EUSKAL Herria entelekia bat dela esanziguten, historia liburuetatik ezabatuzuten gure historia zaharra, eta modufolklorikoan kontatu ziguten gero, bainaazken urteotan areagotu egin da kontu hau,inoizkorik indartsuen agertu direla zazpiherrialdeen errealitatea ukatzen dutenak. “Inongolur nehurtzaileak, ez den herrialdearen kartografoakgara”, idatzi zuen behin Joseba Sarrionandiak,eta ideia horrek zirikatuta ondu duMapas para una nación (Txalaparta, 2011) liburuaJose Mari Esparza idazle eta editoreak.
Esan legez, erasorik gogorrenak azken hamarkadanhedatu dira. “Garai batean denek onartzenzutena azken urteotan deabruaren kontua da”,dio Esparzak erdi asaldatuta. “2000. urtetikaurrera abiatu zen ofentsiba. Ibarretxe Planaketa independentziaren alde altxatu zirenahotsekin urduri jarri ziren batzuk eta gauzahoriek esaten hasi ziren: Euskal Herria ez delaexistitzen, gezurra dela eta horrelakoak”,azaltzen du Txalaparta argitaletxeko editoreak.“Eskizofrenia moduko zerbait hedatu zen-jarraitzen du-, zeren ez duzu zertan Okzitaniaukatu lurralde hori Frantzia dela esateko. Berdinesan liteke Bretainia edo Toskanagatik, edobeste hainbat lekuren inguruan. Baina hauekbai, Euskal Herria ukatu behar! Nik uste probokaziohutsa izan dela, ez besterik, baina pasatuegin dira asko. Tira, El País eta El Mundo kere oraintsu arte erabili badute Euskal Herriarenmapaeguraldia erakusteko!”.
Ez dabil desbideratuta, azken urteotan ugarituegin baitira era horretako adierazpenak. “Nafarroakontutan hartuz Euskal Herriko historiaerakusten duten ikastetxeak jazarri eta zigortuegin behar dira”, zioen Miguel Sanzek 2003an;2008an Aznar ez zen atzerago geratu: “EuskalHerria fartsa bat da”; eta aurten bertan, maiatzean,Nafarroako Auzitegi Gorenak EuskalHerria hitza erabiltzen duten testu liburuaklegez kontrakoak direla esan du. Gainera, maiatzerakoEiTBko eguraldiaren mapa aldatutazegoen jada. “Izugarria izan da, holakorik ezdugu ezagutu inoiz, eta orain hemen gabiltza,ebidentea dena erakusten, hau da, Euskal Herria aspaldiko kontzeptua dela eta kartografian ereaspalditik agertzen dela erakusten. Hori da liburuarenhelburua. Estrabonek K.a. I. mendeanaipatu zuen jada Wasconia, eta XI. mendekomapetan ere agertzen zen. Baina tira, beraiekeginiko hiztegietan ere Euskal Herria ondo definitutaagertzen da; begira dezatela hor, eta geroegin dezatela hitz”, gaineratzen du nafarrak.Bi urte eman ditu arakatze lanetan, eta 120mapabildu ditu 35 artxibategi bisitatu ostean, bainaez hori bakarrik: “Seguru gehiago daudela, bainani horraino heldu naiz. Niretzat ere deskubrimentuhandia izan da mapa-sorta hau, etakontu bitxiak aurkitu ditut, istorio harrigarriak,testigantza oso onak. Testuak atontzea, ordea, ezda izan lan zaila, gure historia aspalditik baitaukatlanduta”.
NORBANAKOEN LAN ESKERGA “Euskaldunok zenbatidatzi dugun mitologiaz, historiaz, folkloreaz,hizkuntzaz, gastronomiaz... Elementu guztihoriek asko arakatu dira, eta kartografia batereez. Bageneukan Bonaparteren maparen irudia,baina hori bakarrik. Igoal pentsatu dugu horiizango zela bakarra?”, galdetzen du Esparzak.Gure historiarekin -eta historiaren berrirakurketarekin-zerikusia duen beste kontu bat aipatzendu nafarrak. “Nago gauzak hobeto egitenari direla azken urteotan, baina zer agertzen arida? Betidanik salatu izan duguna, euskaldunonkontrako hainbat bidegabekeri egin direla. Nafarroakokonkistarena, esaterako. Anexio baketsuaizan zela saldu nahi izan digute konkistalotsagarria izan zena. Gure historian badago zerarakatu. Eta behin eta berriz esan beharko genituzkekontu hauek, ahaztu ez ditzagun”.
Ez da Jose Mari Esparza Euskal Herriko historiaarakatzen dabilen bakarra, eta horren inguruansalaketa argi bat egiten du: “Azken urteotaneuskal historiari buruz atera diren gauzarikhoberenak Unibertsitatetik kanpo atera dira,hau da, norbanakoen ahaleginari esker. BatzukUnibertsitateko irakasleak dira, bai, baina eurenkabuz egin dute lan eskerga. Zertarako ditugu,bada, hainbat Unibertsitate?”, galdetzen du, erantzuna ere berak botatzen duela: “Maparenabezalako eztabaida lotsagarriak ateratzen direneanegin beharko litzateke ikerketa txiki edohandi bat Unibertsitatean, edo animatu ikasleakmolde horretako tesiak egitera”. “Ni ez naiz historialaria,ni editorea naiz -errepikatzen duEsparzak-. Zergatik egin behar dut nik hau etaez alorreko profesional batek?”.
Gaur egun euskaldunok gure herrialdeaz dugunmapa alegiazkoari buruz galdetuz gero, susmaberaagertzen da Txalapartako editorea: “Nik ezdakit ze ikusmolde dagoen Bizkaian edoGipuzkoan edo Araban, gero eta jende gehiagoikusten dudalako PaísVasco eta Navarra esaten,horrela, bata bestearen atzetik, eta horiek horrelaez dira existitu sekula! País Vasco horretanbeti egon da Nafarroa. Badirudi Nafarroa Euskaditikurruntzeko ahalegin bat dagoela, eta horiekIparralde are urrunago ikusiko dute, jakina.Abertzaleon imajinario kartografikoa oso argidago, zazpi probintziak eta kitto, baina gero esangonuke gure politikoek ez dutela ideia hori hainbarneratua”.