UDAKO IKASTAROAK Bestalde, ikasteko zailtasunaknozitzen dituzten horientzako, Mago Lantegiakkurtso bereziak eskaintzen ditu. Aurten,gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko UdakoIkastaroetan parte hartzea proposatu diete Bilbokomagoei. “Irakasleentzako tresna profesionalaeta ikasleen formakuntzarako lagungarriaizan daitekeen magia programa aurkeztukodugu”, azaldu du Morok. Jendearen aurrean hitzegitea, buruz ikastea edota irakurtzeko trebeziabaitira, bere ustez, ilusionismoaren bidez landudaitezkeen gaitasunak.

Tailerretan parte hartzeko, hilero 70 euro ordaindubehar dira. Horren truke, astero ordu eta erdikoklase praktiko bat, materiala, apunteak etahainbat bideo eskuratzen ditu ikasleak. Eraberean, ikasitakoa birpasatzeko klase bereziakere antolatzen dira. Dena den, Morok dionez,garrantzitsuena “ilusioa ekartzea” da.