BILBAO. 3Dinprimagailuek azken urteotan izan duten izugarrizko garapenakproiektu solidarioak sortzeko aukera eman du, esaterako medikuntzareneta protesien fabrikazioaren alorretan. Gainera, hezkuntza-arlotikgero eta gehiago bultzatzen ari dira horrelako ekimenetan partehartzea. Hala adierazi du Carlos Lizarbe de Luisek, IEFPS DonBosco-ko elektronika saileko nagusi eta Ikaslab-eko 3D inprimatzearloko arduradunak EuskalEncounter 23 topaketan.
Hirudimentsiotan inprimatutako esku robotikoak sortzeko helburuarekin,2011n Hegoafrikan sortutako "Robohand" proiektuaren harira, asmobereko nazioarteko kooperazio programak hedatzen hasi dira: eskuprotesikoak sortzea gatazka armatuen edota pertsonen aurkako minenerruz anputazioak izan dituzten biktimentzat ("Project Daniel",Sudanen), lan istripuak edo jaiotzatiko malformazioak izandituztenentzat. Ekipamendu elektrikorik edota elektronikorik behar ezdituzten gorputz-adarrak dira; horrela, erabiltzaileek eurek konponditzakete. Kontuan izan behar da protesi gehienak baliabide gutxikoherri afrikarretan edo hegoamerikarretan amaitzen dutela; beraz, geroeta sinpleagoa izan, orduan eta praktikoagoa.
Diseinuakposta elektronikoz bidali ahal izateak, kooperazio eredu honenarrakasta ahalbidetzen du. Horrela, protesiak berehala inprimadaitezke eta oso merke, koste baxuko plastikoz eginak baitaude. Gauregun, Lizarbe eta bere ikasleak parte hartzen ari diren Nableproiektuaren bidez, esku artifizialak behar dituztenak protesiendiseinatzaileekin eta 3D inprimagailuak dituztenekin harremanetanjartzen dituzte. Gehienetan, e-Nable proiektuan parte hartzen duenboluntario komunitatea eta laguntza eskatzen dutenen artekodistantzia milaka kilometrokoa izaten da.
Gutenberg3D proiektua Don Bosco institutuak jarri zuen martxan, Estatuko bestehiru zentrorekin batera, eta e-Nable egitasmoaren barne dago. Lansolidarioetan laguntzeaz gain, "ikasleen ikaskuntza hobetu" nahidu eta, aldi berean, "besteei laguntzeko ilusioa sortu". Lizarbekzuzentzen duen Ikaslab 3D inprimatze laborategiak hartzaileen bizitzaerabat aldatu du; izan ere, protesiari esker, lehen ezinezkoazitzaiena egiteko gai dira, elikatzea edota objektuak hartzea,esaterako. Behatzak ixteko aukera ematen zuen eredu erraz batetik,tenkatzaile sistema eta hari muntai baten bidez, "flexi-hand"eredu konplexuago batera pasa dira, elastikoagoa eta errealistagoa,eta estaldura landuagoa duena. Ikerkuntza-laborategiak antolatutakoazken ekimenean, eredu bereko hamar esku protesiko egin zituzten lauordutan.
EuskaltelGaztea Kopa
EuskalEncounterren jokatutako Euskaltel Gaztea Koparen finalean, atzo, RealSociedad futbol taldearen ordezkari moduan jokatu zuen ekipoak 7-0irabazi zion Athletic-eko taldeari. FIFA 15 bideojokoaren inguruangauzatutako norgehiagokako parte-hartzaileek euren futbol taldegogokoenaren koloreak defendatu zituzten, Futbol Liga Profesionalekolehen eta bigarren mailakoak. Partyaren erdigunean jarritakojokalekuan, Realeko jokalariek Eibarkoak eliminatu zituzten, etabilbotarrek, Alavesekoak. Talde bakoitzeko ordezkariek posizio banazuten jokoan, eta partidak streaming bidez jarraitu ahal izanzituzten zaletuek. Deportivo Alaveseko Gaizka Toquero eta Manu Garcíaeta Athleticeko Iñaki Williams eta Ager Aketxe futbolariak aurrezaurrekoaren lekuko izan ziren.