ILUSIOZ” jaso du Jon Zabaleta (1950, Hernani)marrazkilariak II. KMK Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren ohorezkosaria. 70ko hamarkadatik baitarama ZabaletakEuskal Herriko haur eta helduei irudimenailustratzen. Haurren munduan mugitu duhorretarako rotringa, baina ironiaz eta umorezbustirik sarri. Euskadi Sioux, Egin, EuskaldunonEgunkarian, Ipurbeltz eta beste hainbesteagerkarietan aritzeaz gain, haurrentzako 100liburu baino gehiago ilustratu ditu.
Esana duzu krudelkeriari eta inmobilismoariaurre egiteko zure modua dela marraztea...
Bai, bada. 70ko hamarkadako hasieran haurreneta ametsen mundua erabiltzen nuen horretarakomarrazkietan, niretzako oso erreala ere bazelako,eta atmosfera horretan eroso sentitzen nintzelako.Gainera, garai horietan haurrak osoinportanteak ziren, eta asko baloratzen ziren.Esaterako, Ikastolen mugimendua zegoen, euskararenhedapena, eta oro har euskal kultura behetikjaiotzen ari zen. Horregatik, adibidez, Haurbat naiz eta zer? zioen nire pegatinak sona handialortu zuen. Baina, gerora konturatzen zarahaurren munduak ez duela egunkarietan hainbestekolekurik. Haurrek ere ez dute botererikegun, eta pixkanaka bakartuago sentitzen zara.
Haurren mundutik aritu arren, helduei ere zuzenduzara, Frankismoaren amaieratik aurrerabereziki. Eta Joxean Muñozek zioenez, zure irudiak“errealitateari lotzeko iltzeak” ziren.
Bai, bi paretak jotzen nituen. Haurren mundua,alde batetik, baina errealitate gordina ere horzegoen, bestetik. Haurraren mundutik hori lantzeakjoko handia ematen baitu, umorea duzu,askatasuna, poesia, eta aldi berean, sinplekikomunikatzeko aukera, oso modu herrikoian.Gauzak kontatzeko aukera izan nuen nik horrela,baita garai horretan klandestino zirenentzakoere, Franko hil aurretik dena ilegala baitzen.
Zuk zeuk izengoitiak erabili behar izan zenituenhorregatik, esaterako, Iparraldean ateratzen zen‘Hitza’ argitalpenean ‘Akullu’ zinen...
Bai, Hegoaldean ilegala zenez, jendeak autoansartuta pasatzen zuen Hitza. Baina, argitalpeneanmugako bi aldeetako jendea zebilen, etaIparraldekoek bereziki marrazketarekiko jarreraona zeukaten, Frantzian grafikoak indar hanmusika dia izan duelako. Horregatik, nire marrazkiakikusterakoan, Hitzan argitaratu behar nituelaesan zidaten. Pentsatu gabe erantzun nuenbaietz, eta Baionan ikusi nuen nire burua.
Eta Aberri egunarekin gehigarri umoretsua aterazenuten, euskal komikigintza berriaren aitzindaritzatjotzen dena...
Bai, aberri eguna zetorrelako. Ez zegoen ezerlotuta, baina aurrera egiten genuen. Nik 12 orrinituen, eta Asterix eta Obelix bezalakoa izanbehar zuela ikusten nuen. Horrela, lehenengotestu batzuk esaten zizkidaten, ni gero marraztenhasten nintzen, eta pixkanaka osatzengenuen.
Ildo horretan, ‘Euskadi Sioux’ aldizkarian ereibilitakoa zara...
Bai, eta beste egunkarietan, Egin -en edotaBerria-n, adibidez. Deitu egiten zidaten, etamarrazkiak nituelako joaten nintzaien. Orduan,gai asko lantzen nituen: festak, feminismoa,hippismoa, rocka, baserritar mundua, animaliak...Baina, ez nintzen mahaian eseri eta lanegitekoa, nengoen lekuaren arabera marraztennuen, eta lanak karpetetan pilatzen zitzaizkidan.Eurek etorri eta hartzen zituzten, eta nik askatasunosoa eduki nuen.
Horregatik diozu pribilegioa izan zela garai horietanlan egitea?
Bai, eta irudiak garrantzia handia zuelako. Ezzegoen ez telebistarik, ezta bestelakorik ere, etagutxi ginen horretan hasi ginenak. Nik suertehandia izan dut, mundua irudi bezala ikusidudalako beti, eta une horretan kontrakulturarengiroa sortzen ari zenez, eta gauza berria zelako,onartu egiten zen. Proposamen berriak zeudelakodiskurtso bisual horretan.
Dena den, zure lengoaia propioarekin 74eanDebako Arte eskolan hasi zinen...
Zaila da hori zehaztea, baina bai, hortxe hasi zelaesan daiteke. Oteizari esker sortu zen eskolahori. Deban Ostolatza izeneko gizon bat baitzegoen,gerrarekin Ameriketara joan, eta aberastuzena. Baina, herriaz gogoratzen zenez, ondarehori ekarri nahi zuen jaioterrira, eta Oteizakhori jakin zuenean eskola sortu zuen. Lau katuginen hasieran, baina jendea joan-etorrian zebilen,eta dena probatzen genuen: akuafortea,eskultura, estanpazioa... Kanpotik ere kartelakekartzen zituzten, adibidez. Baina, teknikazgain, esan daiteke bilera ilegal kontinuoa erebaginela. Hantxe izaten genituen guardia zibilak,eta dokumentazioa eskatzen ziguten hondartzanhapening bat egiten aritzen baginen.
Oteiza ere tarteka etortzen zen, nahikoa buruaberotu eta animatzeko. Eta zentsura aurrezaurre genuela, aniztasun horretan formatuginen.
Giro horretan hasi zinen gauza sinpleekin jolasten,zure zigilu bihurtu diren elefante, marraskiloeta poxpoloekin, esaterako, eta maiz eraldatzenzenituen.
Bai, eta sutondoekin, adibidez. Eraldatzeko abileziahori beti izan dut, txikitan bakardadeabizi izan dudalako momentu askotan. Gurasoakkanpora joan ziren lanera, eta 11 urte nituelaitzuli zen ama. Ez nuen egoera hori onartzen,eta indar bat bezala ateratzen zitzaidanez,objektuak aldatzen nituen nire golkorako, etaburuarekin bidaiatzen nuen. Marrazteko gaitasunahortik datorkidala uste dut. Hala ere,Debara iritsi arte ez nintzen benetan horretazjabetu, ordura arte eskolan eta lanean ixilkaaritzen nintzelako. Baina orduan jo eta ke hasinintzen lanean, eta oraindik ere marrazketakseduzituta nauka.
Errotulagailua ez duzu oso gustuko izan...
Ez, nik orduan rotringa nuen gustuko, eta couchepapera erabiltzen nuenez, irristatu egitennintzen. Eraman egiten ninduen. Garbitasunhori gustatzen zitzaidan, eta zuzenean lehenengotikhasten nintzen, tira eta tira. Pintzela geroraetorri zen. Baina, marrazkian hori gustatzenzait, inozentzia hori. Horregatik dut halako lotura haurren munduarekin.
Hala ere, irudikatu duzun herria ez da oso-osoinozentea....
Helduen mundua eta nik eurekin eduki dudanharremana... hori beste kontu bat da, eta horpozoia ateratzen zait. Marrazten aske aritzean,gorrotoa eta krudeltasuna ere ateratzen delako,noski. Baina horiek karpetetan geratzen zirennormalean. Agian, Euskaldunon egunkaria -ngehixeago atera nituen, eta garai horretan erehaserre bezala nengoen. Alderdiek euren lekuahartu zuten, legalizatzen joan ziren gauzak... etani ez nintzen ez hemengoa ez hangoa sentitzen.Nik amets bat sinistu nuen, eta ikusi nuen ezzela horrela. Ez zen garai erraza izan.
Eta Manuel zure osabaren arrastoa agertu zenorduan, erakusketa bihurtu zenuena 2005eanDonostiako Koldo Mitxelenan.
Bai, garai ilun horretan. Oso luzea da Manuelenistorioa, baina labur esanda: amona batneukan ezin izan ninduena Manuel izena jarri,eta nik zergatik galdetzen nion nire buruari.Gainera, izeba batek ere esan zidan Manuel osabaFrantzian zegoen espia bat zela. Noski, ezzen horrela. Ikertzen eta bila hasi nintzen, etajakin nuen Frantziara ihes egin, eta baserribatean morroi zela atxilotu zutela II. MunduGerran. Orduan konturatzen zara atzetik familiakobestelako istorioak ere daudela, etahorren atzetik ibili nintzen ni, hori lantzen.
Luze eta nekagarria izan zen, baina gero lasaiagogeratu nintzen, eta beste gauzetara jarri nintzen.
Baina, garaiak garai, ez duzu sekula haurrenganakofedea galdu... eta gaur egun heldu direnenirudimena ere bete duzu, adibidez, ‘Ipurbeltz’aldizkariarekin.
Bai, eta oso polita da hori. Gertatu izan zait heldurenbatekin zaudela, eta haurtzarokomarrazki horiek nireak zirela jakiterakoan,lotsatu bezala egiten da jendea, biluzik bezalaagertzen zaizkit. Orduan konturatzen zara haurretansentimenduak ze zuzenak diren.
Askotan gertatu izan zaizu, haurrentzako 100liburu baino gehiago ilustratu dituzu eta.
Bai, 100 ipuin ditut, eta lagun batek esan zidanbezala, milioi bat marrazki baino gehiago.Azkena, Itziar Zubizarretaren Errege zorria da.Hala ere, ez dira garai errazak eta ahal dugunaegiten dugu, istorioak kontatzen jarraitunahi dugulako. Mila gau eta bat gehiago ipuinekoSherezade bezala, sultana aldatzeko gaida ipuinen bidez, eta guk alfombra bat zabaldunahi diogu mundu hobeago bati, munduaez dadin den bezain gordina agertu.