HAMALAU urterekin hasi zen ImanolLazkano (Azpeitia, 1936) plazetanbertsolari. Mende erditik gorako jardunarenondoren, urtarrileko BertsoEgunean iragarri zuen aurten erretiroa hartzekoadela. Abenduan Azpeitian, Txapel zenarenomenaldian, abestuko du ziurrenez jendaurreanazken aldiz. Erretiroaz eta bertsoarenmunduaz jardun zaigu eta Euskal HerrikoBertsozale Elkarteko sortzaile eta lehendakariizan zeneko garaiak (1987-2005) oroitu ditu.

Zergatik orain erretiroa?

Euskal Herrian kulturari, euskarari arnasaeman dion jendea, herri bakoitzean musutrukdabilena, ezagutu dut bertsoari esker. Mimatuegin gaituzte herri guztietan, oso polita izan dahorrenbeste lagun egitea. Guztiarekin mozteakpena izugarria emango didalakoan nago. Baina,bertsolaritzagaraia heltzen denean, traba egin baino lehenagonorberak uztea hobeto da. Bertsolaritzak nirebeharra duela ikusiko banu, ez nuke laguntzaukatuko, baina gaur egungo egoeran, ni ez naizhain garrantzitsua. Adin batera helduz gero, ezgara lehengoak. Gazteei pasoa eman nahi diet.

Urtarrilean iragarri zenuen erretiroa; harrezkero,saio guztiak bereziak izango dira zuretzat.

Ahalegin guztiak egin ditut saioak arruntak izandaitezen, ez dut ezer berezirik nahi. Baina jendeaden bezalakoa da, lehengoanUrretxuko auzobateko San Juanetan, 30 urtez jarraian kantatududan plaza batean, koadro bat eman zidaten. Santa Isabel bezperan ere, Zumarragan, oroigarriaeman zidaten.

Denboran atzera goaz, Landeta auzoan hazizinen, nolakoa zen bertso giroa Azpeitia aldean?

Gurasoak, inguruko asko bezala, bertsozaleaknituen. Aitonak 4 urte nituela bertso bat erakutsizidan, buruz ikasi nuen, kantatzeko eskatzenzidaten eta nik, serio, aitonak irakatsitakoa errepikatzennuen. Gero, Santa Ageda inguruan hasiginen bertsotan irteten, giro berezia sentitu dabeti hemen, eroso aritzen ginen bertsotan. Azpeitiaizan da izugarri bertsozalea. Euskaraz egiteagatikisunak jartzen ziren garaian, AzpeitianSantoTomas egunean, lau bertsolari handik udaletxekobalkoian egiten zuten saioa. Guk, haiekentzun bakarrik ez, jan egiten genituen.

Eta zu, zer motatako bertsolaria izan zara?

Neure buruarekin nahiko exijentea izan naiz.Bertsolari bakoitzak bere izaera izaten du, esaterako,Basarriren segurtasuna, Uztapiderenpikardia, Xalbadorren sakona, Lasarteren perfekzioa,Joxe Lizasoren tinbrea. Saiatu naizdenetatik ikutu bat hartzen. Lortu ote dudanbesteek esan beharko dute. Hizkuntza behartugabe adieraztea bilatu dut beti.

Norbaitekin kantatu al duzu gusturago?

Bertsolari artean, gauza bat ona izan dugu, elkarrekinondo eraman gara. Puntuka, hemen ingurukoazpeitiarrekin ibili gara gustura, bainaLasarterekin ere bai. Gainera, aspalditxoan kantatugabe ibili banaiz batekin, ilusioa egiten ditharekin elkartu eta zirika hastea.

Txapelketetan ere ibilia zara. ¿Gustura?

Euskal Herriko bi finaletan egon nintzen, bainatxapelketa ez da nire fuertea izan, eroso sekulaez naiz egon. Buruan beti erabili dut bertsoa neurtezinadela, zein da gai bertsoa ondo neurtzeko,nola erabaki zer baloratu behar den gehiago, nondago baskula, non metroa? Gustuen gorabeherangelditzen den zerbait da. Horregatik txapelketarikez litzateke egin behar zentzu horretatik begiratuta,astakeria da. Bestetik, bertsolari batekbere burua erakutsiko baldin badu, txapelketabeharrezkoa da, bertsoari indarra emateko.

Hasi zinenetik, bertsoaren mundua zertan aldatuda?

Zorionez, hiritartu egin da, hizkuntza ezberdinada orain, baserri gehienak hankaz gora joandiren honetan eskertzekoa. Ez da kasualitatea,azken txapelketa nagusi bietan, finalista guztiakunibertsitatean ibilitakoak izan dira, bertsolaritzarenonerako.

Zubilana egin duzue zuen belaunaldikoek?

Bai, bertso-eskolak hasi zirenean, gazteak ikusieta horretan sinesten nuen. Gipuzkoako eskola-artekoan lehenbiziko 25 urteetan epaile izannintzen eta hazten ikusi ditut Maialen Lujanbio,Sarasuatarrak, Xabier Euzkitze, Jon Maia.Pixkanaka bertsolari egiten ikusi ditut, nirehaurrak balira bezala.

Berritze prozesu horretan, Euskal Herriko BertsozaleElkarteak (EHBE) ere lagundu du, baina hastapenak ez ziren errazak izan, ezta?

Euskaltzaindiarekin puskatu genuen harremana,eta gertatu zen bertsolariok antolatu behargenuela txapelketa, hutsetik hasita. Bertsolariaberez, lanerako alferra da, baina alferrak izatendu begirik onena lana ondo zeinek egingo duenjakiteko. Hortaz, Euskal Herrian ezagutzengenuen jende jator, langilea bildu genuen etahorrelaxe hasi ginen. Txapelketa hori, 1986koa,ondo irten zen, sos batzuk geratu ziren, eta animoaere bai. Elkarte bat osatzeko indarra bazegoeneta 1987an sortu genuen. Ideia ona izan zenbertsozale guztiei atea zabaltzea, denen proposamenakentzutea.

Denek ez zuten zuen eredua ulertu, baina.

Denei entzun zaie Elkartean, denek parte hartudute eta eztabaida gogorrak ere sortu dira. Giroaurrerakoi hori sortu genuen, behetik gorakoantolakuntza. Niretzat hori barru-barrutik ezagutzeaederra izan da, neu janzteko eta elkarteahazten ikusteko. Erakundeekin beti ez gara ondomoldatu, goitik beherako antolakuntza nahi izatendute haiek kultur mailan eta nik beti esatendut, goitik behera eta ondo, euria baino ez. Baserritarrekondo dakigu hori, landareak, zuhaitzak,hori guztia behetik gora dator, hori da bidea.

2005ean utzi zenuen EHBE. Geroztik, osasunakere sustoren bat eman dizu.

2006an, zorabio batzuk tarteko, medikuak topatuzuen bihotzean neukala akatsa, patataren fontanerianzegoen hutsa; hura konpondu zidateneta, harrezkero, aurrera. Lehen baino gehixeagozaintzen naiz, erretiratuta nago, baina enpresageurea dugu eta noizean behin joaten naizhara, pare bat ordu. Trabarik egiten ez dudanbitartean, seinale ona. Baserrian badaukat terrenotxobat, behi pare batekin eta horrekin ereentretenitzen naiz.

Bertsoa aurki utziko duzu, plazetakoa behintzat. Balantzea egiteko unea heldu da, nola ikustenduzu bertsolaritza gaur egun?

Sekula ez da egin bertsotan gaur egun bezainongi. Garai bateko gauza polit batzuk beharbadagaldu dira, baserri munduko bertsolarien kantatzekoera, orduko grazia hura, hizketarako bizitasunhori. Baina bidean galdu dena baino gehiagoirabazi da bertsolarien jakinduria mailan.

Orain, bertsoaren mundua batua ikusten duzu?

Bai, bai. Tirabirak egon dira beti, baina bertsolariokdaukagun ezaugarri bat da, ondoko lagunarenbeharra dugula. Herriaren aurrera irteneta errespetua ematen du, orduan konturatzenzara ondoko laguna behar duzula horri aurreegiteko, doinua erabakitzeko, saioaren nondiknorakoak aukeratzeko. Elkar behar izate horrekeragin du bertsolariok elkarrekin ondo moldatzea.Bakarrik ez gara inorako gai.

Zer landuko zenuke gehiago etorkizunean?

Munduarekin batera, ahal bada pitin bat lehenago,joan behar du bertsoak. Gainera, ikusi dutbertsolari gazteek ez dutela lehengoek bezainondo kantatzen, ahotsa ez dute lantzen eta galduegin da sasoi bateko kantaera, Joxe Lizasobatek zeukan tinbreaz oroitzen naiz, orain horiez dago. Lehen, mikrofonorik ez zegoen etabertsolari bakoitza kantari ona ere bazen.

Bertsozaleak nolakoak dira orain?

Beharbada, garai batean bertsoaren forofo gehiagoegon zen, baina gaur egun hainbeste bertsoeskolarekin, bertsoez dakien entzule asko dago,jende gazte prestatua.

Eta euskararen geroa nola ikusten duzu?

Nabarmendu nahi dut, bertso-eskolek badutelazeregin garrantzitsua euskararen etorkizunean.Bertsoa lantzeak eskatzen du hizkuntzarekinjolastea, euskara da lehengaia. Gaur egungazteakez daude ahoz komunikatzera ohituta, idazten etairakurtzen ikasten dute ikastolan, baina ahozkojarduna falta zaie, kalean gutxiago jolasten delako,mundua aldatu da. Bertsolaritzak lagundukodu euskara bizi hori zabaltzen umeen artean.