risi garaian elkartasunak inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen du. Hori dela eta, La Caixa Fundazioak beren ahalegina zuzendu nahi izan du pertsona ahulei zuzendutako proiektu sozialetara. Horrela, 180.000 euro bideratu dituzte Araban horrelako proiektuetara, eta 350.000 euro guztira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Zehazkiago, fundazio horrek 179.050 euro bideratu zituen 2020an Arabako sei gizarte-proiektutara, Gizarte Ekimenei Laguntzeko programaren bidez. Programa honen helburu nagusia da arriskuan edo egoera ahulean dauden pertsonak gizarteratzea, bai eta aukera-berdintasuna sustatzea eta kolektibo horien bizi-kalitatea hobetzea ere. Euskadin, guztira, 353.470 euro izan ziren, hamahiru proiektu sozialetan banatuta. Ildo horretan, pandemia mundialak eragindako krisia dela eta, gaur egun behartsuenei eta ahulenei laguntzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du fundazioko zuzendari nagusiak. Hori dela eta, Antonio Vilak nabarmendu du erakundeek ahalegin handia egin dutela osasun-krisiaren ondorioz sortutako gizarte-premia berriei erantzuten dieten proiektuak bultzatzeko, bai eta erakundeak laguntza horiek indartzeko egiten duen apustua ere. "Gaur egun, gure konpromiso soziala inoiz baino beharrezkoagoa da, pandemiak eta horri eusteko neurriek eragin ekonomiko eta sozial handia suposatzen dutelako, eta horrek eragin zuzena du pertsona ahulenengan", azaldu du. Izan ere, aurten aurrekontuak igoera handiagoa izango duela gaineratu du, hala, Estatuan 2020an 16,9 milioi eurokoa izatetik, aurten 22,8 milioi eurokoa izatera pasako da.

Krisiaren aurretik ere ezagunak ziren La Caixa Fundazioak sustatutako hainbat ekarpen eta laguntza sozial. Hala ere, osasun-krisia hasi zenetik, eta Arabako eta Euskal Herriko familia askorengan eragiten ari den ondorio ekonomikoak direla eta, programa honek ahulenengan jarri du arreta. Zehazki, hortik abiatuta, hainbat jarduera-eremu azpimarratzen dira, hala nola autonomia pertsonala eta zahartzeari, desgaitasunari eta gaixotasunari arreta ematea; haur-pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka; gizarteratzeko etxebizitzak; gizarteratze eta laneratzea; kulturartekotasuna eta gizarte-ekintza, bai eta landa-eremuko gizarte-ekintza ere. "Deialdi horietako bakoitzean hautatutako proiektuen bidez, jarduera-eremu bakoitzean adituak diren 3.622 profesional kontratatu dira, eta 16.376 boluntariok parte hartu dute", azaldu du.

"Aurten ere, programak berritu egin du La Caixa Fundazioak gizarte-erakundeekin duen konpromisoa,Garapen Iraunkorraren eta Nazio Batuen 2030 Agendaren (NBE) helburuekin bat etorriz, eta mundu osoko desberdintasunak murrizten, pobreziari amaiera ematen, kalitatezko hezkuntza bermatzen edo talde ahulenen aurka bereziki zuzendutako gorrotoaren diskurtsoari aurre egiten lagunduko duten ekimenak babestuz", azaldu zuen.

Horregatik guztiagatik, lehen deialdirako proiektuak jasotzeko epea dagoeneko ireki da, eta erakunde interesdunek datorren 25era arte aurkez ditzakete proposamenak. Deialdi honen helburua adinekoen eta desgaitasuna, buru-nahasmendua edo beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonen bizitza independentea, autonomia pertsonala eta bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzea da, baita haien familia-inguruneko premiei erantzutea ere. Gizarte-ekimeneko proiektuetarako laguntza-programarako deialdira aurkez daitezkeen entitateak, alde batetik, irabazi-asmorik gabeko entitateak dira, eta, bestetik, gizarte-ekonomiako entitateak, baldin eta haien estatutuetan esplizituki jasota badago, adierazitako helburuen artean, beren helburu nagusia gizarte-interesa edo gizarte-kohesioa dela. Administrazio publikoak edo sektore publikoa osatzen duten erakundeak ezingo dira aurkeztu deialdi honetan proiektuaren erakunde kudeatzaile gisa, baina bai lankidetza-proiektu baten erakunde laguntzaile gisa.

Eskabidea elektronikoki aurkeztu beharko da deialdien aplikazio baten bidez: convocatorias.fundacionlacaixa.org. Gainera, proiektua aurkezten hasi aurretik, beharrezkoa izanen da aurkezpena egiten duen pertsona entitatearen erabiltzaile ordezkari gisa erregistratzea eta frogagiriak eranstea. Erabiltzaileen erregistroa joan den urtarrilaren 26an ireki zen eta proiektuak aurkezteko epea datorren 25ean, 17:00etan, amaituko da. Gainera, La Caixa Fundazioak jakinarazi duenez, deialdiaren ebazpena uztailean egingo da, aplikazioaren beraren bidez.

Gizarte Berrikuntzako sariek askotariko ekimenak aitortu eta ikusarazi nahi dituzte, izendatzaile komun batekin: "Gure gizarteak dituen erronka sozial konplexuei erantzun eraginkorragoak, efizienteagoak, jasangarriagoak eta bidezkoagoak ematea", azaldu dute Fundaziotik. Hori dela eta, aurtengo deialdi orokorretan proiektu bat aurkezten duten eta "deialdietan jasotzen diren jarduera-eremuetan dauden erantzunei buruz berrikuntza-ikuspegiak planteatzen dituzten" gizarte-entitateek bakarrik parte har dezakete sariketetan.

Guztira, hamar sari banatuko dira, bakoitza 15.000 eurorekin, eta hainbat adituk osatutako epaimahai batek proposatuko ditu. "Proiektuak ebaluatuko dira, proiektuaren benetako garapenean eta lortutako emaitzetan oinarrituta hartzaileengan eta komunitatean duten eragina baloratuz", ondorioztatu dute.

Proiektuak. Fundazioak 179.050 euro bideratu zituen iaz Arabako sei gizarte-proiektutara, Gizarte Ekimenei Laguntzeko programaren bidez. Programa honen helburu nagusia da arriskuan edo egoera ahulean dauden pertsonak gizarteratzea, bai eta aukera-berdintasuna sustatzea eta kolektibo horien bizi-kalitatea hobetzea ere. Euskadin, guztira, 353.470 euro izan ziren, hamahiru proiektu sozialetan banatuta.

Jarduera-eremuak. Hainbat jarduera-eremu azpimarratzen dira, hala nola autonomia pertsonala eta zahartzeari, desgaitasunari eta gaixotasunari arreta ematea; haur-pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka; gizarteratzeko etxebizitzak; gizarteratze eta laneratzea; kulturartekotasuna eta gizarte-ekintza, bai eta landa-eremuko gizarte-ekintza ere. "Deialdi horietako bakoitzean hautatutako proiektuen bidez, jarduera-eremu bakoitzean adituak diren 3.622 profesional kontratatu dira", adierazi du Antonio Vilak.

"Gaur egun, gure konpromiso soziala inoiz baino beharrezkoagoa da, pandemiak eta horri eusteko neurriek eragin ekonomiko eta sozial handia suposatzen dutelako, eta horrek eragin zuzena du pertsona ahulenengan"