Nagore Ortiz Vitoriano, Cic Energigunek, baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-Brtako kidea den euskal ikerketa-zentroko ikerlariak, ikerlari doktoreek euren ikerketa-ibilbidea garatzen jarrai dezaten Estatuko Ikerketa Agentziak Estatuko I+G zentroei emandako Ramón y Cajal laguntza jaso du.

“Laguntza hori, Estatuko garran-tzitsuenetako bat, ikerlariak berak aurkeztutako Ikerketa-Plana abian jartzearekin dago erlazionatuta, eta Ortiz Vitoriano doktorearen kasuan, bateria ekologikoen garapenarekin du zerikusia”, azaldu zuten atzo Energigunetik. “Nire etorkizuneko ikerketak bi teknologia estrategikoren jarraipena izango du ardatz: sodiozko eta zink-airezko bateriak”, adierazi zuen ikerlariak Ramón y Cajal lagun-tza jaso ostean. “Azken helburua leku finkoetan dauden aplikazioetan eta aplikazio mugikorretan aurrerapenak ahalbidetzea da, material jasangarrietatik abiatuta bateria ekologikoak garatuz”, erantsi zuen.

Atzo azaldu zutenez, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak zientzia eta teknologiaren arloan ematen dituen laguntzetarako eskaera aurkeztu zuen ikertzaile honek. Guztira 108 eskaera jaso ziren guztira. “Estatuko Ikerketa Agentziak egindako azterketa- prozesuaren ondoren, Cic Energiguneko zientzialariak eremu horretan emandako 16 laguntzetako bat lortu zuen. “Laguntza hau aukera profesional handia da maila pertsonalean, eta Cic Energigunerentzat ere albiste ona dela uste dut”, adierazi zuen. Cic Enegigune, energian (baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan) espezializatutako ikerketa zentroa da.

“Erreferentziazko ikerketa gunea da energia biltegiratzearen arloan, eta espezializazio arlo horretako Europako 3 zentroen artean dago. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arlo horretako ekimen estrategikoa den zentroak Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere du”.