Donostia. Susa argitaletxeak Mikel Antza idazlearen Atzerri nobela berria aurkeztu zuen atzo Donostian. Duela zortzi urte atxilotu zutenetik preso dago Frantzian ETA erakundeko buruzagi ohia. Ospitalekoak (Susa, 2010) bere lehen eleberrian egin zuen bezala, liburu autobiografikoa idatzi du, literatura, kar-tzela, ihesa, exilioa, klandestinitatea eta amodioa uztartzen dituena. Prentsaurrekoan Gorka Arrese Susako editoreak eta Harkaitz Cano idazleak hartu zuten parte. Egileak, gainera, audio bat bidali zuen espetxetik. Mezuan dioenez, "atzerriaren mikatza eta idaztearen gozoa" nahastu ditu eta "pasarte ba-tzuk latzak badira ere, idazten gozatu" duela aipatu du Antzak.
- Multimedia
- Servicios
- Participación