RONXEN, New Yorken sortu zen hiphopmugimendua. 70ko hamarkadanKool Herk izeneko DJ jamaikarrakbeat edo erritmo kolpeak sartu zituenordura arteko jazz, funky, afrobeat eta reggaekantuetan dantza modu berriak sortuz. Harenildotik jarraitu zuten DJak hizlariak ziren, jendeaberotzea zuten xede, poemak errezitatuzedo bat-batean sortuz; eta entzuleek erantzunegiten zieten haien hitz jarioei, rap-aren lehenaztarnak ziren. Bien bitartean, AEBetan kaosazen nagusi urte haietan, apartheida gorenean,ghetto ilunak, sutan ziren hiriak. 80kohamarkadan rap-a bihurtu zen kaos hori salatzeko,handik ihes egiteko eta sistemaren aurkaegiteko arma; halaber, kritikaz, aldarrikapenez,baina beti justizia eta elkartasun izpiezbetetako hitzak ziren euren balak. 80kohamarkada amaieran musikaren industriansartzen hasi zen hip-hopa, generoaren etorkizunariburuzko duda-mudek eragindako gorabeherahandiz bazen ere. Hala, pixkanaka,nazioartera jauzi egin zuen, Niggas with attitudesedo Public Enemy bezalako taldeak erreferentebilakatu zirelarik.

Euskal Herrian, Negu Gorriak taldea izan zengenero honekin jolasean hasi ziren lehenetakoak;adibidetzat, 1990ean kaleratu zuten BertsoHop singlea. Aipatutako Public Enemy bezalakotaldeen eta AEBetako zapalduen borrokahorren eragin handia zutela onartzen zuten FerminMuguruza eta taldekideek; formula horretantopatu zuten euren aldarrikapenerako bideberri bat. Are gehiago, eurek sortutako EsanOzenki zigiluari izena jarri zion kantua etaletra, “Esan ozenki, euskalduna nahiz eta harronago”, James Brownen esaldi baten euskalduntzetikdator, “Say it loud, I’m black and I’mproud” (Esan ozenki, beltza nahiz eta harronago).

Hip-hop gordina euskaraz egiten lehenak aldiz,Selektah Kolektiboa izan ziren; euskal rapean mugarri izan zen 1999an Esan Ozenkiren eskutikkaleratu zuten diskoa eta Euskal Herrikoegoera politikoa, euskararen bazterketa eta hiphopkulturaren aldarrikapenari buruz mintzoziren abestiotan. UPN alderdia, kazetariak etapoliziak ere ez ziren haien hitz zorrotzetatiklibratu.

Ordutik hona, ezin esan daiteke hip-hop-akEuskal Herrian eztandarik egin duenik, bainabai Bronx-eko gerlari haiek egin modura, geroeta zirrikitu gehiago betetzen dituztela euskalrap taldeek, sugar haien txinpartak gero etaugariagoak direla. Eta momentuz asko ez direnarren, edonola ere gehiegi dira denak zerrendabatean jartzeko; Euskal Herrian sortutako taldehorietako batzuk dira M.A.K. (Lapurdi),Goienetxe Anaiak (Nafarroa), Indarrap (Araba),Norte Apache, 121 Krew eta Revolta Permanent(Bizkaia) edo Bad Sound System(Gipuzkoa). Dena den, euskal rap ekoizpena ezdago alderatzerik Espainiar edo Frantziar estatuetanizan den gorakadarekin. Taldeek beraiekonartzen dute Euskal Herrian rap-a integratutaegotetik urrun dagoela, Euskal Herriko kulturamusikala, momentuz, bestelakoa delako.Goienetxe Anaiak taldeko Ekaitz Astiz ZKH-ekdioenez, “mugimendua badago, baina ez nukeesango Euskal Herrian rap eszena bat badagoenik;gaztelerazko rap-ak jarraitzaileak badituenbezala, oraindik ez dago euskal-rap-zaleadeitu dakiokeen jenderik”.

ERRIMAK EUSKARAZ Euskara erabiltzeak bereabantailak eta desabantailak ditu. Revolta PermanentekoIker Villak dioenez, eurei ateakireki dizkie euskarak: “Gazteleraz hasi ginen,baina euskarara pasa ginen unean gertatu zitzaigunnolabaiteko eztanda; gazteleraz hainbestetalde egonik, zaila da hor desberdintzea,alderantziz gertatzen da euskararekin”. Astizenustez, “kontzertuak ditugu euskaraz egitendugulako, baina Euskal Herrian soilik. Niretzatez du inoiz zentzurik izan Andaluzian rapmusika a euskaraz egiteak, azken finean gure lanarenmuina hitzak direlako, eta Euskal Herritikkanpora ez direlako ulertzen”. Euskal rap-akbizia Euskal Herrian duela dio, “noski hemengutxi garenez, zabalik ditugu ateak”.

Euskal hip-hop-aren zabalkuntzan dihardutetalde eta kolektibo desberdinek. 100% Gourmetosatzen duten musikari, teknikari, DJ etaMCek, adibidez, indarrak bateratu eta grabazioestudio bat zabaltzea erabaki zuten. “Donostialdekohainbat lagun elkartu ginen, bakarkaez baigeneukan baliabide askorik eta estudioazabaldu genuen”, azaltzen du Telmo Trenorkideak. Ohiko estudioetan ez bezala, 100%Gourmeteko soinu teknikariek eskarmentuadute hip-hopean eta, beraz, genero horretakograbazioetarako, beste estudioek ematea zailagoaden ukitua ematen dietela diote.

Beste edozein musika mota bezala, euskal rapazabaltzeko, hura entzunarazi behar da, kontzertuakjoz eta diskoak grabatuz. Bide horretatik,euskal rap-aren diskografiaren zerrendaloditzen doa pixkanaka. Pasa den Euskal Liburueta Diskoaren Durangoko Azokan aurkeztuzuen 121 Krewtaldeak lan berria, Hiriaren Taupadak,10 abestiz osatutako diskoa. 100% Gour met kolektiboko Unai CuadradoYanuk ere duela gutxi argitaratudu lan berria, Sexo, mentiras, y cintasde vídeo deitua, Mateo Casanovah,Iparraldean jaiotako MCarekinbatera. Bestetik, azken hilabeteakgrabatzen igaro ostean, labetikateratzear du Goienetxe Anaiaktaldeak Anai Nagusia lana. Hil honetanere grabatuko dute euren lehendiskoa Revolta Permanent-ekoek. Bestetik,nobedade diskografikorik ez dutenarren, Irungo Mosku auzoan Selekta Stepik,Mastak eta Kenitrak sortutako BadSound System kolektiboa ere zeharo aktibodago euskal rap-aren zabalkuntza lan horretan.Izan ere, joan den udazkenean Japoniarainoeraman zituzten euren doinu eta errimak.

KONPROMISOAREN BIDETIK Hip-hop-a genero txikieta jarraitzaileetan murritza izan arren, Trenorrenustez ere euskal hip-hop-a gorantz doa,“gaztetxo asko ari da honetara zaletzen, ikusibesterik ez dago kontzertuetan entzule zaharrenek25 urte inguru dituztela”. Rap-a jendegehiagorengana iristeko asmoz, Revolta Permanentekokideek rap-a beste soinuekin nahastekohautua egin dute, “jendeari deigarriagoa egiteko, modu horretan errazago hurbilduko dabeharbada rap-era”, dio Villak.

Astizek pixka bat urrunago begiratuz, ideiainteresgarria bota du, “Odei Barroso bezala-bertsolari aritzeaz gain, 2zio rap taldeko abeslariaere bada-, neu ere bertso mundutik nator.Bertsolariok ohituta gaude euskaraz errimatzeraeta, beraz, bertsotik etor liteke rap-aEuskal Herrira”. Momentuz argi du zein denhip-hopak zabaltzera egiteko bidea: “Hip-hop-aegiten dugunok gero eta rap hobea eskaintzeaeta jendea erakartzea. Dena den oso mediatizatuakgaude eta modak asko nabaritzen diraherri honetan; eta Euskal Herrian rap-a ez dagomodan”.

Modan egoteko ordea, rap komertziala eginbeharko lukete, baina joko horretan sartzea ezdator euren printzipioekin bat. Izan ere, letrenoinarri dira aldarrikapenak, sistema osoarenkomertzialtasun horren aurkakoak askotan,iraultzaren aldekoa, eta borrokarako konpromisoarenaldekoak sarri: Argi diote 2zio taldekoekPausuz pausu abestian: “Kontuan hartuoinarriak, elkartu herriak, mugimenduberriak ditu geroaren uztarriak, berdin segitu,elkarlanak bide onean jarriko gaitu”