euskobaratza.com webguneak baratzezaintzako eragileak informatuko ditu
BILBO. Bateko eta besteko eragileen arteko interakzioak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) nekazaritzako komunitatearen ezagutza sustatzea bultzatuko du, eta eguneroko lanean ekoizleek aurkitzen dituzten arazoak kudeatzen eta konpontzen lagunduko du. 2.0 web berriak, halaber, baratzezaintza ezagutzen eta gozatzen lagunduko du gizartean oro har.
euskobaratza.com erabiltzen duten pertsonek Euskadin baratzezaintzari lotutako aurrerapen guztiak kontsultatu ahal izango dituzte. Informazioa laboreen arabera eta horiei eragiten dieten plaga eta gaixotasunen arabera antolatuta dago. Izaera teknikoagoko informazioaz gain, administrazio, lege eta prestakuntza gaietako agiri interesgarriak ere aurkitu daitezke.
Webgunea erabiltzen duten pertsonen arteko interakzioa sustatzeko asmoarekin, ekarpenak, kezkak eta galderak planteatzeko atal bat ere badago.
euskobaratza.com plataforma beste urrats bat da Neiker-Tecnaliak lehen sektorera zuzendutako I+G jardueretan lortutako ezagutza transferitzeko. Izan ere, zentro teknologikoaren helburu nagusietakoa da nekazaritza sektoreko eragileek eta gizarteak oro har beren jarduera eremuan egiten diren azken aurrerapenen berri jakitea.
Neiker-Tecnalia zentro teknologikoak I+Gko helburu hauek lortzeko konpromisoa dauka: nekazaritzako ekoizpen sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketa teknologia berriak garatu eta aplikatzea, eta nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriari, balio bereizgarria duten produktuei eta, oro har, kontsumitzaileei dagozkien kalitate baldintzak betetzea.
Más en Ciencia y Tecnología
-
Gmail cambia para siempre: esto es que lo verás a partir de ahora
-
Los cerebros envejecieron más rápido en pandemia, incluso en las personas no infectadas
-
Así afecta al cerebro ver contenidos a una mayor velocidad de reproducción
-
Elon Musk anuncia la creación de 'Baby Grok', una aplicación de IA con contenido para niños