AMAIA Ezpeldoi ene alter egoa ote den?Denborarekin ikusi dut hala dela”, dioItxaro Bordak (Baiona, 1959) berepertsonaiak bere antza zertan duen galdetzean.“Kuriositatea eta beharbada nire baitakogenero gatazka ditu neureak, baita halakokalaka etengabe bat ere inguratzen gaituen munduariburuz”. Amaia Ezpeldoik topatzen dizkiosarri erantzunak Bordak bere buruari egitendizkion galderei; mirail edo ispilu baten moduanerabiltzen du, bera ere zein aldetara doan ikusteko.Baionarrak literaturaren bitartez asetzendu iragan hurbilak eta oraingo errealitateak tarteanutzitako galdera ikurrei erantzuteko grina.
Esaterako, Baionan eta, oro har, IparraldeanGALek izan zuen eragina eta garai hartan borrokanzebiltzan talde ezberdinen inguruko gertaeretansortu izan dira hainbat galdera ikur.Bada bat handia: non da Jana Elgebeltz? Horrierantzuna ematea da Amaia Ezpeldoiren azkenmisioa. Duela 25 urte, 1985eko Baionako festetanikusi zuten azkenekoz Santizpiritu zubian.Harrez gero bere anaia Danielek mundu osoanbilatu du, galdetzen aspertzeraino, inongo emaitzariklortu gabe. Bost neska adiskideren laguntzariesker, hari-muturrak lotzen joango daAmaia Ezpeldoi detektibea eta konturatzen joangoda zein zen Jana Elgebeltz: klandestinitateanengainatutako ekintzailea.
Detektibearen bosgarren istorioa da Boga-boga.Bakean ützi arte (1994), Bizi nizano munduan(1996), Amorezko pena baño (1996) eta Jalgi hadiplazara (2007) argitaratu zituen aurretik ItxaroBordak. Modu berezian idatzi du ordea nobelahau, izan ere “iragan iraila eta urrian ukan nuenaukera beka bat lortu eta Alemaniara joatekonobela horren idaztera. Hilabete batez egunerokapitulu bat edo bi idatzi dut han, maratoilaribat bezala, dena segidan ene eguneroko lanarenjoskerarik eta ezeren trabarik gabe”. Zinez dio“oso pozik” idatzi zuela modu horretan, “ustedut testuan zehar nabari dela kanpoan idaztearenpoztasun hori”, onartzen du idazleak.
Eroso dago baionarra genero beltzean, “erosonago, biziki irekia baita; gauza asko sartzen ahaldira politika aldetik, sozial aldetik, sentimenduenaldetik, eta abar”. Bere ustez nobela batengenero guztiak gauza daitezke genero beltzhorretan, “genero beltz edo gris edo batzuetanurdin” den horretan.
Itxaro Bordaren lana beti egon da errealitateareneta fikzioaren arteko mugan, fikzioa erabiltzenbaitu bere baitako edo inguruko errealitateadeskribatzeko, kritika sozial eta politikoabeti da presente eta argumentuak, normalean,orainaldian gertatzen dira. “Beti interesatuzaizkit gaurkotasuna eta oraintasuna. Beharbadaezintasun bat ere bada ene nobelak ezin baititutbeste garai edo kategoria sozialetan kokatu,irudimen falta ere izan daiteke, nahiz eta istorioengaratzeko beharrezkoa den irudimen minimobat. Iraganeko biziak ez zaizkit hainbesteinteresatzen, non ez duten gertutasunarekinloturarik”, dio idazleak. Iraganeko literaturakiraganaz ikasteko aukera ematen duen moduan—eta pentsamolde honetan historia ikasi izanakere badu bere eragina—, “idazten dugunarenbitartez, aztertzen ahalko dira etorkizuneangaur eta hemen, eta ez bakarrik Euskal Herrian,baizik mundu guztian gertatu diren gauzak”.
PSIKOANALISI KOLEKTIBOA Euskal Herriak biziduen garai berrien berri ematen du, esaterako,Bordak Boga-boga nobela berrian: “Idaztenamaitzen ari nintzela eman zen ETAren behinbetiko su-etena, beraz aitzineko hilabeteetannabari zen halako distentsio bat edo presioarenapaltze bat herri honen gainean, eta horrekinbeste egoera baten posibilitatea irekitzen delaaipatzen da Amaia Ezpeldoiren azken kapituluetan.Modu honetan aztertzen ahal ditugu gureiraganeko minak eta gaitzak, guk eraginak etaguk jasanak, ikuspegi libreago eta ez indarkeriazkobatetik, distantzia batetik baizik, psikoanalisikolektibo bat bultzatuz”. Munduko krisiareninguruan luze eta sakon aritu zen Ezer gabehobe nobelan, “zein eragin duen krisiak eta neoliberalismoakbereziki jende xehearengan, nolabultzatzen gaituen gure pentsamenduarendesitxuratzera eta nola bultzatzen duen jendeamigratzera alde batetik bestera”.
Ezpeldoik bezala Bordaren beste pertsonaia batzukere idazlearen begietatik ikusten dute,idazleak mundua duen ikusteko era ageri dapertsonaietan. Nahita egiten du ordea, ala nahigabe? “Batzuetan nahi dudalako egiten dut, baduthalako pretentsio bat, uste izatea munduaz dudanabisua interesgarria izan daitekeela, eta bestetiknahi gabe ere gertatzen da, zeren eta nobelabat idazterakoan idazleak gauza asko kontrolatzenditu, baina beste askok ihes egiten diote”.
Pretentsio horrengatik akaso edo, hartaz kontzientedelako beharbada, gu-a eta ni-a bereizterairitsi omen da azkenean: “Bereizten ditut bainazaila izan da horra iristea, gure heziketan gueta ni urtuak baitira bata bestearen baitan. Nihori biziaraztea ezinezkoa da gu-tik kanpora.Badirudi norberaren barneko minak karrakatzenari direla, baina ni hori aipatzean, eta beharbadapretentsio apur batekin, badirudi bakoitzarenniak ditugula karrakatzen eta zirikatzen,eta batzuetan min horiek amultsuki begiratzendigute, ni hori gabe ere gu-rik ez baitago”.
Postari lanbideak berak ere ematen dio baionarrarierrealitatearekin etengabeko konexioanegoteko aukera: “Bertan egotearekin jendeakgurutzatzen ditut, biografiak harrapatzen dituteta esperientzia ezberdin anitz bizitzen dut. Langogorra izanagatik lan aberasgarria ere bada, eta beti kontaktuan egoten naiz sozietatearekin,bere pozak eta minak denak hor ikusten baititut,eta hori da nire ofizioa, ez dago literaturatik hainurrun”, dio Bordak. Bulegotik kanpora ere izpirituabeti du alerta, “gustatzen zait imajinatzeanorbaiten errealitatea nolakoa ote den bere begiradaedo ibilera ikusita”.
ARGIAK ETA ITZALAK Argiak ametsak dira. Idaztenjarraitzea eta postari lanean jarraitzea diraBordaren amets. Baina badu amets idealago bat,“bestelako mundu baten alde borrokatzea, ezbeharbada kolektiboki baina bai neure ibilmoldeenaldatzea, gutxiago kontsumitzea eta horrelakogauzak eginez. Aldaketa txikiekin aldaketahandiak egitea; hori da ene filosofia, ur ttanttakelkarri batuta egiten dute itsasoa”. Beldurrakdira itzalak. “Beldurtzen naute euskararen inguruanegiten diren iragarpen morbidoek, bereziki Iparraldean. Gerta liteke etorkizun hurbilbatean beharbada irakurlerik gabe suertatzea”.
Baina, dena ez da beltza eta “pesimistak izangabe, erran daiteke euskararen oraina etaetorkizun hurbila bermaturik daudela, zeren etabenetan ikusten da jendea altxatzen euskararenalde, baita duela hogei urte pentsaezina zentokietan ere. Iparraldean, azken hauteskundekanpainan ikusi dut edozein alderditako hautagaiakeuskaraz mintzatu ahal zirela, eta ez dagaraipen handia baina bada zerbait, zerenhoriek sentitzen dute ez badute euskaraz hitzegiten ez dutela sozietatearekin bat egiten”. Beldurtzendu, baita ere, “krisiak zein heinetarainohautsiko duen ezagutzen dugun mundua etazein heinetaraino gaztigatuko duen ezagutzendugun munduaz aparteko beste mundua; nolaaterako garen ataka horretatik, aterako baikara”,dio baikortasunez Bordak.