Donostia. Udazkenerako iristen dira uda osteko lehenengo berritasun literarioak. Durangoko Liburu eta Disko Azoka mugarri gisa hartuta hasten dira tituluak aurkezten Euskal Herriko argitaletxeak, izan ere, erreferentzia hori izateak asko eragiten du jendearen erosteko gogoan. Negura bitarteko denbora oparoa izaten da, beraz, argitalpenei dagokienez eta aurten ere halaxe izango da, noski.

Haur eta gaztetxoentzako eskaintza oparoaz gain, saioak izango dira aurten nagusi, eleberrien baimenarekin. Olerkigin-tzak gehiegizko arriskua suposa-tzen die editorialei, eta gutxi ba-tzuen garaipena da poesia argitalpen bat kaleratu ahal izana.

Eleberrigintza Berritasun nabarmenak datoz hostoen arretzearekin batera eleberrien generoan. Gotzon Barandiaranen aurpegi literario berri bat ezagutzeko parada izango dute literatur zaleek, izan ere, poeta larrabe-tzuarrak izenburu ezezaguneko bere lehenengo nobela kaleratuko du Susa argitaletxearekin.

Joan Mari Irigoienen Nor bere bidetik, Juan Mari Agirreurretaren Kondenatu baten azken egunak, eta Xabier Montoiaren Etxeko lanak liburuak kaleratuko ditu, besteak beste, Elkar argitaletxeak. Donostiako etxeak ordea itzulpenen alde egingo du apustu, Victor Hugoren Kondenatu baten azken egunak, Herta Müller Nobel saridunaren Arrasaren Kulunka eta Marcel Prousten Swann-etik itzuli baititu.

Alberdaniaren kasuan ere, eskaintzaren zati handiena dira itzulpenak. Suzzane Collinsen Dena Sutan, Arnaldur Indridasonen Hilobiko isiltasuna, Anxel Foleren Kriseiluaren argipean eta Fernando de Rojasen Zelestina eleberriak ekarri baitituzte euskarara. Hiru argitaletxeak aldiz, Henri Alleg-en La question liburua jarriko du dendetako eta liburutegietako apaletan.

Ipuin liburuei dagokienez, Ur Apalategik Fikzioaren izterrak alea idatzi du Susa argitaletxearekin eta Pamielak Juantxo Urdirotz idazle ezezagunaren Garabi suizidaren amodioak alearen alde egin du apustu. "Idazle berria da, baina balore bat izatera iritsiko delakoan gaude", adierazi du Pello Elzaburu argitaletxe nafarreko editoreak.

Azukre xehea, gatz larria oroi-tzapen eta bizipenen liburuarekin datorkigu ordea Mikel Hernandez Abaitua. Alberdaniarekin aterako duen alean ez dakigu zenbat den biografikoa eta zenbat oroitzapen kolektiboa. 1980ko hamarkadaren erretratua da Abaituak egiten duena eta, argitaletxeko arduradunen esanetan, irakurle asko sentituko dira identifikatuta kontakizunekin.

Poesia Susa izan ohi da beti apustu handiena egin ohi duen etxea poesia generoan. Aurtengoan bi olerki liburu kaleratuko ditu Zarauzko argitaletxeak; bata, Bitsa eskuetan, Miren Agur Meaberena, eta bestea, oraindik izenburua zehaztu gabe duen Jon Benitorena.

Pamielak Joxemiel Bidador poetaren antologia bat argitaratuko du, Elzabururen esanetan, pasa den urtean hil zen idazle nafarra "oroitu" eta bere literatura "ezagutzera emateko".

Asier Serrano bakarlari eta idazleak aldiz, Hiri gorritik izeneko alea argitaratuko du Elkar argitaletxearekin.

saiogintza Disziplina literario honetan udazkenean argitaratuko diren saioen artean, Alfonso Sastre antzerkigileak Hiru editorialarekin kaleratuko duen Ensayando el Futuro (Etorkizuna entsega-tzen) eta Joseba Sarrionandiak Pamiela argitaletxe iruindarrarekin plazaratuko duen Moroak Lainoen artean aleak dira lan deigarrienak.

Sastrek hiru idatzi eta bake plangintza bat osatu ditu bere azken argitalpenean. Jakintzaren teoriaren, sozialismoaren eta ideologia honen barne, nagikeriaren, etorkizunaren izaeraz hausnar-tzen du autoreak eta, bukatzeko, Euskal Herri baketsu bat laster ezagutzeko, bere aburuz egingarri diren bideak proposatzen ditu.

Sarrionandiaren lanak aldiz, bat baino gehiago zur eta lur utziko du. 300 orrialde baino gehiagoko luzeradun saio mardul eta zabal bat egin baitu Ilarion Sarrionandia fraile frantziskotarraren eta honen Afrikako bizipenen inguruan. Fraileak Bereber hizkun-tzaren lehenengo gramatika liburua osotu zuen, eta pertsonaia honen bizipenetatik abiatuta idazle durangarrak hizkuntza gutxituen, inperialismoaren eta beste hainbat gai potoloren inguruan hausnartuko du. "Autoreaz ezagutzen ez genuen fazeta intelektual bat erakutsiko dio irakurleari liburu honek", adierazi du Elzaburuk.

Elkar argitaletxearen babesean, Pablo Sastrek publikatuko duen Gizajendearen ahitzea saioak, gaur egungo hirian sentimenduek duten espazioaz hausnartuko du. "Zer egiten du lan egiten duen jendeak?" edo "Non dago emakumeen indarra?" bezalako galderak planteatuko dizkio irakurleari. Alberto Barandiaranek, berriz, Iruña-Veleia alea plazaratuko du Arabako indusketen auzi misteriotsuan murgilduaz.

Alberdania argitaletxeak Ignazio Arregi jesuita oñatiarraren Eta orain zer? liburua plazaratuko du. Bertan, Vaticano irratiko informatibo buru izandakoak komunikazio zientzietan burututako ibilbideaz hausnar egiten du. Era neurtu, kritiko eta garbi batean kazetaritzaz, erlijioaz eta bere bizitzan izandako bizipenez hitz egiten du ibilbide profesional luze eta oparo horren talaiatik.

Etxeko gaztetxoentzat Urtero legez, haur literaturan argia ikusiko duten lanak asko dira. Elkar argitaletxeari dagokionez, Xabier Mendigurenek Buelta bat aitontxurekin liburua argitaratudu; Lutxo Egiak, Atzeraka nabil delakoa aterako du, Pako Aristik Nemesioren trikitixa eta Katixa Agirrek Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia delakoa.

Bestalde Pirritx eta Porrotxen Sexua izeneko lanak ere publiko gazteenaren artean arrakasta izango duela ziurra da.