EUSKARA ikasteko moduak anitzak dira.Euskaltegiak, liburuak, ikastaroak... etagero eta presenteago ditugun teknologiaberriek ere hizkuntza ikasteko eta hobetzekoprogramak proposatzen dizkigute.Ez da oraingokontua, euskara ez baita atzean gelditusarean eta arbeletik pantailara jauzi egin zuenduela urte batzuk. Egunetik egunera, teknologiakeskaintzen dituen baliabideak uztartuz bideberriak jorratzen ari dira euskalgintzan. Hemendikaurrera, euskara hasiera-hasieratik ikasi nahidutenek edo euskara menperatu eta aditz zalantzakdituztenek bi aplikazio berri dituzte eskuragai.Biek euskara dute ardatz eta xede. Batakhizkuntzaren oinarrizko maila lortzea proposatzendu mugikorraren bidez, eta besteak, ordea,euskal aditza eraman du sarera, modu errazeanedozein zalantza argi-tzekowebgune baten bidez.Berriki aurkeztu dira biak eta ordenagailu zeinmugikor bidez hizkun-tzari bultzada eman nahiizan diote.

Euskal aditzek behin baino gehiagotan eragindituzte buruhausteak ikasle eta baita hizkuntzarenprofesionalen artean ere. Baina aurrerantzeanez da egongo aitzakiarik aditzak zuzen erabiltzeko,modu erraz eta azkarrean egiaztatzekowebgunea delako aditzak.com. Erabili nahi direndenbora, mota eta pertsonak aukeratzen dira, etaarbel batek egoki jokatutako aditza erakusten du.Gainera, gehienetan, esaldi bat ere agertzen daadibide bezala, testurako egokia den konbinazioaaukeratu dela egiaztatzeko. Garikoitz Knörr filologoeta itzultzaile gasteiztarrak garatu duproiektua, Ideateca enpresaren lankidetzarekin.Hasiera batean euskara menperatzen duten profesionalentzatbideratu zuen, baina euskara ikasleenartean ere oso lagungarria izan da eta publikozabala aurkitu du sarean. “Edonork sentitudezake noizbait erabiltzeko beharra”, azaldu duKnörrek. Proiektuak ez du betidanik aditzak ikastekoerabili ditugun taula klasikoak ordezkatuizan nahi, eta elkarren osagarri direla ziurtatu du Knörrek. “Taulek bere funtzioa dute eta aditzarenparadigma osoa laguntzen ikusten dizute”.Baina aurkeztu berri duen tresna berriarekin“modu erakargarriago batean” aditza jokatzenlaguntzen du.

Askok diote euskal aditzak zailak direla, etaKnörrek berak onartzen du forma guztiak beharbezala menperatzea nekez lortu dezakegula. Ahaleraeta subjuntiboko nor-nori formak dira zailenetakoak.Ildo horretatik, Knörrek forma “arraroak”ez menperatzearen arrazoia erabileranikusten du eta gurpil moduko bat dela dio: “Testuirakurrietan maizago ikusiko bagenitu formahoriek beharbada gehiago erabiliko genituzke;itzultzaile, idazle eta oro har hizkuntzaren profesionalekihes egiten diegu adizki zailenei eta formulaerrazagoak erabiltzen ditugu”. Horren haritik,forma “arraro” eta hainbeste erabiltzen ezdirenei bultzada ematearren ere sortu da aditzak.com ataria. Izan ere, jada ez dago aitzakiarikforma horiek behar bezala erabiltzeko. Proiektuahasi baino ez da egin. Gutxika-gutxika ezaugarriberriak gehituko dizkiote, hala nola, hikako formaketa aditz trinkoak. Era berean, mugikorrentzakoaplikazioa burutzea ere gustatuko litzaiokeitzultzaile gasteiztarrari, eta Iphone zeinAndroid gailuetarako bertsioak prestatzekogogoak azaldu ditu itzultzaileak.

EUSKARA SAKELEAN Sakeleko aplikazioa, baina ezeuskal aditzei buruzkoa, garatu berri du ElhuyarFundazioak. Izan ere, poltsikoan beti daramaguntelefonoa baliabide ona izan daiteke euskara ikasteko.“Autobusa itxoiten edo dentistan zaudelahamar minutuz hizkuntzaren lehen urratsak ematekoaproposa da”, azaldu du Elhuyarreko langileden Danel Solabarrietak. Moblang deritzonEuropako proiektu batean mugikor bidez hizkuntzakikasteko sistema garatu dute eta Elhuyar Fundazioaaplikazioa euskarara egokitzeaz arduratuda. Euskara hutsetik hasita ikasi nahi duteneibidea errazteko asmoarekin abiarazi zuten proiektua. Bada teoria pedagogiko bat 1.500-2.000hitzekin hizkun-tza baten oinarrizko ahozkokomunikazioa menperatu dezakezula dioenak.Idazten gai izateko, ordea, gehiago behar da antza.Edonola ere, lehenengo urratsak jakiteko 2.000hitz buruz ikastearekin nahikoa da ahoz moldatzeko.Solabarrietak adierazi duenez, aplikazioarenhelburua jendea kalean euskaraz moldatzekogai izatea da eta hitz kopuru horiekin hiztun bateklortu dezake ahoz eroso komunikatzea. “Mugikorrekeskaintzen duten multimedia izaerariesker modu errazago eta azkarrago batean euskararenhiztegi minimoa ikastea ahalbidetzen du”,gaineratu du Elhuyarreko langileak.

EGUNEROKO EGOERAK Aipatu aplikazioa 2.000 bathitzekin osatzen da, audioak eta irudiak lagunduta.Oinarrizko ariketak biltzen ditu, agurrak,koloreak, zenbakiak, egutegia, lanbideak, erosketaknola egin, eta beste hamaika gauza kaleaneuskaraz egiteko. Hau da, oinarrizko egoeretaneuskaraz nola moldatu irakasten du eta atal guztietan(ulermena, entzumena, ahoskera eta idatzizkozein ahozko komunikazioa) lantzeko ariketakproposatzen ditu. Gaztelania-euskara hiztegiazgain, joko interaktiboetan aritzeko aukeraere ematen du. Solabarrietaren ustez, “hitzak etaesaldiak hobeto ikasten dira jokoen bitartez etadibertigarriagoa da”.

Europako hizkuntza gutxituak babesteko nahian,gaztelania-euskara, greziera-turkiera (eta alderantziz),greziera-albaniera eta ingelesa-gaelikoadira aplikazioetako hizkuntzak. Bakoitza sortzekoherrialdeko testuingurua kontuan izandute. Horrela, Elhuyarrek jende helduarentzatbideratu du aplikazioa, baina, adibidez, irlandarrek 13 urteko neska-mutiletanpentsatuta garatu dute, Ipar Irlandan gaelikoaikasteko asmoarekin. Euskarari dagokionez,“izan liteke lehenengo pausu bat gero euskaltegiedo ikastaro batean jarraitzeko edo,momentu zehatz batean kanpotik datorrennorbaitek euskararen oinarrizko mailaikasteko”, azaldu du Elhuyarreko langileak.

Aplikazioa moblang.euwebgunetik jaitsidezake edonork, librea eta doan baita. Oraindikez du mugikor guztietan funtzionatzen,Nokia gehienetan eta Samsung batzuetanibiltzen bada ere, eta mikroSD txartela eta Javaaplikazioa behar ditu sakelekoak. Laster, Iphoneeta Androiderako bertsioak egiteko asmoa dute.Gaur egun teknologia berriek duten garrantzianbat datoz Solabarrieta eta Knörr. “Teknologiaberriak erakargarriak dira, batez ere gazteen-tzat,eta euskararen erabilera normalizatua bultzatzekomodu ona izan daiteke, errazago onartzenbaita hauek erabiliz”, adierazi du itzultzaile gasteiztarrak.Berebat, Solabarrietak hizkuntz gutxituei“sekulako mesedea” egiten dietela nabarmendudu baina horiek ongi erabiltzen ikasibehar dela ere ohartarazi du: “Teknologia bakoitzakbere mugak eta abantailak ditu, eta bakoitzazertarako erabili bereiztea oso garrantzitsua da”,zehaztu du.

Berriki sortu dira tresna biok, orain ari dirazabaltzen eta goizegi da ondorioak ateratzeko.Biek harrera ona izan dutela ez dute kolokan jartzenez Solabarrietak eta ez Knörrek, baina lehenengobalorazioak egiteko hurrengo hilabeteetarabegiratzen dute.