entsatu baino zabalduago dago joera hori. Ez dakizunaz hitz egitearena. Egunero entzuten dut jendea ezagutzen ez dituen errealitate ezberdinei buruz hitz egiten. Ziur nik ere askotan hitz egin dudala ondo ezagutzen ez ditudan gauza askorik buruz, baina ezjakintzak baino, min gehien ematen dit interesik ez izatea zurea ez den mundu bat ezagutzeko, eta gainera, hari buruz hitz egitea eta, batez ere, epaitzea. Ezjakintasunaz gain, kasu hauetan enpatia falta izugarria dago. Iberdrolako jabeak tuntunak direla esan die hainbat hiritarrei, behar baino gehiago ordaintzen ari direlako tarifa finko bat izateagatik. Eta sekulako beldurra ematen dit pentsatzeak gure gizartean hainbeste botere duen pertsona batek horrela mespretxatzea hainbat hiritarren bizitzak. Zer daki berak pentsio eskas bat jasotzen duen andre baten bizitzari buruz? Edo guraso bakarreko familia batek hilabeteko gastu finko guztiak ordaintzeko egin behar dituen ahaleginez? Edo argiaren fakturaren beldur labadora gauez jartzen duen langabetuaren egunerokoari buruz? Ez dakizunaz hitz egitea da hori. Are gehiago, interesatzen ez zaizkizun pertsonen bizitzak mespretxatzea eta epaitzea da hori. Enpatia falta izugarria nabaritu zaio azken deklarazio hauetan, baita haren inguruan barrez entzuten diren guztiei ere. Estatu Batuetan emakumeek abortatzeko duten eskubide konstituzionala kolokan jarri dute. Eta hemen berdin. Zer dakite hau defendatzen duten epaileek desiratzen ez den haurdunaldi batek emakume batentzat suposatu dezakeenari buruz? Zer dakite abortatzea erabakitzen duten emakumeek sentitzen dutenari buruz? Zer dakite EEBBtako emakume pobreengan erabaki honek izan ditzakeen ondorioei buruz? Interes falta eta enpatia falta berriz ere. Eta hala ere, emakume hauen etorkizunari buruz erabakitzeko boterea. Boterea duenari, edozein eremutan, bereak ez diren munduak ezagutzeko ahalegina egitea eskatu behar zaio. Eta mundu horietan bizi direnen zapatak janztea minutu batez bada ere. l
- Multimedia
- Servicios
- Participación