Síguenos en redes sociales:

Euskadi bai, Euskal Herria ere bai! Gurea (3+1+3=1)

Iazko abenduaren 28an, Nazioarteko Euskal pilota Federaioak Iruñean egindako Batzar Nagusian, Euskadiko euskal pilota federazioa bazkide gisa onartua izan zen eta dagoeneko, euskal selekzio gisa, NEPFak antolatutako hainbat lehiaketa ofizialetan hartu du parte, besteak beste, aurtengo ekainean Gernika-Lumon zesta punta modalitatean jokatutako Nazioen Kopa edo eta, Argentinan urrian (trinketean) eta Mexikon Frontball modalitatan jokatu berri diren lehiaketetan. Eta orain, berriro, aste honetan, hain zuzen, Bilbon eta Barakaldon jokatuko den Nazioen Ligan parten hartzen ari da hainbat modalitatetan antolatutako txapelketan.

Beraz, esan dezakegu euskal pilota selekzioa, zailtasunez bada ere ari dela bide bat egiten Nazioartearteko euskal pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketetan parte hartuz. Beraz, lehen harria jarrita aurrera goaz. Eta ez da gutxi lorpen handia baizik, hori baitzen aspalditik markatutako lehen helburuetako bat, alegia, Nazioarteko euskal pilota Federazioan EAEko euskal pilota federazioa bazkide gisa onartua izatea. Eta bada. Beraz, neurri batean esan dezakegu ibilbidearen parte bat egin dela baina,...... Eta orain dator galdera, orain arte egin den bidearekin, alegia, selekzio gisa ofizialki Euskadik nazioartean aritzeko aukera izatearekin nahikoa da?, alegia, horrekin konformatu behar dugu?, ala, euskal pilota selekzio hori euskal herritar pilotari guztientzat irekia eta inungo diskriminaziorik gabekoa izan behar luke?. Esan beharrik ez dago, guretzat, euskal pilota selekzio horretan zazpi herrialdetako pilotari orok hautatuak izateko aukera berdinak izan beharko luketeela eta horrela izanez gero, bertan aritzeko ere, gurea, 3+1+3=1, alegia, Zazpiak Bat delako.

Baina zoritxarrez berdintasun hori egun ez da existitzen eta agintari batzuen jarrera batzuk ikusita, auskalo existituko ote den ere, zeren urrats hori eman ahal izateko, besteak beste, euskal pilota kudeatzen duten federazio ezberdinek (Nazioarteakoa, Euskadikoa, Nafarroakoa eta Iparraldeko Batzordea) ados jarri beharko lukete. Eta horretarako, egun ez dugu nahiko borondaterik ikusten.

EAEko lehendakaria den Imano Pradalesek, urrian Maria Chivite Nafarroa Garaiako Presidentarekin eta azaroan Jean-Rene Etchegaray Iparraldeko Elkargoko Lehendaarekin lankidetza-hitzarmena sinatu berria dute hainbat arlotan elkarlanean aritzeko asmotan, bestek beste, euskara eta kulturan. Ea ba horrelako hitzarmenak mediotetan hain ongi publizitatuak izaten direnak euskal pilotan balio duten benetako bultzada bat emanez egungo errealitatea aldatzeko eta zazpi herrialdeek osatutako nazio bat garela eta ondorioz selekzio gisa batera aritu nahi dugula aldarrikatzeko. Eta gurea den kirol batean baino, non egokiago hiru Instituzio politiko horietako lehendakariek sinatu berria duten lankidetza-hitzarmen asmo hori behingoz praktikan jartzeko, alegia, hitzetatik praktikara pasatzeko. Zeren orain arte ikusten dena zera da; Espainia eta Frantziako pilota selekzioak etengabe elikatzen jarraitzen dutela Nafarroa Garaia eta Iparraldeko euskal pilotariekin. Eta zoritxarrez, euskal pilota selekzioaren aurkako egoera horren aurrean aipatu pilota horien federazioek eta bertako agintari politikoak ixilik eta beste aldera begiratzen jarraitzen dutela.

Kontziente gara eta eskertzen dugu Euskadiko euskal pilota Federazioa azken urte honetan egiten ari den lana. Jabetzen gara ere, batik bat, egun dagoen lurralde zatiketa administratiboa kontuan hartuta, aldarrikatzen ari garena ez dela erraza izango lortzea baina uste dugu eskal pilota selekzioaren helmuga ez duela inoiz izan behar orain arte lortutakoarekin konformatzea. Horregatik, uste dugu, zuzendaritza berriak hauteskunde aurretik berea egin zuen ”euskal pilota zazpi haizetara” leloan oinarrituta, horren esan nahia ere azken muturreraino eramaten saiatu behar garela guztiok. Zeren hori lortzea ez dagokiolako soilik EAEko euskal pilota federazioari, baizik eta, euskal gizartea osatzen dugunoren elkarlana eta babesa ere beharrezkoa izango delako, besteak beste, euskal instituzio ezberdinena, euskal pilota klubena, pilotariena,...

Horregatik, dei zabala egiten dugu jokatuko den Nazioen Ligan parte hartuko duen euskal pilota selekzioa animatzera eta babesa ematera joateko. Zentzu horretan aipatu, azaroaren 29an goizeko 12:30ean Bilboko Miribila pilotalekuaren aurrean egongo garela Euskadi Bai, Euskal Herri ere Bai! Gurea, 3+1+3=1 aldarrikatzeko asmotan. Ongi etorriak izango zarete.

EHEPSAM eta EHEPKren izenean.