II BILTARIA. Horrelakoxea da Ertibil, ikusarteenerakusketa ibiltaria, herriz herribidaiatzen ibiliko den artista gazteenobren topaketa. Basauritik Bilbora, LekeitiotikDeriora edo Ortuellatik Gernikara, etenikgabe abenduaren azken egunetara arte batetikbestera salto egiten egongo da erakusketa. Aurten29. urtea egingo du Ertibilek arte garaikidearenunibertsoan sortzaile berriak saritzeneta beren lanak Bizkaia guztian zabaltzen. Horixebaita ekimen honen helburu garrantzitsuena:artista gazteen lanak ezagutaraztea eta eremuartistikoan leku egitea.

“Kultur ekintza sendoa eta errotua”, horreladefinitu du Ertibil Mikel Etxebarria KulturEkintzako zerbitzu buruak. Bere ustez, ekimenhonekin gehien baloratzen dena da “sormenarilaguntza ematea eta sormen hori herritarrenbegietan jartzea, artista eta publikoaren artekozubi lan hori egiteko”, eta hori lortzeko, erakusketazgain katalogo bat argitaratzen duteurtero artisten lanekin. “Aurten katalogo txukunaatera dugu, bertan Xabier Saenz de Gorbearenartikulu luze eta oso interesgarri bat dago,Bizkaiko artearen ibilbidearen inguruan idaztendu, gerraren amaieratik 2010. urtera arte”.

Urte honetan gainera, beste berrikuntza bat egongoda Ertibilen, erakusketa izango den hamarherrietan hitzaldiak eta bisita gidatuak ere antolatukobaitira. Ismael Manterola EHU-ko irakasleaizango da hizlaria. “Indarra egiteko baliokodu”, azpimarratu du Etxebarriak. Hitzaldian gauregungo artearen nondik norakoak azalduko dira,bai eta “sormen lanak testuinguruan kokatzekoeta jendeak hobeto ulertzeko” ere.

Baina artistekin jarraituz, zelan aukeratzen dirahorien obrak Ertibilen? “Lehiaketa bidez -erantzundu Etxebarriak-, guztira hogei artelan hautatzendira. Edizio honetan ehun artista aurkeztudira eta guztira 138 obra”. Horietatik, lehenengo,bigarren eta hirugarren postuetan gelditudirenek sari berezia jaso dute.

Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek osatutakoSra. Polaroiska bikoteak, Jon Macarenok etaMikeldi Perez Urquijok beren irudimena ibiltzenjarri zuten eta baita urruti heldu ere, beraien sormen lanek fruituak eman baitituzte Ertibilen.Aurtengo hiru saritu nagusiak izan dirahauek, hurrenez hurren.

Oso obra desberdinak dira aurkeztu dituztenhirurak, batak ez baitu zerikusirik bestearekin.Sra Polaroiskak ikus-entzunezkoen munduahautatu du bere lanerako, euskarri gisa bideoaerabiliz. Macarenok, aldiz, altzairu herdoilezinaeta zuraren aldeko apustua egin du tximinoberezi baten burua sortzeko, bere tximino buruberezia alegia. Perezek, indar gehiena argiariemanez, mupi bat eraiki du pintura sintetikoaeta egurra erabiliz.

OHIKOTASUNETIK AT Alaitz Arenzana eta MariaIbarretxe izan dira Ertibil 2012n lehenengo sarituak,Pilota Girls ikus-entzunezkoarekin. Berenobrek, oro har, akzioa, koreografia, sorkuntzaeta eszena dituzte elementu nagusi. Gorputzakespazioarekin duen harremana protagonista izanik,beste lengoaia eta espazio batzuk bilatzenditu Sra Polaroiskak bere lanetan. Ohiko narrazioestrukturaletatik eta ikusleriari itxita daudenkontzeptuetatik alde egiten dute. Berenobrak anbiguoak dira, nahita daude horrela sortuaketa gorputzari lotutako rolekin jolastendute, publikoaren begirada ezegonkortuz etabegien aurrean dutenaren alde behartzera jarriz.

Ikuslea artista bi horiek sortutako munduan barneratzendira, espazio ireki batean, interpretaziougari existitzen den espazioan, alegia.Pilota Girls obraren kasuan, “duela urte batzukeuskal pilotari buruzko bideo bat egitea eskatuziguten”, azaldu dute artistek. Orduantxe hasiziren biak dokumentazio eta ikerketa lanak egiten“pilotariekin, entrenatzaileekin nahiz apustugileekinhitz egin genuen”. Pilotaren munduanmurgiltzen joan ziren Arenzana eta Ibarretxe.

“Ikerketa horretan etengabe kanpoan geratzenzen zerbait sumatzen genuen, non zeuden neskakedo emakumeak? Egia esan galdera hori askotanegin diogu geure buruari eta ez bakarrik pilotarenmunduarekin. Baina bai, badaude emakumepilotariak eta ez dira ez bat eta ez bi”, azaldu dute.Hortik abiatuta sortu zen Pilota Girls. “Piezahori akziozko bideo batetik lantzea erabakigenuen eta horretarako azpi-genero bat asmatu genuen: street-pilota, skate edo parkour bezalakobideoen antzerako zerbait eta sabotaje-ekintzabat izango balitz bezala sortu genuen”.

Bideoan Patri Espinar pilotaria Bilbotik eskupilotanjolasten agertzen da. Frontoiko hormakbeharrean, kristalak, eraikinak, balkoiak... edozeinmotatako elementu irregularrekin olgetan.Honekin emakumeek dituzten “zailtasunak”islatu nahi izan ditu Sra Polaroiskak.

NATURAREKIN BAT Bigarren sariduna JonMacarenodugu. Oro har, bere obra eklektikotzat du.“Material, oinarri edo estilo desberdinez baliatzennaiz”, adierazi du. Heterodoxoa ere bada.“Edozein diseinu estilistiko konkretutik aldentzensaiatzen naiz”. Izadia da Macarenoren erreferentziagarrantzitsuena sortzerako orduan.Gizakiak edo gizarteak berak naturarekin duenharremana aztertzea gustatzen zaio. Bestetik,lan batetik bestera salto ikaragarria egon daitekeeladio artista gazteak.

Edozein dela gaia, Macareno beti eskulturatikabiatzen da obrak sortzerako orduan, eta Ertibilenaurten aurkeztu duena ere figura bat da:“Orangutan baten burua da baina errepresentaziohutsetik aldenduz, nik sorturiko orangutanada, hau da, izadiaren alde barregarrienaeta irrazionalena nabarmendu nahi nuen etanire artelanean txertatu”.

Sortutako figura hori oso “potentea” dela dio etahorrela mantendu nahi du artistak. Horretarakooinarri neutro bat aukeratu du, “garrantzitsuenaburua da baina era berean ezin dugu ekidindiseinu formalistak dituen oinarri baten gaineanjartzea”.

ARGIAREN INDARRA Mikeldi Perezek aldiz, izadiaribaino, argiari eman nahi izan dio indarrabere Mupi 2 lanarekin. Elementu hori da, hainzuzen, getxoztarrak aspaldi honetan bere obretanlantzen duena, bai objektuek igortzen dutenargia -pantailak, adibidez-, baita argia sortzenduten objektuak ere: bonbillak, lanparak... “Argihorren irudikapen bat egiten saiatzen naiz”,adierazi du. Bere obra piktoriko eta eskultorikoarenartean kokatu dezakegu. “Nire piezakbi zati dituzten objektuak bezala ikusten ditut:alde batetik, materiala eta bestetik, bisuala”,hau da, objektu batetik azaleratzen den irudia.“Parte bakoitza bere aldetik lantzen saiatzennaiz eta aldi berean pieza bakar batean batzenditut, bukatutako obran”.

Ertibilen aurkeztu duen obra mupi baten irudikapenbat da, hau da, metro edo autobus geltokietanaurkitu ditzakegun iragarki-taulen errepresentaziobat. Panel horren gainean irudibatengan sortu daitekeen efektua erakustea duhelburu obrak. “Taularen gainean doazen imajinaktransformatu egiten dira atzean daudenargien ondorioz”.

Sortzaile hauek pozik agertu dira sarituak izateagatik,beren ibilbide profesionalean lan egitensegitzeko indarra ematen baitie. “Oso poziknago finantziazioagatik batik bat, diru horrekartea lantzen jarraitzeko aukera ematen du eta”,azaldu du Macarenok. Hala ere, “lehiaketa gehienetangertatzen den bezala, Ertibilek ez duBizkaia osoan dagoen panorama artistikoa islatzen,filtro bat dago beti. Gainera instituziotikat lan egitea nahiago duen jendea ere badago etahonelako ekimenetan ez du parterik hartzen”,nabarmendu du Barakaldokoak.

Perezentzako, “ondo dago norberaren lana baloratuaizatea eta jendearen aurrean erakustekoaukera edukitzea. Batzuetan ez dakigu jendeakobra ulertu duen edo gustatu zaion”. Onarpenabeti dela positiboa gaineratu du artistak.Hogei sarituen obrak pasa den asteburura arteBasauriko Ariz Dorrean ikusgai izan dira. Orain,Bilboko Rekalde Aretora egin dute saltoaeta bertan uda osoa pasatuko dute, irailaren 2raarte, hain zuzen.