- GGKEak aspaldi ari dira lanean nazioartean larrialdi-egoeran dauden lekuetan , adibidez, lurrikarak, urakanak, gaixotasunak dauden lekuetan, eta Euskadin ere indartu dute haien lana krisiaren ondorioei aurre egiteko.

"Gure inguruko pertsonarik zaurgarrienei lagundu diegu, lankidetza eskaini diegu instituzioei, eta elkartasun-sare eta plataformetan hartu dugu parte", diote. Oxfam Intermon erakundeak 2020an aurreikusi zuenez, litekeena da covid-19ak 500 milioi lagun gehiago eramatea pobreziara munduan, eta Euskadin 15.500 lagunetik gora. Ildo horretatik jarraituz, GGKE-ek aitor-tzen dute testuinguru ekonomiko honetan instituzioak egiten ari diren ahalegina lankidetzarako politika publikoen bitartez urrutiko herrialdeetako pertsonarik zaurgarrienei ere babesa eskaintzeko.

Hala ere, gainerako politika sozialekin dagoeneko egiten ari diren moduan, "lankide-tza-politikak blindatzeko" eskatzen diete erakundeei.

Horrekin batera, pertsonak erdigunean jartzeko eta atzean inor ez uzteko sare horrek egiten dituen 10 proposamen jasotzen ditu txostenak. Hamar proposamenen artean, honako hauek daude: Zerbitzu publikoak sendotzea eta haietan inbertitzea, arlo guztietan eta mundu osoan, Nazioarteko esparrua bidezkoa eta giza eskubideekiko begirunezkoa izan dadin lan egitea eta ez ahaztea gizateriak premiazko dituen beste hainbat erronka, bestak beste.