EZ duzu barruko korapiloa askatzekolaguntzarik behar izaten? Kartzeleroekzainduta, ehunka urteetara zigortuta,biziak aurrera egiten duela konturatzenzara hor? Lur hezearen usainik iristenzaizu inoiz? Urte guzti hauetako urtaroaknahastu barik, nola jarraitzen duzu bizitzen?Erromantizismoa baztertuta izango duzu hor,ez? Ez zara bakarrik sentitzen? Galderak,gogoetak, minak, beldurrak denetarik agertzendu liburuko protagonista den amak Andoni presoaribidalitako bere gutun luzean. “Leun kontatutakoistorio latza da” adierazi ostean, InazioMujika Iraola Alberdaniako argitaratzaileakazaldu digu liburua postaz heldu zitzaiela.“Hasieran ez nintzen konturatu nor zen, bainahalako batean konturatu nintzen Carmen GisasolaETAko kide izateagatik espetxean dagoenCarmen Gisasola zela. Eta aitortu behar dutbeste era batera irakurtzen duzula”.
Ama arduratua zuzentzen zaio Andoni presoaribakarrizketa luze-luzean: “Nik ez dut nahi alabakbere hilobia zula dezan, gudariak hilotzakbesterik ez direlako eta lurrak hotz geratuta lasaibizitzea inor gabe baduelako. Hautsa musukatzerainor ez doalako”. Hunkigarria egiten dazenbait unetan liburua. Amaren auhena gutunmoduan folio batzuetara mugatu arren amaiezinada. Ezin du lorik hartu, atsedenik hartu, alabadu buruan eta ezin du bertatik baztertu.Inazio Mujika Iraolari une bi egin zaizkiogogoangarri: torturaren azalpen zehatza ematenden zatia, batetik: “Nola adierazi komisariatikpasa ez denari zertara irits daitekeen pertsonabat taldean badago? Argirik gabeko gauak zerdiren? Bortizkeriak eternitatea jo eta torturatzaileaknoiz agertuko zain egotea hamar gau etahamar egunez”. Eta bestetik, amaiera gustatzenzaio. “Errazena beharbada tragedia batekinamaitzea zen baina amaiera honekin beste irtenbidebat eman dio; eta hori irakurtzean autoreaikusten nuen atzean”. Eta ez da harritzekoa, idaztenden ororen atzean idazlea egon ohi delako;idazlearen presentzia agerizkoagoa edo ezkutukoagoa.“Nik uste dut beretik asko jarri duela.Bere historiatik gauza batzuk sumatzen dituzu,ez bere gorabehera zuzenetik, bai ordea bereegoera moral eta animikotik”.
TALKA ETIKOAK Zalantza asko ditu presoari gutunabidaltzen dion amak. Talka etiko handiakeleberrian zehar. “Atxilotzen badute, agian, beretorturatzaileekin gurutzatuko naiz egunerokalean, zeren badakit besteak bezalako pertsonakdirela torturatzaileak, alaba beste edonorbezalakoa den moduan”. Enpatikoa da liburua,istorio zirkularra du, eta irakurlearengana hurbiltzensaiatzen da, Andoni presoarengana hurbiltzenden bezala.
Inazio Mujika bat dator horrekin. “Amak sufrimendubikoitza du, eta hori da hain zuzen ereegoera horretan dauden pertsona askoren mundua.Alabak hil dezakeelako eta alaba hil dezaketelako.Sentimendu hori oso presente dago,dikotomia hori”. Harilkatzeko joera dute hariek,eta liburu honetan ere amarauna eraikitzen da,hasieran ulertezina den moduan, apurka-apurkabere bidea eta forma hartzeko. Istorioak ez duertzik erakusten, eta azken boladaotan kaleratutakobeste gai bereko liburuekin (HarkaitzCanoren Twist eta Mikel Antzaren Atzerri) bategiten du. “Hau euskal gizartearen inguruko kontakizuna da. Azken urteotan jazotako istorioasko kontatu behar dira. Amaraun handi batosatu behar dugu kontakizunez. Dagoeneko kontatudira asko, gezurra baita euskal idazleekhonetaz idatzi ez dutenik; hori gure literaturaezagutzen ez dutenek esaten dute.Kontatu dira,eta asko. Gerra zibilean kokatutako eleberri batidatzi nuen nik behin eta esan zidaten “beste batgerra zibilari buruz?” eta argi erantzun nien nik“ez, bat gutxiago” zela.
Argitaletxearen eta idazlearen arteko harremanaez da erraza izan. “Eragozpen handiak izanditugu. Carmenengana joatea zaila zen eta bitartekarienbidez aritu gara. Eskerrak haiei! Etagero berak aldian behin badu ateratzerik, bainazalantzak barruan zegoenean sortzen zitzaizkidan!”.Zortzi egun baino gehiago behar izan ditugutunaren egileak istorioa atondu eta idazteko.Infernu bilakatzen diren zortzi egun alabarenberri izan barik. Amaren itoaldia eta gainbeheraerakusten ditu zortzi egun horietan. “Nik ustedut horrelako estutasunetan egon den edozeinamak ispilu aurkituko duela eleberri honetan”.